2016-07-10 SALIENCIA. Goizean goiz, bertako biztanleak lanean dabiltzan bitartean, guk kotxea hartu eta Farrapona mendatera igoko dugu. Eguraldi bikaina eta beroa. |
Atzoko Muñón-Bígaros eta gailurreria guztia ditugu alboan. |
La Cueva lakua eta Calabazosaren burua atzean agertzen. Gero, jeisterakoan, ezkerretik etorriko gara. Baina asko falta da horretarako... |
Inguru guztia dago loraz beteta. Somiedo osoa da lorategia! |
Cerveriz lakua eta bi Alboak. Eskuinetik joango gara, gero ezkerrera sartzeko eta bi tontorren arteko lepora igo. |
Hemen bi bideak utziko ditugu, tontorretara igotzeko. |
Lehenbizi Cerveriz artegiko etxolatxotik igaroko gara. Hemendik Albo O.-ren azpitik joango gara zeharkatzen. |
Hau da jaialdia! |
Gure azpian geratzen dira Cerveriz lakua eta jetsieran oso ondo ikusiko dugun Calabazosa edo Laku Beltza. |
Cebotchéu ibar dotorea zeharkatuko dugu, erdian daukagun lepora igotzeko. |
Sarrioa erne dago. |
Cebotchéu ibarra behean utzi dugu. Toki ederra da hau, nahiz eta garai honetan ur gutxi egon. |
Bi Alboen arteko lepora heltzen. Behean Cerveriz lakua, eta atze atzean Ferreirua eta Huertos del Diablo ingurua. |
MENDEBALDEKO ALBO (2071m). Izugarrizko behatokia da, Lago del Valle, Valle del Lago, Peña Chana de Somiedo, Cornón,... |
Valle del Lago. Aste Santuan hor behean ibili ginen, elur artean, ezer ikusi gabe. |
Oso ederra da lakuaren ikuspegia, bere irla eta guzti. |
Tontorreko pasabide loretsua. |
Jetsi gara berriz lepora eta orain beste Albora igoko dugu. Aldapa dexentea baina erraza. |
Atzera begira, Albo M. Hortik jetsi gara. |
Loraz betetako belardietatik gora. Ezinezkoa da ez zapaltzea. Lorategia... |
Bigarren Albora igotzen. Atzean bere anaia, eta ezkerrean Peña Chana (Somiedokoa, Babian beste bat dago eta). |
EKIALDEKO ALBO (2109m). Atzean, Peña eta Torre Orniz, eta La Cueta gaineko Peña los Años, e.a. |
Bezperakoak. |
Hurrengo helburua, Calabazosa. Urruti dago baina poliki poliki helduko gara. |
Fontanak eta Ubiñak. |
Atzean uzten ditugu Albo O. eta Somiedoko beste mendiak. |
Cornón, biharko helburua. |
Ekialdeko Albotik jeisten Orniz alderuntz. |
Hortik jetsi gara. Orain Calabazosa eta Valle arroak bereizten dituen banalerrotik jarraituko dugu... |
... ea Orniz-en hormekin topo egin arte. Hemen ezkerreruntz egingo dugu eta Muria Brava-ren azpitik Calabazosaren azpian dagoen Congosto lepora joango gara. |
Lorategiak zapaltzen jarraitzen dugu. |
Muria Brava atzean uzten. |
Congosto lepoan gaude. Hemendik, aurreko mendien beste aldea ikusten dugu, Babia aldera ematen duena. Muria Brava eta Orniz atzean. |
Calabazosaren azkenengo aldapa. Malda handia dauka, baina erraza da. Erdi aldeko horma gainditzeko "trepada" txiki bat besterik ez. |
CALABAZOSA (2104m). Cornón-en aurrean ikusten dira Alboak. |
Tontorrean. Eskuinean, Morronegro mendia. |
Tontorrean aurkitu dugu. |
Torrestío herria (León) eta egun batzuk barru ezagutuko ditugun Huertos del Diablo-Ranchón, La Ventana mendatearen inguruak. |
Calabazosa lakua antzematen da erdian. Orain dena eskuinetik jetsiko gara laku ingurura. Atzean, eskuinean, Muñón eta Bígaros. Ezkerrean, Peña Negra, eta behelainoak kostaldean. |
Peña Orniz, Torre Orniz eta Muria Brava. |
Tontorretik jeisten. |
Hormako "destrepe" erraza. |
Calabazosa, urdin ilunagoa, eta Cerveriz, argiagoa. Goizeko igoera erdian dauden pista eta zelaietatik egin dugu. |
Calabazosa laku ederra. |
Calabazosako lakutxoak, lakua eta Cerveriz atzean. Abere ugari dago paraje hauetan. |
Calabazosa artegia eta Ekialdeko Alboa. |
Inguru zoragarria. Gainera hona oso jende gutxi heltzen da. Mendizale batzuk kenduta, gehienak La Cueva lakuaren inguruetan geratzen dira. |
La Cueva lakua. |
Gure zirkuitoa. |
Saliencia-ko erreka. |
Chill-Out Gunea! |
Eguneroko bizimodua. Sartu da behelainoa. Ea bihar zer daukagun... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina