2016-07-03 Zamartzeko Monastegia. Arakil ibaia zeharkatzeko zubi zaharraren ondoan utzi dugu kotxea, eta goruntz joan baino lehen monastegia ezagutzera etorri gara. |
Askotan pasatzen gara autobidetik eta Zamartze monastegia ikusi karteletan baino oraindik ez genuen ezagutzen. Erromaniko dotorea. |
Eta Aralarren ere hainbat aldiz ibili ondoren, gaurko ibilbidea ere ez genuen ezagutzen... En fin... Eskumatik igo, eskerretik jeitsi,,. |
Sakanaren beste aldean Ihurbain eta Beriain mendilerro kuriosoa. |
Igotzeko ohiko bidea jarraituko dugu. Oso ondo mantentzen da. |
Haritz eta lizarrez osatutako basotik gora doa bidea. Leiho dotorea Beriain ikusteko. |
Peregrinazio bidea den seinale. |
Etxarri eta Altsasu aldera begira. Ezkerrean, Urbasa. |
Tramo askotan oso ondo egokituta dago bidea. Hemen goiko aldera ari gara irteten. |
Burdingurutze. Orain ezkerretik heldu gara. Gero jeisteko, hemendik eskuinera hartuko dugu, Lupertatik Uhartera. |
San Migel Monastegia. Giro bikaina eta jende ugari, gehienak kotxez igota. Txirrindulariak ere ugari. Guk denbora gutxi egin dugu, eta Artxuetara igotzeari ekin diogu. |
ARTXUETA (1343m). Beste alderuntz Malloak ditugu. Ttutturre eta albokoak ikusten dira baina Irumugarrieta behelainoak estaltzen dute. |
Monastegia eta Ihurbain. |
Irurtzun eta Iruinerrira begira. Erga, Gaztelu eta Txurregi, Higa, Itzaga eta abarrak ikusten dira. |
Monastegi ondoan dagoen eremu itxia. Tibetar oihalez apainduta. |
Orain bai hartu dugu denbora monastegia ikusteko. Aspaldian egon gabe geunden. Meza zegoen eta korua abesten. |
Eta tabernan txistorra apur bat dastatu ondoren, beheruntzako bidea hartu dugu. |
Pago kuriosoa. Alde batera bakarrik garatu da. |
Lupertara bidean. Pagadi ederraren barnetik doa. |
Luperta. Gu, Uhartera. |
Baina berehala bidea utzi (adierazita dago), eta bost bat minutuko igoera baten ostean Luperta trikuharria bisitatu dugu. |
Eta ondo bukatzeko, Uharte erdian dagoen taberna batean, bertako ogitarte berezia dastatzeko ordua da. Ogitarte bat da!!! "Trainera" deitzen diote. Eskerrak ez ditugula eskatu bi... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina