Enol lakua. Beste aldean, Llucía mendia eta Cabrones-Cerredo atzean. |
Torre de la Canal Parda- Peña Santa- Torre de Santa María eta Torres de Cebolleda. |
La Piedra el Lago artegia Enol lakuaren beste aldean. |
Kotxe ondoan ipiniko ditugu erraketak. |
Dobresengros tontorrak- Cabrones- Cerredo-Torre Bermeja. |
Momentu batzutan argitzera egiten du eta kolore dotoreak sortzen dira. |
Pista ondoan dagoen Los Acebos artegia. |
Erreflexuak Enol lakuan. |
Los Acebos-eko txabolak. |
Ercina eta Buferrera-ra dihoan errepidea hor erdian. |
Enol ibarrean bakardadeaz gozatzen. |
Baseliza txiki bat dago ibarrean. |
Enol-eko artegia. |
Bricial aldera goaz, bi lakuak lotzen dituen ibilbidearen marka txuri-horiak jarraituz. |
El Bricial ibarra. Goian Torre de Santa María (Peña Santa de Enol bezala ere deitzen zaio). |
Bricial artegiari begira. Nahiz eta lakuetan jendea ibili, zirkuitoan oso jende gutxi ikusi dugu. Bakarren batzuk. |
Bricial-eko txabola batean. |
Las Reblagas artegian, Ercina lakuaren ondoan. |
Reblagas-eko txabola bat hormen babesean dago eraikita. Toki aparta da. |
Laku ertzetik La Tiese-runtz. |
Nahiz eta nahiko beltza egon eguna, batzutan eguzkia ateratzen da eta argi politak sortzen dira. |
Peña Ruana eta Jascal. |
Cabrones eta Torre Cerredo berriz agertu zaizkigu. |
Ercina-tik bi lakuen tartean dagoen muinora igo dugu Enolera jeisteko. Hemen lakua eta bere Porra ditugu aurrean. |
Enol, Porra eta lakua. |
Enol eta Sohornín. Kotxea errepidearen goiko partean daukagu eta ea bertaraino helduko gara erraketak oinean. |
La Piedra el Lago artegia. Horra jetsiko gara. |
Baina oraindik atzean utziko dugunari begirada batzuk: Ercina lakua, Peña Santa, Traviesos,..., eta Torre Cerredo. |
Torre de Santa María. |
Pico Traviesos. |
Verdilluenga, La Robliza. |
Enol-eko Porra lakuan bikoiztuta. Asko iluntzen ari da eta laster izango dugu euria. Baina ibilaldia busti gabe bukatu dugu. |
Gamonedo de Cangas herria Behatokitik. |
Herriaren parean dauden "inbernalak". |
Eta arratsalde pasa, eta aspaldi egon gabe ginelako, Ribadesella-ra etorri gara, turismo apur bat egiten. |
Pasealeku dotorea dago Sellaren ertzean eta bertan Asturiaseko mitologiari buruzko informazio panelak daude. Hau Xanei eskeinitakoa. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina