Menua

ALPES

2016/01/27

"Entrelagos" ENOL eta ERCINA zirkularra... (Picos)

2016-01-17 Gaur laino dago. Baina atzo ikusi genuenez lakuen inguruan elurtuta dagoela, aurtengo erraketen estrenaildia egitea erabaki dugu. Enol lakura dihoan pistaren sarreran utzi dugu kotxea, errepidearen ertzean. Cabrones- Cerredo mendilerroa daukagu begi bistan.

Enol lakua. Beste aldean, Llucía mendia eta Cabrones-Cerredo atzean.

Torre de la Canal Parda- Peña Santa- Torre de Santa María eta Torres de Cebolleda.

La Piedra el Lago artegia Enol lakuaren beste aldean.

Kotxe ondoan ipiniko ditugu erraketak.

Dobresengros tontorrak- Cabrones- Cerredo-Torre Bermeja.

Momentu batzutan argitzera egiten du eta kolore dotoreak sortzen dira.

Pista ondoan dagoen Los Acebos artegia.

Erreflexuak Enol lakuan.


Los Acebos-eko txabolak.


Ercina eta Buferrera-ra dihoan errepidea hor erdian.

Enol ibarrean bakardadeaz gozatzen.

Baseliza txiki bat dago ibarrean.

Enol-eko artegia.

Bricial aldera goaz, bi lakuak lotzen dituen ibilbidearen marka txuri-horiak jarraituz.


El Bricial ibarra. Goian Torre de Santa María (Peña Santa de Enol bezala ere deitzen zaio).

Bricial artegiari begira. Nahiz eta lakuetan jendea ibili, zirkuitoan oso jende gutxi ikusi dugu. Bakarren batzuk.

Bricial-eko txabola batean.

Las Reblagas artegian, Ercina lakuaren ondoan.

Reblagas-eko txabola bat hormen babesean dago eraikita. Toki aparta da.

Laku ertzetik La Tiese-runtz.




Nahiz eta nahiko beltza egon eguna, batzutan eguzkia ateratzen da eta argi politak sortzen dira.



Peña Ruana eta Jascal.

Cabrones eta Torre Cerredo berriz agertu zaizkigu.

Ercina-tik bi lakuen tartean dagoen muinora igo dugu Enolera jeisteko. Hemen lakua eta bere Porra ditugu aurrean.

Enol, Porra eta lakua.

Enol eta Sohornín. Kotxea errepidearen goiko partean daukagu eta ea bertaraino helduko gara erraketak oinean.
La Piedra el Lago artegia. Horra jetsiko gara.

Baina oraindik atzean utziko dugunari begirada batzuk: Ercina lakua, Peña Santa, Traviesos,..., eta Torre Cerredo.


Torre de Santa María.


Pico Traviesos.

Verdilluenga, La Robliza.

Enol-eko Porra lakuan bikoiztuta. Asko iluntzen ari da eta laster izango dugu euria. Baina ibilaldia busti gabe bukatu dugu.


Gamonedo de Cangas herria Behatokitik.

Herriaren parean dauden "inbernalak".

Eta arratsalde pasa, eta aspaldi egon gabe ginelako, Ribadesella-ra etorri gara, turismo apur bat egiten.


Pasealeku dotorea dago Sellaren ertzean eta bertan Asturiaseko mitologiari buruzko informazio panelak daude. Hau Xanei eskeinitakoa.




Gustora ibili gara hemen ere. Nahiz eta igandea izan, apenas dabil jenderik, eta euria ez da oztopoa izan herriaren bi aldeak ezagutzeko. Hau da Asturias, mendia eta elurra eta kostaldea oso gertu daude eta honek enkanto handia du guretzat.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina