Kostatu zaio baina heldu da elurra Pikosetako gailurretara. |
580 bat metroko altuera-garaiera daukagu baina bidea oso erosoa da eta ez dago galtzerik. "Zeta" oso luzeak egiten gainditzen da malda. Eguraldi bikaina geratu da. |
Berehala hasten gara Covadonga Santutegiaren irudi dotoreak ikusten. |
Tontorreko gurutzea ondo ikusten da. |
Momentu batzutan haranean dauden behelainoak goruntz igotzeko joera egiten dute eta putreek beraien hegaldi dotoreak eskeintzen dizkigute. |
Peña Santak eta Cornión-eko gainontzeko gailurrak ere ederki ikusten ditugu. |
Cabrones-Cerredo eta Pikosetako Urrieles mendikateko beste tontor asko, dekoratu bikaina eskeiniz. |
Zetak bukatu ondoren, goiko lepora irteten. Hemendik berehala helduko gara tontorrera. |
CRUZ DE PRIENA (725m). |
Iparraldera begiratuz Corao eta Gamonedo aldeko herriak ditugu. Hau Teleña dela uste dugu. |
Llanes eta Cabrales artean dagoen Cuera mendikatea ere elurtuta dago. |
Covadonga, ea 600 metro beherago. |
Neverón de Urriello, Torre de la Párdida, Dobresengros, Cabrones eta Cerredo besteak beste. |
Putrea hondo-irudi ederrarekin: Requexón, Torre del Poyón, Torre de la Canal Vaquera eta Cotalba. Vegarredonda gainean dauden tontorrak. |
Priena jatetxean gustora bazkaldu ondoren (nahiz eta menu urria izan), beherako bidea hartu dugu. Toki beretik jetsi gara. |
Errepidera irteten, Asprón Nekazal turismoaren ondoan. Ibilaldi dotorea izan da. Mendi txikia eta motza, baina eskeintzen dizkigun edertasunak handiak dira. |
Gero Ercina lakura igo dugu kotxez, ingurua elurrez zela dagoen ikusteko (biharko plana egiteko), eta eguraldia eta paisaiaz gozatzeko. |
Pico Llucía. |
Ercina lakua. |
Torre de Santamaría eta Torres de Cebolleda. |
Hauek ez diote beldurrik elurrari. Erreportai ederra izango dute! |
Pico Llucía eta Ercina lakua. |
Torre de la Canal Parda eta Peña Santa. |
Enol lakua eta Porra de Enol. |
Enol eta Artzaien Etxea aterpea. |
Enol eta atzean, Cotalba, Requexón, eta abar. |
Errepidetik beheruntz jeisterakoan, Gumartini artegia. |
Teón artegia. |
Gure gaurko mendia, "Mirador de la Reina"-tik. |
Eta denbora daukagunez, Covadongan geratu gara. Apenas dabil jenderik, eta ez denez ohikoena, baliatuko dugu bueltatxo bat emateko. Hor daukagu Cruz de Priena. |
Santutegia eta mendia atzean. Eskuinean ikusten dira bidearen "zetak". |
Ura da nagusi hemen. Eguna ondo baliatu dugun sentipenarekin goaz Cangas de Onis-era. Ea bihar zer eguraldi egiten duen... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina