Honeraino ez dakigu nolakoa den KmBaren ibilbidea, baina hemendik gora benetan bertikala da. |
Ehiztarien txabola. |
Markak jarraitzen. Bertikala izateaz gain, lurreko orbelak asko gogortzen dute igoera. |
Laster goaz irtetera pagaditik. |
Aitxuri eta Irauleren azpian dagoen zirkoan. Guk Aitxurira zihoala uste genuen, baina sorpresaz, eskuinean ikusten den korridore-kanaletik gora dihoaz markak. |
Hemen ere malda handia dago. |
Behera begira. Hortik atera gara. Zegama oso behean geratzen da. |
Irauleren azpian. Hemendik Aitxurira dagoen igoera ezagutzen dugu, beraz markak jarraituko ditugu korridoretik. |
Aldapa latza. Batzutan lau hankatara igotzeko bezala. Ez da samurra izango hemendik igotzea konpetizioan. Eta bustita badago... |
Azkenengo metroak Irauleren eskuineko bretxara heltzeko. |
Itxura ederra dauka Aitxurik hemendik. Igoera hori ere dotorea da. |
Bretxatik behera begira. Hau da korridore-kanala. Gogorra. |
Arbelaitzera dihoan ertzean. Alde honetan haize nahiko zakarra. Beste aldean babesean egon gara. |
Askotan egin dugu gailurreri hau, batera eta bestera, baina hala ere gustora goaz. |
Urbia. |
Atzera begira. |
ARBELAITZen. |
Andraitz eta Butreaitz arteko mendilerroa, eta Anboto eta Udalaitz atzean. |
Tontorreko buzoiarekin. Aitxuri atzean. |
Mendizaleak Aitxuriren tontorrean. |
Arbelaitzetik behera. |
Arbelaitz atzean utzi eta Andraitz pasabideruntz goaz. |
Andraitzen. Hemen berriz egin dugu topo Maratoiaren marka horiekin, eta hauek jarraituz jetsiko gara igoeran ikusi dugun txabola eta iturrirarte. |
Zeru koloretsua daukagu. |
Andraitzetik behera. |
Hormak eta monolitoak gure gainean. |
Pagadian, orbel artean. Toki batzutan belauneraino sartzen gara. |
Bidegurutzea. Gu eskuinetik behera markak jarraituz. |
Uraren kanala. Txabolatik behera igoeran egindako ibilbide bera egin dugu. |
Zegamatik agur esan diogu Aitzgorriri eta gaur egindako ibilbideari. Igoera gogorra baina erakargarria. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina