Pagadia oso ederra dago, janzki egokiarekin. |
Morate lepoa zeharkatu ondoren, pista antzerakoa hartu dugu Mozolarantz igotzeko. Tontorraren azpira heldu garenean, pista utzi eta eskuinera sartu gara pagadira zuzenean igotzeko. |
Berriz Morate lepora itzuli gara toki beretik. Hor aurrean hesia zeharkatu eta Mendizarrera igotzen hasiko gara. |
Pagaditik irten ondoren, garo artetik goaz goruntz. Baina laster aterako gara terreno garbira, nahiz eta malda handia izan beti. 260 metroko garaiera-aldea dago lepotik Mendizar gailurrera. |
Orain ikuspegia asko ireki da eta Orhi mendia oso ondo ikusten dugu. |
Ez zaigu asko falta gora heltzeko. |
Behelainoak iparraldera sartzeko nahian, baina ez dute lortuko. |
Azkenengo metroak. |
ERROZATE (1345m). Gandua dago iparraldean, baina Donibane Garazi eta inguruak ikusten ditugu. Itsasertza eta Bearneko mendiak ere ditugu ikusgai. Panorama oso zabala dauka. |
Berriz jetsi ondoren, azkenengo igoera ikusten dugu. Mendi handia eta asko bereizten dena da. |
Putre ugari dabiltza inguruan. |
Eskanda lepora itzultzen, Errozate mendi puxka. Ezkerreko malda belartsu hauen azpian kokatzen da Arpea zulo ezaguna. |
Eskanda lepoan dauden indikadoreekin. Toki askotara joan daiteke hemendik. Errozate oraindik ikusten dugu. |
Duela bi urte... MENDIZAR Neguan. |
Oso ondo ikusten da hasieran egin dugun ibilbidea Morate lepora. Bere eskuinean Mozolo eta ezkerrean Mendizar. Eta atzealdean, Orhi. |
Orion lepoan bukatu dugu ibilaldia. Bost ordu baino zerbait gehiago behar izan dugu, baina lasai ibiliz, eta denbora hartuz zerbait jan eta edateko. |
Eta eguna gehiago aprobetxatzeko, Irabia urtegira etorri gara Iratiko basoa gehiago ikusteko. |
Urtegia oso baxu dago, normala garai honetan, baina pagadia izugarri polita. |
Mozolo, Irabiako pistatik. |
Mendizar, toki beretik. |
Orbaitzeta. Eliza. |
Aribe. Ederki apaindutako etxeak errepide ertzean. |
Eta etxerako itzuleran, arrastiri dotorea Sakana aldean. Eguna borobiltzeko. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina