Itzuli ederra. Hainbat aldiz gaude egonda Aratzen, toki desberdinetatik eta urtaro desberdinetan. Baina gaur egin duguna, politenetakoa izan da. Udazkenak ere asko lagundu digu ( nahiz eta ehiztari ugari ikusi eta entzun). Maratoiaren marka horiak jarraitzen joan gara Aratzeraino eta Sandratira gero. Handik berriz itzuli gara Otzaurtera.
|
Beraz, ibilbideari buruz ez dago gauza asko esaterik, maratoiaren marka horiak jarraitzea besterik gabe. Otzaurtetik atera eta berehala sartu gara basoan. |
|
Aizkorriko tontorrak erdi estalita daude. |
|
Ultzamatik Anarri erreka zulora jetsi behar da. Hemen altuera galtzen da, eta gero zulotik Aratzeraino dena igotzea izango da. |
|
Aratzetik urruntzen ari gara orain. |
|
Pagadietara sartzea gozamena da, oso ederrak daude eta inguru hauetan. |
|
Sagastieta txabola. |
|
Oso goian eta urruti ikusten da Aratz zulo honetatik. |
|
Anarri edo Altzania erreka. |
|
Urrezpilletan pista utzi eta Iramendiruntz igotzen hasi gara. Aratz horrela ikusten dugu orain. |
|
Iramendiko txaboletara heltzen. Tontorra eskuinean. Paraje ederrak... |
|
Hemen berriz basoan sartuko gara. Momentu batzutan galtzada dotoreak jarraituko ditugu. |
|
Eta harkaitz arteko pasadizo ikusgarriak. |
|
Azkenean, Allarte lepora irten eta, gailurra gainean daukagula, bertara igotzea geratzen zaigu. |
|
ARATZen. Haizea eta hotza dira nagusi tontorrean, eta denbora asko egin gabe, beheruntz abiatu gara, San Adrian aldera orain. |
|
Aratzen goiko aldea. Aurrean Aizkorri daukagu, eta eskuinean, baina atzean, Izarraitz ikusten da. |
|
San Adrianera jeisten ere ederrak daude pagadiak. |
|
San Adrianeko galtzada. |
|
Tunela. |
|
San Adrianetik behera, GRa jarraituko dugu, Beundera lehenbizi, eta gero pistatik Otzaurtera. Hemen ere, gauza politak ikusteko aukera daukagu. |
|
Pagadi horietatik igo dugu Aratzera. |
|
Eta udazkenak eskeintzen dizkigun tono, kolore eta edertasunekin gozatuz itzuli gara Otzaurtera, bertako bentan indarrak berreskuratzera. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina