Menua

ALPES

2014/11/10

ARATZ Otzaurtetik. Ibilbide zirkularra.

Itzuli ederra. Hainbat aldiz gaude egonda Aratzen, toki desberdinetatik eta urtaro desberdinetan. Baina gaur egin duguna, politenetakoa izan da. Udazkenak ere asko lagundu digu ( nahiz eta ehiztari ugari ikusi eta entzun). Maratoiaren marka horiak jarraitzen joan gara Aratzeraino eta Sandratira gero. Handik berriz itzuli gara Otzaurtera.
 
Beraz, ibilbideari buruz ez dago gauza asko esaterik, maratoiaren marka horiak jarraitzea besterik gabe. Otzaurtetik atera eta berehala sartu gara basoan.

Aizkorriko tontorrak erdi estalita daude.


Ultzamatik Anarri erreka zulora jetsi behar da. Hemen altuera galtzen da, eta gero zulotik Aratzeraino dena igotzea izango da.

Aratzetik urruntzen ari gara orain.

Pagadietara sartzea gozamena da, oso ederrak daude eta inguru hauetan.


Sagastieta txabola.

Oso goian eta urruti ikusten da Aratz zulo honetatik.


Anarri edo Altzania erreka.




Urrezpilletan pista utzi eta Iramendiruntz igotzen hasi gara. Aratz horrela ikusten dugu orain.


Iramendiko txaboletara heltzen. Tontorra eskuinean. Paraje ederrak...


Hemen berriz basoan sartuko gara. Momentu batzutan galtzada dotoreak jarraituko ditugu.



Eta harkaitz arteko pasadizo ikusgarriak.



Azkenean, Allarte lepora irten eta, gailurra gainean daukagula, bertara igotzea geratzen zaigu.

ARATZen. Haizea eta hotza dira nagusi tontorrean, eta denbora asko egin gabe, beheruntz abiatu gara, San Adrian aldera orain.

Aratzen goiko aldea. Aurrean Aizkorri daukagu, eta eskuinean, baina atzean, Izarraitz ikusten da.

San Adrianera jeisten ere ederrak daude pagadiak.

San Adrianeko galtzada.

Tunela.
San Adrianetik behera, GRa jarraituko dugu, Beundera lehenbizi, eta gero pistatik Otzaurtera. Hemen ere, gauza politak ikusteko aukera daukagu.


Pagadi horietatik igo dugu Aratzera.



Eta udazkenak eskeintzen dizkigun tono, kolore eta edertasunekin gozatuz itzuli gara Otzaurtera, bertako bentan indarrak berreskuratzera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina