2014/04/29

ORIOL 1132 mt, IPIZTE (Hiruaitxeta 1057 mt) eta Santikrutz apaizaren kobazuloa.

Gaurko plana, etxetik abiatu garenean, Oriolen pagadietan ibiltzea da, Lezeagatik igo eta Kruzeta ingurutik jetsi, ibilbide zirkularra osatuz. Batez ere, garai honetan pagadiak eskeintzen duten koloretasunaz gozatzea da gure helburua. Horretarako etorri gara Aramaioko Etxaguen auzora.
Gero gauzak aldatzen joan dira...


Etxaguenetik Lezeaga lepora bidean, eskuinean ditugu Ipizteko haitzak eta Anbotoren tontorra. Ipizte edo Iruatxeta (Hiru-(h)aitz) izenez ezagutzen da mendi hau.

Lezeaga lepora heldu baino lehen Aramaioko gizon batekin elkartu gara, eta hitzegiten gaudela, galdera luzatu diogu: ezagutzen al duzu Santakrutz apaizaren kobazuloa? Bere erantzuna: bai, eta goazen, nik erakutsiko dizuet!. Horrela ba, Oriol atzean utzi eta Zabalandirako bidea hartu dugu.

Ipiztera igo dugu bide arruntetik. Gailurretik, Anboto daukagu parean. Tontorretik, beheruntz hartu behar da, Lezeaga alderuntz, eta hormetatik asko urrundu gabe, kobazulora heltzeko. Dena dela, ez da erraza aurkitzea. Bertan egonda ere, jakin gabe ez da oso nabarmena
Hau da sarrera, barrutik ikusita. Estua da eta atzeraka sartu behar da, oinak toki egokietan kokatuz. Motxila eta trastoak hobe kanpoan uztea.

Kobazuloa txikia da, baina leiho dotorea da Aramaioko arana eta parean dauden mendiak ikusteko, Kurutzeberri, Orkatzategi, Aloña-Aitzkorri mendilerroa, Beriain,...

Inkreiblea!!, zenbat toki dagoen beatokian!!
Bitor, gure laguntzailea!!

Manuel Ignacio Santa Cruz y Loidi, apaiz eta gerrillari karlista, 1872. urtean atxilotu eta Aramaion espetxeratu zuten. Baina, bere jarraitzaileen laguntzaz, ihesari eman eta kobazulo honetan babesa lortu zuen egun batzutan. Ingurua ondo ezagutzen zuen artzairen batek erakutsiko zion tokia. Orain beirazko kutxa bat dago eta barruan argazkiak, liburutxoa eta errosarioa.


Kobazulotik irten eta kanpotik hau da sarrera. Bikaina benetan.

Budaren silueta duen monolito hau da erreferentzia ona kobazuloa aurkitzeko.

Abentura bukatu eta Aramaioko gizona agurtu ondoren, Lezeaga lepora jetsi gara. Handik, hasierako planari heldu eta Oriolera igo dugu.

Oriol (edo Orixol) (1132m), Ipizte eta Anbotorekin batera, Aramaio aran ezkutuaren zaintzailea da. Bere gailurreri luzea, baserri dotorez zipriztindutako aranaren gainean altxatzen da. Batzuk, "Arabako Suitza" deitzen diote aran eder honi.

Oriolen. Pagadi zoragarriak, Anboto, Ipizte,...


Udalaitz eta Mariren kobazuloa.


Jeisten. Aurrean, Gorbeia-Aldamin-Lekanda.



Pagadian, gozatzen.

Santikurutz tontorrean. Ermita behean ikusten da.


Urbina eta Legutioko urtegiak.


Santikurutz ermitara heltzen.

Ibilbidea markatuta dago.
Oriol-erako Zirkularra.

Gorbeiari agur esaten. Orain berriz Aramaio aldera pasatuko gara, eta Etxagueneko bidea hartu abiapuntura heltzeko.
Etxaguen

Irteera edo amaiera...

Errota

Horma honek historia ikusi dute baietz!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina