2014-04-15
Canal Roya 2345mt
|
Toki oso ezaguna guretzat, baina astelehena izan da, jende gutxi eta eguraldi bikaina, elurraz eta inguruaz gozatzeko ez da plan txarra. |
|
Gradillere ondoko lepoan. Hemengo erregea beti agerian. |
|
Tendeñera-Sabocós mendilerroa hodeiz inguratuta. |
|
Midi d'Ossau |
|
Tontorraren azpian dagoen lakutxora jeisten. Gaur ez da batere bereizten. |
|
Jeisteko, eta bidea aldatzeko, Gradillère gailurraren azpian dauden tuboak jarraitu ditugu. Elurra oso ona mantentzen da hemen. Horrela erreka zulora jetsi eta Portaleteko errepidera itzuli gara. |
2014-04-16
Vertice edo Garmo de Anayet 2555 mt.
|
Anayet-rako aparkalekutik irten eta Culivillas sakanera sartzera goaz. Bero handia egiten du, eta ez dakigu noraino helduko garen. Ea elurra nola mantentzen den... |
|
Gure aurretik beste mendizale bat dihoa, hau ere erraketekin. Gero berarekin elkartuko gara eta Barakaldokoa dela jakingo dugu. Gero, beste bi bikote eskiekin, eta inor gehiago ez dugu ikusiko. |
|
Hartu dugu erabakia. Bi Anayet-en artean dagoen lepora igo eta ezkerrera dagoen Vérticera joango gara. |
|
Malda oso pikoa lepora igotzeko, eta elur oso txarra, ez baitu sendotasunik. |
|
Behin lepotik gora, elur gutxiago dago eta toki batzutan izoztuta ere. Kontu apur batekin ibili behar da. |
|
Kranpoiak jarri ditugu, eta horrela beste aldeko lepotik behera jetsiko gara. |
|
Hemen, goiko zatian malda handia dago, baina elurra gogorragoa dago eta kranpoiekin oso ondo jeisten da. |
|
Hau igoerako lepoa da. |
|
Toki beretik jetsi ondoren, Anayet-eko aparkalekuan bukatu dugu ibilbidea. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina