2014/04/22

TOZAL DE GUARA 2077mt eta ERATA 2005 mt + Otal herria.


2014-04-17
Tozal de Guara. 2077mt.
Nocito-tik 
Tramacastillatik abiatu, Sabiñánigo, Monrepos gaina eta Huescara jeisterakoan, Argüis-era desbideratu eta handik Nocitora doan errepide estua hartu dugu. Orain errepide hau asfaltatuta dago, eta nahiz eta luzea egin, ondo igarotzen da herrira. Hau Belsué herria da eta bidean dago.

NOCITO. Bi auzo ditu eta sorpresa dotorea izan da guretzat. Hemendik, Tozal de Guara urruti ikusten da, eta horrela izango da ibilbidea, luzea.




Tozal-aren azpian dagoen sakan guztia zeharkatu behar da ezkerrera, gero berriz eskuineruntz zeharkatzeko mendi osoa, eta erdialdean dagoen lepora (Petreñales) heltzeko.
 


Pillera sakanetik goaz, eta zazpi aldiz zeharkatuko dugu erreka, batzutan errezago eta beste batzutan komediak egiten. Honek abentura kutsu handiagoa ematen dio egunari. Gainera, ia beti bezala, bakar bakarrik gaude...




Behin erreka utzi eta basora sartzen garenean, bidea oso polita da, dena lorez beteta.



Petreñales lepora heldu baino lehen, oso behean eta urruti ikusten ditugu Nocito eta San Urbez ermita.

Petreñales edo Corcuruezo lepoan. Oraindik 550m-ko malda geratzen zaigu gailurrera.


Bidea oso ondo dago markatuta eta polita da, ezpel eta "erizón" artean.


Gailurra ikusten dugu, goian oraindik. Hemen bi aukera daude, Abadejo bidea edo "La Pedriza". Guk Abadejo erabiliko dugu.

Azkenengo erresaltea tontorrera doan gailurrerira irteteko.

Goitik izugarrizko espektakulua ikusten da. Pirinioko gailur asko eta asko ageri dira gure begien aurrean.


Tontorrean frantsez bikote batekin egin dugu topo. Hauek, Santa Cilia-tik igo dute.



Tontorrean (2077m)


Atzean (Panoramic-la chaîne des Pyrénées)

Jeisteko, bide berbera erabili dugu, ez daukagu belaunak izurratzeko asmorik eta...

Han goian geratzen da gailurra.

Petreñales lepoaren ingurutik horrela ikusten da gure mendia.

Eta lepotik jeisterakoan, horrela.

Chemelosas lepoa eta Pirinioa atzean.



Pillera sakanean berriz. Orain, igoeran bezala, orekari lanak egin beharko ditugu.





Nocito. Etxe eta baserri asko berrituta daude, eta gehienak frantziarrenak dira. Hiru taberna eta aterpetxe ere badaude.






San Urbez.


Itzultzeko, Guarguera-ra doan errepidea hartu dugu. Hau bestea baino motzagoa da, eta asfaltatuta dago. Bertatik, herriaren eta Tozal de Guararen azkenengo ikuskaria dugu.


2014-04-18
Erata. 2005mt-Otal (herri abandonatua).
Yésero-tik
Ostegun Santua. Portalet, Panticosa, Ordesa,... eta abar jendez beteta egongo dira. Horrela gu Yésero herrira etorri gara. Hemen ez dabil turismorik.


Otal-era doan GRa hartuko dugu, eta Erata tontorraren ondotik igaro denez, ba bertara igotzeko erabiliko dugu. Bakardadea bermatuta.

Malda handia duen basotik egingo dugu lehen ordubetea. Kerizpean goaz.


Behin lepora eta gailurrerira helduta, izugarrizko ikuspegia daukagu. Hemen, Telera-Collarada mendilerroa.

Sabocós-Tendeñera mendilerroarekin.




Otal herria tontorretik. 550 metro beherago. Jetsi eta gero igo egin behar ditugunak.


Atzoko parajea ere ikusten dugu. Ilusioa egiten du...



Otalera jeisten. Ordesako hirumilakoak ditugu aurrean.

Herria baino 200 metro gorago hasten dira landutako terrazak. Machu Pichun gaudela dirudi...

Otal. Pasada bat! Serrabloko herrien artean, gaizkien komunikatuta zegoen (eta dagoen) herria da. Hona heltzeko forma bakarra oinez da. Hala eta gustiz, herri inportantea izan denaren itxura du, nahiz eta eraikuntza gehienak erortzen ari diren. Pena handia ematen du.



Eliza, mozarabe estilokoa.











Denbora luzea eman dugu bertan, lasaitasun handiz, eta inguruak ondo aztertzen.



Ura ateratzeko putzua.

Iraganera begira.



Orain lehen galdutako 550 metroak berriz irabazi behar ditugu. Piano, piano,...





Gaina lortu, eta hor daukagu Yésero, gure gaurko abiapuntua eta ibilbidea bukatzeko tokia. Egun ederra pasa dugu, eta paisai eta inguretaz gozatzeaz gain, Sobrepuertoko herri zoragarri honen historia apur bat ere ikasi dugu. Llamazaresen "La lluvia amarilla" liburu ederra datorkigu burura.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina