2013/10/12

HONDOJON ibilaldia- Collados del Asón

2013-10-12 Goizeko 9ak dira eta La Gándara oraindik izoztuta dago.

Hondojón-erako bidea hartu dugu. Beste aldean, Horneoko txabolak eta Castroak ditugu. Duela hiru aste ibili ginen hor zehar.


Horneo.


Campanarios. Gero hor goian egotea espero dugu. Eskuinean, hormen erditik, dihoa Coladeroa. Beste egun batean sartuko gara...


Hondojon-era heltzen, txabola eta zelai ederren albotik. Parean, Peña Lusa.



Hondojón erabat izoztuta dago. Oraindik ez da eguzkirik heldu hona.



Hondojón-etik lehenbizi Lunadako errepide gainean dauden hormetara joan gara. Gaurko ibilbidea gehiago luzatzeko. Hemen ere badaude pasadizo dotoreak.


Hemen berriz markatutako bidea hartu eta Campanarios-en goiko partera igotzen ari gara. Oso polita da bidea inguru honetan, pare bat maila gainditu behar dira.

Cabaña del Pozo izena du txabola honek. Hau da Hondojón bidearen tokirik garaiena. Baina gu Campanarioen gailurrak nahi ditugu ezagutu.

Campanarioen gailurretik goiko karst guztia ikusten dugu. Lehen aipatutako Coladeroa, erdiko zulotik agertzen da.

Horneoko Castroak, Mortillano eta itsasoa atzean.

Laberintoak.

Porra la Colina eta Carrío.


"Despachameriendas". Degenciana. Udazkenean gauden erakusgarri.

Campanarioen dorreak. Hor goian ginen ordubete lehenago.

Brenavinto.

Horneo, hodei boladak jaurtitzen.

Mortillano. Abiapuntura heltzen ari gara. Gaur ere asko gozatu dugu Asón-eko parajeetan.

Ibilbide honi buruz Collados de Asón-en dagoen mapa-panela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina