2013-10-28 Mendi altuena, Aspe Bailara eta Aragon Bailara tartean dago.
Hiru izen ditu:
Gabedaille, Acué edo Pic d' Espelunguere.
Aguas Tuertas gainean dago. Ipar aldetik goaz.
Atsaut txabola. Bere albotik dihoa Arlet aterperako bidea. Atzean, Somport eta Ayous tarteko mendilerroa. |
Acué lepora heltzen. |
Aragoi aldera, Aguas Tuertas eta Ozako gailurrak, Acherito, e.a. |
Gabedallo eta Acuéren arteko gailurrerian dauden irtenguneak zeharkatzen. |
Gailurrean. Euririk ez baina haize handia eta zeru beltza. |
Estanés lakua. |
Gamueta eta Acherito. |
Acher-eko Gaztelua. |
Jetsierako irudiak. Atsaut txabola. Artzaiak beheko lurraldetara jetsita daude. |
Louiviella eta Cúpula de Secús, Estanés lakuaren gainean. |
Espelunguere basoa!! Eguzkia atera da eta koloreak indartu egin dira. |
Acuéren hormak basoaren gainean. |
Azkenean ez gara busti eta inguru ederretan ibili gara. Merezi duen tokia da eta ibilaldi desberdinak egiteko aukera asko eskeintzen duena. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina