2013/10/21

CAMPANARIOS Coladerotik eta Castros de Horneo


2013-10-21 Behin eta berriz  ari gara Collados del Asón-era itzultzen. Hirugarren aldiz azken hilabetean. Dirudienez liluratu egin gaitu. Orain emakume talde batekin elkartzera goaz...

Goizeko 9etan itxura eder hau dauka zeruak. Hego haize zakarra dabil.

La Gándara.

Castros de Horneo. Batzuk Coladeroaren bila eta beste taldea Colinaren itzulia egitera.

Aurkitu dugu basoan sartzeko erreferentzia.Ez da gutxi. Orain hormen azpira heldu behar gara.


Pagadian ari dira udazkeneko tonoak agertzen.


Coladeroaren sarreran. Atzean, laberintoak.

Mazoak eta Hornijo mendikatea.


Coladeroa, horma ederrez inguratuta.

Bapatean, irudi bitxia ezkerreko hormen gainean.

Kobazuloa. Barrutik Colina mendia ondo ikusten dugu.


Kobazulotik irten eta goruntz. Malda handia dago baina ondo igotzen da.


Dordoka hor geratzen da, Horneoko Castroen laberintoen misterioak aztertzen.

Coladeroaren goiko zatian beheruntz begira.

Lehenbizi ezkerreko tontorrera etorri gara. Ez da giro hemen, haizeak gogor jotzen du eta. Kontuz ibili behar da zuloekin.

Inguru karstikoa da eta zulo handiz beteta dago. Hauek dira Campanarioen tontorrak.

Zulo horretatik agertu gara hona gora. Polita dago dena.

Zaldiak Cabaña del Pozo alboko putzuan. Atzean, Peña Lusa.


Brenavintora jeisten basotik.

Concinchao txabolan. Hemen agertuko zaizkigu Colinari buelta eman diotenak.


Elkartu gara denok. Indarrak berreskuratu eta abenturara.

Turrutuerta kobazuloa. Katedral naturala.

Horneoko laberintoetan. Denok gaude txundituta. Baina orain badakigu irteera daukatela.




Penaz abenturak bukatzen direlako, baina gustora egindako ibilbidearekin.

Campanarioak, eta erdian, Coladeroa.

Bukatzerakoan denok agertu dugu itzultzeko asmoa. Asón-eko paraje hauek izugarriak dira eta behin eta berriz  merezi dute etortzea. Beraz, ez da izango azkenengo aldia...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina