2023/12/25

🏔️Pico El Portalet/ESTREMERA eta 🏔️PIC ESTREMERE 2160 mt

      2023-12-10 Gaur eguraldi goibel eta hotza daukagu. Plan zehatzik gabe, PORTALET Mendatera igo dugu. Duela lau egun ere hemen izan ginen eta kotxetik bertatik atera ginen erraketak jarrita Canal Roya-ra. Izugarria da egun gutxi hauetan inguruak izan duen aldaketa. Elur pila desagertu da.

 Mendateko aparkalekuan utzi kotxea eta Estrèmere aldera joatea erabaki dugu. Ez dugu material berezirik eramango. Erabat hodeitsua dago eta  ikusiko dugu noraino heltzen garen. Alde honetan ere hainbat aldiz ibili gara eta ezaguna da. Peyreget ikusten da, baina Midi estalita dago.

 Espelunciecha. Penagarri dago. Pistak itxita daude.

 Hegoaldean argiago dago, baina hodeiak sartzen ari dira.
Sallent-eko Mendate Zaharrera doan  bidezidorra jarraitzen.  Gero bide hau utzi eta gure ezkerrera hartuko dugu mugarriak jarraituz. Anèou-ko tontorrak Portalet-aren beste aldean.

 Espelunciecha eta Anayet.

 Sallent-eko Mendate Zaharrera joan gabe, zuzenian igo dugu, mugarriak jarraituz. Lepotxo honetara ateratzen da, putzu izoztu baten ondora. Espelunciecha, Anayet eta Anèou atzean.

 Portalet behean geratzen da. Irudi dotorea eskeintzen du.

 Anayet-eko bi tontorrak. Zerua gero eta goibelagoa.
 Orain goiko aldean, bidezidorra ea ertzetik doa eta Portalet eta Anèou zirkoko tontorrak ditugu ikusgai.
 Bidezidorrean. Laster elur apur bat zapaltzen hasiko gara, baina arazorik gabe.

 Lehenbiziko tontorrera heltzen. PIC DE PORTALET (2131m) jartzen du harkaitz batean.


 Tontorrean. Hemen euria hasi da. Sirimiria...

 Paisaia desagertu egin da. Hodeiak sartu dira denean.

 Baina beste tontorra, altuagoa, oso gertu dago eta nahiz eta euria gero eta gehiago ari duen, joan gara. Hor goian dago tontorra.

 PIC D'ESTREMERE (2160m).


 Euripean eta paisaia erabat izkutatuta.


 Alboan dauden mendiak, Baldetosas, Peyrelue, e.a. ere ez dira ikusten.

 Berehala hartuko dugu beheruntzako bidea. Toki beretik noski.

 
 Peyrelue laku izoztuari azkenengo argazkia atera eta kamera motxilan gorde eta behera. Bi ordu eta 45 minututan egin dugu itzuli osoa, eta lasai ibilita.



 Eta nola diren gauzak, arratsaldean Tramacastilla-tik izugarrizko ilunabarra bizitzeko aukera izan dugu. Telera aldea.

 Corona del Mallo.

 Espektakularra izan da.

 Partacua. Izugarri dotorea jarri da. Eguna bikain bukatzeko irudiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina