LA GARROTXA 🌋 hiru egunetan.
Sadernes, 💒Sant Aniol, 🏞️ Gorg Bleu, El salt de la Novia, Talaixa, Puente San Valentí.
1. Eguna: 2023-10-12
Atzo arratsaldean heldu ginen Garrotxa-ra, hain zuzen, Saint Jaume de Llierca herrira. Bertan igaroko ditugu lau gauak. Ez daukagu plan zehatzik. Ez dugu ezagutzen ingurua eta egunez egun ikusiko dugu zer egin.
Azkenean, lehenengo egunerako Sadernés-en hasi eta bukatzen den ibilaldi bat prestatu dugu. Sadernés oso gertu dago Sant Jaume-tik. Jakin izan dugu bertako aparkalekua bete egiten dela normalean, eta zubia denez, goiz heldu gara. Ez dugu arazorik izan aparkatzeko.
|
Ibilbide ugari daude Sadernés-etik abiatzen direnak. Gurea, Sant Aniol d'Aguja-ra doana da. Bide oso ezaguna eta jende askok egiten duena, putzu ugari baitaude errekan eta bainatzeko egokia. Gu ez gara horretara etorri.
|
|
Hasieran pista batetatik goaz. Congost de Sant Aniol-era sarrera da hau. Horma dotoreak daude. Itzultzerakoan eskaladore ugari ikusiko ditugu.
|
|
Balizak Sant Valentí zubira heltzerakoan. 45 bat minutu egin ditugu pistatik. Gure ibilbidea Sant Aniol-era doana.
|
|
Sant Valentí zubia. Orain arte nahiko lasai gabiltza, ez baitabil jende askorik. Goiz etortzeak dituen alde onak...
|
|
Zubiaren beste aldean Masía dotorea hau dago. Taberna ere badauka, baina gaur itxita dago.
|
|
Zubia. |
|
Orain erreka gure eskuinean geratzen da. Ur gutxi dauka, baina toki politak eskeintzen ditu.
|
|
El Gomarell esklusa.
|
|
Esklusan. |
|
Esklusatik gora, erreka ezkerrean eta bide oso polita Sant Aniol sakanean.
|
|
Putzuak eta urjauzi txikiak gure ondoan.
|
|
Erreka pasatzen, zubi original batetik.
|
|
Txoko politak. Nahiz eta lehorte handia izan, jeisten da ura hemen.
|
|
Sant Aniol-en azpian gaude, eta azkenengo aldiz pasa behar da erreka. Zubi eseki mugikorra dago horretarako.
|
|
SANT ANIOL D'AGUJA. Baseliza. Bere alboan aterpea berreraikitzen ari dira. Xarma handia dauka toki honek.
|
|
Hau da ingurua. Laster sartuko gara horra, urjauzi ezagunena ikusteko asmoz.
|
|
Aterpearen ondoan dagoen iturria. Orain hemendik eskuineruntz joango gara, urjauzietara. Gero, berriz hona itzuli eta beste bide bat hartuko dugu jeisteko.
|
|
Gorg Blau. Toki ederra, baina jende askorekin. Bertara heltzeko bidea, azkenengo metroetan, nahiko korapilotsua da.
|
|
Hau da hemengo giroa...
|
|
Gu apur bat egon gara tokiaz gozatzen. Urjauzia eta putzua ederrak dira. Sakan hau goruntz jarraituz, beste urjauzi batzuk daudela esan digute, baina bide oso nahasia dela ikusi dugu. Beraz, berriz iturrira itzuli eta jeisteko oso jende gutxi dabilen beste bide batetik joango gara, ibilbide zirkularra eginez.
|
|
Iturri ondoan dauden balizei kasu eginaz, SALT DE LA NUVIA-ra doan bidea hartu dugu. Hasieran dezente igo behar da, baina bidea oso ondo dago. Hemendik jende gutxi ikusiko dugu.
|
|
Behatoki dotore batetara igo dugu. Faxa baten antzekoa da bidea zati horretan.
|
|
Erdiko zulo horretatik gatoz, inguru horretan baitaude baseliza eta urjauziak.
|
|
Salt de la Nuvia. Kablea dago ipinita, pasabidea babesteko. Eskuinean Aniol zuloa daukagu. Hemen gure aurretik zebiltzan bi neska katalanekin egin dugu topo. Ez zeukaten oso garbi bidea, eta azkenean gurekin itzuli dira, nahiz eta guretzat ere dena berria den.
|
|
Bide polita, faxa antzekoa, hormen erditik. Igoera-jetsiera batzuk ditu, baina ondo dago.
|
|
Eta Talaixa-ko bidegurutzera heldu gara. Ibilbide ugari hemendik ere. Guk Sant Valentí-ra jeisteko bidea hartuko dugu.
|
|
Talaixan, bi neskekin. Hemendik behera, aldapa duen bide sigi-sagatsua hartu eta goizeko zubira jetsiko gara, zirkuitoa itxiz.
|
|
Sant Valentí zubiaren ondoan. Beraiek hemen geratu dira zerbait jaten eta guk abiapunturantz jarraitu dugu, pistatik.
|
|
Eskalatzailea Congost-eko hormetan. Jende asko ikusi dugu eskalatzen, itzalean noski.
|
|
SADERNES-eko Ostatuan bukatu dugu bost orduko ibilbidea. Hidratatu beharra daukagu.
|
|
Hemen prest daude negurako. Toki dotorea lasai egoteko, nahiz eta inguruetan jende ugari ibili. Gu orain turismo apur bat egitera, Besalú aldera.
|
2. Eguna: 2023-10-13
Garrotxako sumendiak 🌋🌋🌋
Margarida, Croscat, zirkularra
|
Gaurko ibilaldia, inguru honetako ezagunena da, seguruenez. Badakigu jende asko ibiltzen dela, eta horrela goiz heldu gara Margarida aparkalekura, azkar betetzen baita. 4 euro ordaindu behar da kotxeko eta egun guztirako balio du. Hortik abiatu gara Santa Margarida sumendiruntz. Masia dotorea bidean.
|
|
Egurrezko lanak egiten dituzte masia horretan.
|
|
Gustora basoko itzalean. Oraindik lasai dago. Bideak oso nabarmenak eta balizatuak dira.
|
|
MARGARIDA sumendiko kraterrean gaude eta bertan izen bereko baseliza dago. Ez dirudi krater bat denik...
|
|
Ari da agertzen udazkena.
|
|
Masiak bide ondoan.
|
|
Sant Miquel Sacot eliza, izen bereko auzoan. |
|
|
Elizaren alboan dagoen lorategia.
|
|
Muino batean dago eliza eta ingurua polita da.
|
|
Hortik behera jetsiera nahiko labainkorra Fageda-ra. Gaur lehorra dago eta ez daukagu arazorik.
|
|
Fageda-ra heltzen. Hemen jende asko ikusiko dugu, batez ere familiak umeekin. Oso gertu dago errepidea eta aparkalekuak ere bai.
|
|
Fageda pagadia.
|
|
Pagoen itzala eskertzen da. Hemendik Croscat sumendiruntz hartuko dugu.
|
|
Batzuk trenez egiten dute ibilbidea.
|
|
CROSCAT SUMENDIA. Harmailak.
|
|
Croscat. |
|
Croscat. |
|
Croscat. |
|
Croscat. |
|
Croscat. |
|
Sumendiei buruzko informazioa, Croscat-en magalean.
|
|
Hemendik berehala heldu gara gure aparkalekura, Margalida. Hiru orduko ibilbide lasaia izan da, erditik aurrera jende askorekin. Baina hau da dagoena. Zubia da eta Olot-etik oso gertu dago ingurua. Orain Castellfollit de la Roca herri dotorera, zerbait jan eta bertako madalena goxuak dastatzera.
|
3. Eguna : 2023-10-14
Hiru muino basaltiko 🌋(Sant Joan les Fonts)
|
Gaur Sant Joan les Fonts inguruan dauden pare bat ibilbide egitera goaz. Herriaren erdian dagoen aparkalekuan utzi kotxea eta Zubi eta Verlets izena duen ibilbidearekin hasi dugu eguna. Gero beste bigarren batekin lotuko dugu.
|
|
Herriaren izena iturriengatik da. Asko daude bai herrian eta bai inguruan.
|
|
Erdi Aroko Zubia eta Rliza Nagusia. Zubia pasa eta ezkerreruntz joango gara. Bukaeran eskuinetik itzuliko gara.
|
|
Zubia Fluviá ibaiarekin.
|
|
Eliza. Muino batean dago.
|
|
Ruta de les Fonts i Verlets da orain jarraituko duguna. Ondoren Tres Colades-ekin lotuko dugu.
|
|
Font de la Rompuda.
|
|
Informazio-panel asko daude ibilbideen ezaugarriekin.
|
|
Urmaela bide ertzean. Ibilbide lauak dira gaurkoak eta oso errazak.
|
|
Bide lasaia ur kanalaren ondotik.
|
|
Uraren kanala alde batean eta belardiak abereekin bestean.
|
|
Cingles de Fontfreda-ra jetsi gara.
|
|
Bianya ibaia. Orain bere ertzetik doa bidea.
|
|
Polita da tokia. Laster hasiko gara ibilbidea aurkako norantzkoan egiten ari den jendearekin.
|
|
Erreflexuak ibaiko uretan.
|
|
Ibaiaren beste aldera pasatzen. Hauek dira hemengo zubiak.
|
|
Fontfreda-ko zutabe basaltikoak. Lehen, iturrien bidean hauen gainetik ibili gara.
|
|
Fontfreda. Toki oso sinbolikoa.
|
|
Basaltoko zutabeak.
|
|
Eta beste iturri bat ibai ertzean.
|
|
Molí Fondo-ko urjauziak. Hauek eliza nagusiaren ondoan daude, baina oraindik ibilbidea jarraituko dugu eta gero itzuliko gara hona.
|
|
Boscarró-ko zutabe eta tuboak.
|
|
Beste urjauzi bat Fluviá ibaian.
|
|
Eliza Boscarró behatokitik ikusita.
|
|
Eta orain bai, hurbildu gara Molí Fondo-ko urjauzietara.
|
|
Lehengo behatokiaren azpian dauden laba egiturak.
|
|
Lurreko lauzen gainean. Ibaiaren eta urjauzien ondoan gaude.
|
|
Molí Fondo. Urjauziak eskuinean daude eta behatokia aurreko hormen gainean.
|
|
Basoa eliza ondoan. Turismo Bulegoa ere bertan dago.
|
|
Juvinyá gaztelua herrian.
|
|
Monastegi Erromanikoa. Hau herriaren kanpoaldean dago.
|
|
Bazkalostean, gertu dagoen ARGEELAGUER herrira joan gara. Bertan oso parke kuriosoa dago, GARRELL PARKEA. Hemen Garrell goitizena zuen Josep Pujuila-ren lan oso kuriosoak ikusi daitezke. Bera hil egin da, eta orain ez dago zainduta, eta egitura batzuen egoera nahiko kezkagarria da. Baina merezi du ikustea eta bertatik pasiatzea.
|
|
Hau etxea da. Orain arriskutsua da sartzea, gainera erori daiteke eta.
|
|
Hilerria. |
|
Udazkena ate joka dago.
|
|
Beste etxea eta dorrea.
|
|
Baratzerako ura jasotzeko.
|
|
Laberintoa. |
|
Izugarrizko lana dago parke honetan. Urteetan egindako egiturak dira, bai egurrarekin, harriarekin,... Toki interesgarria.
|
Garrotxako Herriak 🏡💒🏘️🏚️🏰 : Besalú, Castellfollit de la Roca, Santa Pau.
Herri guzti hauek Olot inguruan daude, denak km gutxira. Guk goizean ibilaldiak egin ondoren, arratsaldetan bisitatu ditugu, turismoa eginez. Santa Pau-ra itzulerako egunean joan gara, goizez.
Besalú
|
Erdi Aroko multzo historiko-artistikoa du herri honek. Fluviá ibaiaren gaineko zubi dotorea. Jendetza dabil batera eta bestera.
|
|
Kale estu eta dotoretan.
|
Castellfollit de la Roca
Fluviá ibaiaren gainean dagoen harkaitz basaltiko baten gainean eraikita dago, eta batez ere errepidetik ikusita, oso dotorea da eskeintzen duen irudia.
|
Erlojuaren Dorrea, Alde Zaharraren sarreran.
|
|
Kalean ikusi dugun pintadetako bat.
|
|
Sant Salvador eliza. Bere ondoan behatoki eder bat dago, Fluviá-ren gainean.
|
|
Herriaren ikuspegia behatokitik.
|
|
Errepidetik ikusita. Irudi paregabea eskeintzen du.
|
|
Fluviá ibaia.
|
|
Castellfollit de la Roca.
|
Santa Pau
Erdi Aroko herri hau, Olot-en hego-ekialdean kokatzen da. Gu goizean goiz joan gara, eta ea bakarrik ibili gara bere alde zaharrean batera eta bestera. Asko gustatu zaigu. Beste garai batean egongo bagina bezala.
|
Gaztelua, parean dagoen behatokitik ikusita.
|
|
Elizako Dorrea eta Alde Zaharreko etxeak.
|
|
Herrira igotzen, errekatik gora.
|
|
Vila Vella sarreran.
|
|
Arkupeak. |
|
Enparantza Nagusiko arkupeak.
|
|
Santa Maria eliza.
|
|
Eliza Enparantza nagusiaren albo batean.
|
|
Enparantza Nagusia, dena arkupez inguratuta.
|
|
Bertako leihoa senyerarekin. Etxebizitza askotan daude jarrita.
|
|
Finestres behatokitik eliza. Alde Zaharreko laberintoan sartzera goaz.
|
|
Gazteluaren atzeko aldean.
|
|
Erdi Aroko laberinto harrigarria. Gozamena hemen ibiltzea.
|
|
Atari bat.
|
|
Hau beranduago jendez beteta egongo da... Gu orain oso lasai gabiltza, gustora.
|
|
Orain ezkerrean daukagu gaztelua.
|
|
Arkupe dotoreak hemen ere.
|
|
Loreontziz apainduta.
|
|
Laberintoan jarraitzen dugu, galtzeko beldurrik gabe.
|
|
Argi dago zein den hemengo sentipena.
|
|
Terraza bikaina etxe batean.
|
|
Defentsa dorrearen ondoan.
|
|
Behatokira itzuli gara berriz. Herriaren ikuspegia.
|
|
Agur esaten herri dotore honi. Horrela bukatu dugu Garrotxan emandako egun intentso hauetan bizitakoa. Gustora ibili gara, nahiz eta lehen aipatu bezala, jende asko ibili toki gehienetan.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina