Sallent-etik oso ondo ikusten den mendia da Puy Arcol. Gainean dago. Ibonciecho aldean hainbat aldiz gaude egonda, baina beti Musales-era igo eta Respomuso aldera jetsi eta zeharkaldia egiteko. Gaur, eta negu honetan elur oso gutxi dagoela ikusiz, guretzat berria den tontor honetara igotzeko asmoz goaz.
|
2023-04-29 LA SARRA (1440m). Goizeko 8,25 dira eta urtegiaren zubia pasa eta aparkatzeko dagoen lehenbiziko tokian utzi dugu kotxea. Hemendik Ibonciecho-ra doan pista hartu dugu. Bost bat minutu pistatik egin ondoren, basora sartzen den bidezidorra hartu dugu. Bide oso erosoa da eta pista ekiditzen du.
|
|
Foratata beti ikusgai gure ezkerrean.
|
|
Ferraturas-Soques-Soba mendilerroa Respomusora doan bide ezagunaren ezkerrean.
|
|
Basotik irten eta oraindik Injenieroaren etxera doan pistara heldu baino lehen, gainean daukagu gure helburua. Baina ez dugu zuzenean igoko sakan horretatik. Goian pistara atera eta Injenioeroaren etxeruntz abiatuko gara.
|
|
Pistatik duela gutxi ibilitako ingurua ikusten dugu.
|
|
Pacino eta Partacua mendikatea atzean. Corona del Mallo-Telera-Retona.
|
|
Injenioeroaren etxearen azpian dauden urjauziak. Ibonciecho-tik datozen urak.
|
|
Injenieroaren etxera heldu gabe, eskuinetik hartu dugu bertataik doan bidera heltzeko. Sancha Collons sakanetik datozen urjauzien azpian hartu dugu bidea, eskuineruntz.
|
|
Cubetilla-ra irteten. Atzean, Foratata, Anayet, Pala de Ip, Escarra,... Orain zelaietatik gora egingo dugu. Inguru ona ibiltzeko.
|
|
Somola eta Bucuesa aldea.
|
|
Cubetilla-n lehenbiziko elurguneak aurkitu ditugu. Hemen gustora hartzen dira.
|
|
Igo behar dugun lepoa erdian daukagu eta tontorra bere eskuinean. Toki egokienak bilatzen joango gara, baina arrastoa irekitzea tokatuko zaigu, hemen ez baitabil inor. Berez bidezidorra ezkerretik doa.
|
|
Lepoa eta tontorra gertuago, baina oraindik elurra zapaldu behar dugu.
|
|
Elurgunea igarotzen lepora bidean. Zorionez nahiko gogorra dago eta ondo igotzen da kranpoirik gabe. Atzean, Sancha Collons.
|
|
Puy Arcol lepora heltzen (2345m). Atzean, Soques-Soba aldea. Gaur, elurrarekin, zerbait kostatu zaigu, arrastoa ieki behar izan dugulako. Elurrik gabe, ez dago inongo zailtasunik.
|
|
Hau da lepoaren beste aldean daukaguna. Pondiellos sakana eta hirumilako ezagunak.
|
|
Lepotik, ertza jarraitu behar da. Batzutan Pondiellos aldetik eta beste batzutan ertzetik. Ez da zaila, baina adi ibili behar da, beti bezala. Atzean, Sancha Collons-Forqueta.
|
|
Ertzeko pasabide dotore batean. Atzean, Forqueta, Llena Cantal, Tebarray, Infierno.
|
|
PUY ARCOL (2417m). 2,45 ordu kotxetik, eta ea mila metroko desnibela. Tontor dotorea eta ikuspegi ederrekin, nahiz eta inguruko txikiena izan.
|
|
Cubetilla (bidea antzematen da), Musales ezkerrean, Sancha Collons eta Forqueta aldea.
|
|
La Sarra urtegia mila metro beherago. Injenieroaren etxera datorren pista ikusten da, baina bideak apenas ikutzen du.
|
|
Garmo Negro, Algas-Argualas eta Cerrez, Pondiellos sakanaren gainean.
|
|
Llena Cantal airosoa, Respomusoko piramidea.
|
|
Tontorraz gozatu ondoren, lepora jeisten. Erraza da, baina harri solte asko dago.
|
|
Lepotik behera igoeran irekitako arrastoak jarraitzen.
|
|
Marmota ugari ikusi ditugu Cubetillan.
|
|
Hemen ikusten dira Cubetilla, lepoa eta tontorra. Inguru lasaia ibiltzeko.
|
|
Sancha Collons-etik datozen urjauzien azpian.
|
|
Punta Escarra eta Pala de Ip. Hodeiak sartzen ari dira. Berez ekaitzak daude iragarrita arratsalderako, baina ondo eutsiko dio aterri.
|
|
Sallent, Lanuza urtegia, Pacino eta Partacua atzean. Goiko pista zatitik ikusita.
|
|
Puy Arcol gure gainean. Berehala utziko dugu pista, adierazitako bidezidorrak hartzeko.
|
|
Pista utzi eta pinadietara sartzen. Jetsiera erosoa baso artetik. Bost ordu t'erditan bukatuko dugu ibilaldia. Beste mendi berri bat ezagutu dugu. Polita eta nahiko erraza. Eta plan gehiago buruan...
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina