Duela urte gutxi batzuk askotan joan izan gara Pikos aldera, bai tontor desberdinak igotzera, bai eta Cares-eko kanalak igotzera. Asko gustatzen zigun eremua da. Gogorra, basatia eta oso gutxi masifikatua.
Baina azken urte hauetan, berriz gehiago gabiltza Pirinio aldean, eta bagenuen gogoa inguru horietara hurbiltzeko. Horrela ba, Arenas de Cabrales-era joan gara larunbat arratsalde batean, bertako ostatu batean lo egin eta igandean zerbait egiteko. Eguraldia ez dago batere garbia, eta zalantzan ibili gara Juan Robre mendilerrora joan edo zer egin, baina azkenenan Poncebos-era etorri gara. Egingo dugu zerbait...
|
2023-05-07 PUENTE PONCEBOS (200m). Torbanes aparkalekuan gaude eta hau da dagoen ikuspegia. Camarmeña aldera begira hau da ikusten duguna. Hor dago Bobias kanala, baina dena estalita. Jende gutxi, goizeko 8,30tan.
|
|
Cares ibaia zubitik. Ondón-era igotzea pentsatu dugu, baina ezagutzen ez dugun bide berri batetik. Ea hodeiek uzten diguten...
|
|
Cares-eko bide ezaguna hartu dugu. Orain oso lasai dago. Guk Collaos-eraino bakarrik jarraituko dugu, hau da bide oso ezagun honen aldapa bukatzen den tokiraino.
|
|
Atzera begira, Collaos-era igotzen gauden bitartean. Poncebos aldea eta bertako mundu bertikala.
|
|
Hau izango da gaurko zati erosoena, nahiz eta aldapa egon.
|
|
Dureyo saroia Cares-en beste aldean, Amuesa-ko hormetan. Hauek tokiak!
|
|
Poncebos aldea eta Tielve gaineko Cueto Vierru atzean.
|
|
Behean, hainbat aldiz erabili dugun Cares ibaiaren ondotik doan bidea. Goian, jende gehienak erabiltzen duena eta guk ere bai gaur.
|
|
Collaos-eko eraikuntzetara heltzen.
|
|
Los Collaos (520m). Hemen utzi dugu Cares-eko ibilbidea eta gure abentura hastera doa. Hemendik Ondón-erainokoa ez dugu ezagutzen. Ea hodeiek uzten diguten heltzen. Gero, Bobias kanaleko jetsiera ezaguna da eta ondo markatuta dago.
|
|
Ezkerreko baliza horien ondotik ateratzen da bidezidor estu bat goruntz. Hemendik Camarmeña-ra itzuli arte ez dugu inor ikusiko.
|
|
Hasieran bidezidorra oso nabarmena da eta ibiltzeko nahiko ona. Hori bai, dena goruntz. Ondón 1320 metrotara dago, beraz gogorra izango da.
|
|
Arbeyales-eko txabola eta kobazuloak ditugu gainean. Hormen babesean eraikita daude. Gainean geratzen dira Pregüeles-eko belardiak.
|
|
Cares zintzurra Caín alderuntz, Ostón aldea eta goiak erabat estalita.
|
|
ARBEYARES. Laster bisitatuko dugu.
|
|
Esan bezala, lehenbizi Arbeyares-eko txabolak ikustera joango gara. Ondoren, eskuineko pasabidetik igoko dugu Pregüeles-era.
|
|
Hormen babesean eraikitako txabolak. Egoera txarrean daude denak, baina bizitza handia izan zen hemen beste garai batzutan.
|
|
Inken eraikuntzen antza daukate. Zenbat lan!
|
|
Gaztaiak gordetzeko tokia.
|
|
Amuesa-ko hormak Cares-en beste aldean.
|
|
Arbeyares utzi eta lehen aipatutako pasabidetik igo dugu goiko aldera. Cueto Corral-era heldu gara.
|
|
PREGÜELES. Behen ikusten da Cueto Corral. Eskuinetik heldu gara bertara. Orain bidezidorra jarraitzen belardietatik.
|
|
Cueto Corral, Cares gaineko balkoi dotorea. Hemen ahuntz ugari dabil. Hemendik gora badakigu zuzenean jarraitu behar dela Ondón-era igotzeko. Baina guk argazkiaren eskuineruntz doan bidezidor bat jarraitu dugu.
|
|
Atzeko aldapa tente horretatik igo dugu, baina hori Las Envernadas aldera doa itxuraz, eta eskuinera hartu dugu, inguru oso gogorretik, inongo biderik gabe, harkaitz eta sastraka ugariren artean. Hau izan da gaurko zati gogorrena. Momentu batean zalantzekin ibili gara, hodeiak ere ea gainean ditugula ikusita.
|
|
Baina zorionez, zeharkatzen doan bide nabarmen batekin egin dugu topo. Eskerrak! Honek Ondón-era eramango gaitu. Cares eta Bulnes-era doan Texu bidea zuloan.
|
|
Aurrean daukagu Ondón. Lasaitasun galanta hartu dugu. Hodeiak justu hemen gainean daude eta ez dugu liatzerik nahi. Eremu zailak baitira hauek...
|
|
Ondón-era sartzen. Jultayu aldea dena estalita.
|
|
ONDON (1320m). Harrera komitea. Badakigu, ezagutzen dugulako, ikuspegi bikainak daudela hemendik, bai Urriello eta albokoen ingurura, bai Peña Santa aldera. Baina gaurkoan, ez dugu ezer ikusiko, bertako bizitza bakarrik, baina ez zaigu gehiegi axola. Gustora gaude.
|
|
Ondón-eko irudiak.
|
|
Han atzean, Amuesa eta Bulnes aldea daude, eta hodei artean Urriello, Alboak,...
|
|
Ondón-eko iturria, baina urik gabe.
|
|
Gaurko irudi bukolikoa.
|
|
2004ko Aste Santuko irudiak Ondón-etik. Peña Santa, Torre de los Traviesos,... Cornón mendikatea.
|
|
2004. Cabrones-Cerredo
|
|
2004. Peña Santa alderuntz.
|
|
2004. Peña Castil-Torre del Carnizoso-Torre del Oso- Urriello- Morra.
|
|
2004. Cueto Albo-La Párdida- Torre Labrouche-Cerredo-Cabrones-Dobresengros.
|
|
2004. Semearekin Bobias kanalean.
|
|
Gaur aldiz, hau bakarrik lortu dugu ikustea. Momentu batean Jultayu agertu da. Baina xarma berezia izan du Ondón-ek.
|
|
Bagoaz beheruntz, Bobias kanalera. Hemendik dator Pregüeles-etik igotzeko bide zuzena. Gu atzeko aldetik ibili gara.
|
|
Bobias kanaleruntz. Ondón atzean eta hodeiak gero eta beherago. Baina orain lasai goaz, bidea nabarmena da eta. Dena dela, aldapa handia geratzen zaigu beheruntz.
|
|
Bobias kanalaren gainetik, Tielve eta Sotres-era doan errepidea, Arisco Sonllamo tontor puntazorrotza, Cueto Vierro,...
|
|
Bulnes-eko Castillo auzoa.
|
|
Las Bobias kanalean sartu gara. Bidezidor sigi-sagatsu eta aldapatsua.
|
|
Tombu eder bat ezkerreko hormetan.
|
|
Oraindik geratzen zaiguna jeisteko. Torbanes-eko aparkalekua zuloan.
|
|
Bobias kanalean.
|
|
Hauek gustora gure gainean.
|
|
Putrea. |
|
Sai zuria dirudi.
|
|
Esmenadorio txabolara iristen. 2004an osorik zegoen. |
|
|
Beheko aldean lasaitu egiten da kanala.
|
|
La Cueva.
|
|
La Cueva-n.
|
|
Barruan dauden gelak.
|
|
Cerredo lepora doan bide armatu eta zirraragarria.
|
|
Eta metalezko atea lepoan.
|
|
Las Bobias kanala.
|
|
Bide lasaiagoa Camarmeña-ra heltzeko.
|
|
Asfodeloak. |
|
CAMARMEÑA-ra heltzen. Mila metroko desnibela jetsi dugu.
|
|
Iturria. Ur freskua.
|
|
Landetxe dotorea.
|
|
La Fuentina tabernan gorputzari oparia eskeini ondoren, Poncebos-era jeisten bide polita jarraituz.
|
|
Aurrean daukagun "furacua".
|
|
Aparkalekuaren gainean dauden Bárcena-ko txabolak.
|
|
Eta Poncebos-era iristen.
|
|
Cares ibaia.
|
|
Eta aparkalekutik, goizean bezala, dena lainotuta. Camarmeña ere ez dugu ikusten. Gaur ez dugu tontorrik igo, baina ibilbide oso interesgarria egin dugu. Desnibel potentea gora eta behera eta inguru zirraragarriak. Pozik.
|
|
Hurrengo goizean(Maiatzak 8), POO DE CABRALES-eko behatokitik, Carnizoso-Oso-Urriello-Morra-Campanarios.
|
|
Urriello. |
|
Urriello-Cueto Albo
|
|
ASIEGO-ko PEDRO UDAONDO behatokia. Izugarrizko ikuspegiak dauzka.
|
|
Peña Castil-Torre del Carnizoso-Torre del Oso-Urriello-Morra-Campanarios.
|
|
Inguanzo herria eta bere garaian Foz del Home Muerto-tik Cuetón-era egin genuen ibilbide ederra ere oso ondo ikusten da. Behatoki honek merezi du bisita bat. |
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina