Gaur Villanúa-ra joan gara. Inguru hau gutxi ezagutzen dugu Hemendik bakarrik Collarada pare bat aldiz eta Espata, elurrarekin, ditugu eginda. Eta azken hau aspaldi. Icún-en egon ginenean alde honetan ere elur gutxi zegoela ikusita, bertara joatea erabaki dugu. Villanúa-tik Fuente del Paco baino gorago dagoen zubiaren ondoan utzi dugu kotxea. Hona baimenik gabe igo daiteke.
|
2023-03-25 Abiapuntua zubi ondoan (1250m). Gure norabidea argi dago. Espata Aterpera igo behar dugu.
|
|
Bidea basotik doa eta oso nabarmena da. Hasieran, erreka pasa ondoren, aldapa nahiko handia dauka, baina bigarren zatia, pistara atera arte oso lasaia eta dotorea da.
|
|
Berehala agertzen da Collarada. Elur oso gutxi garai honetarako.
|
|
Collarada. |
|
Pistara atera, eta azken aldapa latza igo ondoren, berriz pistara heltzen da, aterpearen ondoan. Baimena eskatuz honeraino etorri daiteke kotxez. Guk ordubete behar izan dugu hona heltzeko. Bertan dauden balizak.
|
|
Espata-ko aterpea (1690m). Ezkerrean utzi eta Bozuelo sakanetik gora hartuko dugu.
|
|
Sakana eta Marañán lepoa goian. Espata eskuinean. Bide arrunta baso horren atzetik doa eskuinera. Guk iturria pasa eta berehala hartu dugu basotik goiko zelaietara irteteko. Elurrarekin izan ginenean hemen horrela egin genuen, eta gaur ere bai. Ez dago arazorik.
|
|
Aterpe ondoko iturri-aska. Ur askorekin gaur.
|
|
Basotik igo eta belardi honetara atera gara. Hor aurrean egingo dugu topo bide arruntarekin. Goian, eskuinean, Espata, eta ezkerrean berriz Somola Bajo.
|
|
Orain, Bacún leporaino belarrezko aldapa tentea daukagu. Poliki poliki hartu eta aurrera!
|
|
Zorionez,
ikuspegia ederra da. Hauek dira gure ezkerrean ditugun mendiak. Oso
elur gutxi daukate. Guk gaur ez dugu batere zapalduko. |
|
Collarada, inguru honetako erregea.
|
|
Collarada, Collaradeta, Somola Alta eta Somola Baja. Lehena kenduta gainontzekoak ezezagunak guretzat. Ideia berriak buruan...
|
|
Aldapa hobeto igotzen da horrelako panoramarekin.
|
|
Bacún edo Espata lepora heldu gara (2037m). Hau da aurrean daukaguna, Acumuer haraneruntz. Duela gutxi igotako Icún ikusgai. ICÚN Ibilbidea
|
|
Atsedentxoa lepoan. Tontorra ezkerrean geratzen da.
|
|
Hau da egingo duguna gutxi gorabehera. Eskuinetik igo eta ezkerretik jetsi.
|
|
Tontorraren azpian. Ez dauka inongo zailtasunik. Aldapa bakarrik. Aurrekoan hau kranpoiekin igo behar izan genuen.
|
|
Gutxi geratzen zaigu tontorreko parafarneliara heltzeko.
|
|
Eskuinean Peña Retona agertzen da.
|
|
Eta aurrean jadanik oso ezagunak diren Collarada-Collaradeta-Somolak.
|
|
PUNTA LA ESPATA (2203m). Villanúa 1250 metro beherago.
|
Ikuspegia asko zabaldu da. |
|
|
Ez dugu denbora gehiegi egin tontorrean. Lepoaren beste aldean dagoen Ipar Bacún igotzea erabaki dugu. Beraz, behera.
|
|
Lepoa eta tontorrera igotzeko dagoen aldapa tentea. Baina, hemen gaudenez, igo eta jetsi egingo dugu.
|
|
Lepora jeisten.
|
|
Eta aldapa igotzen, filosofiarekin...
|
|
BACUN N.(2195m). Collaradarekin.
|
|
Retona eta Telera-ra doan mendilerroa. Partacúa.
|
Lepora jeisten berriz. Hemendik Espata ea ez da bereizten. |
Aterpera jeisten, orain bide arruntetik. Hau da zapaldu dugun elur guztia.
|
|
Eta aterpetik behera, igoerako bide berberetik.
|
|
Bide lasaia eta polita izei artean.
|
|
Bost ordu t'erdian bukatu dugu ibilaldia.Gustora eta ideia berriekin heldu gara abiapuntura. Somola ezagutzea izango da hurrengo helburua....
|
|
Espata, pistatik ikusita.
|
|
Gaurko bi tontorrak.
|
|
Udaberria haranean.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina