2022/11/20

BRAZATO 2731 mt

 


 2022-08-10  Goizeko 7,15ak dira eta prest gaude ibilaldia hasteko. Aurten, epe laburrean lau bat aldiz izan gara Panticosa-ko bainuetxean. Gaur hemen gaude berriz, duela urte asko igo geneuen Brazato mendia berriz igotzeko asmoz.

 Eguzkia Argualas eta Garmo Negro aldean. Gu berriz, itzalean ea Brazato urtegira igo arte. Horregatik etorri gara aurten hainbeste aldiz alde honetara.

 Argualas-Garmo Negro.

 Brazato-ra doan ohiko bidean.

 Txilarra.

 Bidegurutzea. Gaur eskuinera. Ezkerretik Labaza lakuetara eta Xuans, Batanes, Serrato aldera joaten da.

 Eskuinean geratzen dira duela gutxi ezagututako Foratulas tontorrak.FORATULAK 

 Urtegira heldu baino lehen agertzen dira aurrean bi Brazatoak. Gu ezkerrekora goaz gaur.

 Brazato urtegian gaude. Tontorrak aurrean. Orain presa zeharkatuko dugu, ezkerrean utzita Baciás-era doan bidea.

 Presa zeharkatzen. Aurrean daukagun tontorrera goaz. Eskuin aldetik igoko dugu, ondoren zuzenean jeisteko urtegira.

 Brazato-ko Beheko lakua eta Feniás-Argualas-Algas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos-Punta Zarre mendilerroa atzean.

 Urtegia behean utzi eta goruntz goaz. Atzean, Infiernos, Punta Zarre, Gran Facha,... Hemen gure ezkerrerago hartu behar genuen, baina mugarri batzuk jarraituz gora egin dugu.

 Peña Brazato-ren oinera heldu garenean hartu dugu ezkerrera. Harritza nahiko penagarria igaro behar izan dugu. Gure tontorra ezkerrerago geratzen da. Biek dute antzeko altuera.


 Behean eta atzean daukagun panorama ezaguna.

 Harkaitz bloke artean igotzen. Aldapa gogorra bukaeran.

 Tontorrera heltzen. Atzean Baldairán eta, atzerago, Tendeñera.

 PICO BRAZATO (2731m). Brazato urtegia eta Beheko lakua.

 Lasaitasun galanta. Ez dator mendizale asko tontor hauetara. Alde honetan Baciás da bisitatuena. Vignemale-ri begira.

1997



 Ara harana eta Vignemale-Montferrat-Tapou-Milieu. Hortik doa Moskowa korridore ederra.

 Aurrean Labaza lakuen eremua eta adierazitakoak atzean.

 Hauek gertuago geratzen dira.

 Tontorreko ikuspegi bikainetaz bakardadean gozatu ondoren, bagoaz beheruntz. Aldapa tentea goiko aldean.

 Orain mugarriz balizatutako bide egokia hartu dugu. Hau zuzenean doa urtegira. Baciás eta Batanes ezkerrean.

 Gure tontorra ezkerrekoa da. Bere oineko harritzatik behera. Eskuinean Punta Brazato.

 Urtegia eta atzeko dekoratu bikaina. Infiernoak eta abarrak.

 Urtegira heltzen. Tontorra goian.

 Kolore politak orain. Toki ederra da hau. Urtegiaren beste aldean dabiltza mendizale gehienak.

 Gozamena!

 Orain urtegiaren ertzetik presaraino.

  Gure tontorra ezkerrean eta erdian bere anaia. Eskuinean, Tablato.

 Presa zeharkatzen GRa hartu eta Bainuetxera jeisteko. Hiruretarako Casa de Piedra aterpean gaude, bokata eta garagardoak hartzen. Beste egun dotore bat Panticosa-ko inguruetan.

IBILBIDEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina