Eguzkia Argualas eta Garmo Negro aldean. Gu berriz, itzalean ea Brazato urtegira igo arte. Horregatik etorri gara aurten hainbeste aldiz alde honetara. |
Argualas-Garmo Negro. |
Brazato-ra doan ohiko bidean. |
Txilarra. |
Bidegurutzea. Gaur eskuinera. Ezkerretik Labaza lakuetara eta Xuans, Batanes, Serrato aldera joaten da. |
Eskuinean geratzen dira duela gutxi ezagututako Foratulas tontorrak.FORATULAK | |
Urtegira heldu baino lehen agertzen dira aurrean bi Brazatoak. Gu ezkerrekora goaz gaur. |
Brazato urtegian gaude. Tontorrak aurrean. Orain presa zeharkatuko dugu, ezkerrean utzita Baciás-era doan bidea. |
Presa zeharkatzen. Aurrean daukagun tontorrera goaz. Eskuin aldetik igoko dugu, ondoren zuzenean jeisteko urtegira. |
Brazato-ko Beheko lakua eta Feniás-Argualas-Algas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos-Punta Zarre mendilerroa atzean. |
Urtegia behean utzi eta goruntz goaz. Atzean, Infiernos, Punta Zarre, Gran Facha,... Hemen gure ezkerrerago hartu behar genuen, baina mugarri batzuk jarraituz gora egin dugu. |
Peña Brazato-ren oinera heldu garenean hartu dugu ezkerrera. Harritza nahiko penagarria igaro behar izan dugu. Gure tontorra ezkerrerago geratzen da. Biek dute antzeko altuera. |
Behean eta atzean daukagun panorama ezaguna. |
Harkaitz bloke artean igotzen. Aldapa gogorra bukaeran. |
Tontorrera heltzen. Atzean Baldairán eta, atzerago, Tendeñera. |
PICO BRAZATO (2731m). Brazato urtegia eta Beheko lakua. |
Lasaitasun galanta. Ez dator mendizale asko tontor hauetara. Alde honetan Baciás da bisitatuena. Vignemale-ri begira. |
1997 |
Ara harana eta Vignemale-Montferrat-Tapou-Milieu. Hortik doa Moskowa korridore ederra. |
Aurrean Labaza lakuen eremua eta adierazitakoak atzean. |
Hauek gertuago geratzen dira. |
Tontorreko ikuspegi bikainetaz bakardadean gozatu ondoren, bagoaz beheruntz. Aldapa tentea goiko aldean. |
Orain mugarriz balizatutako bide egokia hartu dugu. Hau zuzenean doa urtegira. Baciás eta Batanes ezkerrean. |
Gure tontorra ezkerrekoa da. Bere oineko harritzatik behera. Eskuinean Punta Brazato. |
Urtegia eta atzeko dekoratu bikaina. Infiernoak eta abarrak. |
Urtegira heltzen. Tontorra goian. |
Kolore politak orain. Toki ederra da hau. Urtegiaren beste aldean dabiltza mendizale gehienak. |
Gozamena! |
Orain urtegiaren ertzetik presaraino. |
Gure tontorra ezkerrean eta erdian bere anaia. Eskuinean, Tablato. |
Presa zeharkatzen GRa hartu eta Bainuetxera jeisteko. Hiruretarako Casa de Piedra aterpean gaude, bokata eta garagardoak hartzen. Beste egun dotore bat Panticosa-ko inguruetan. |
IBILBIDEA |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina