2022-02-05 Gaur asko gustatzen zaigun ibilaldi bat egitera goaz. Kotxea erabili gabe, etxetik irten eta gure haraneko tontor batzuk igo ondoren, bertara itzuli. Hemen Tramacastilla-tik abiatzen. |
Sandiniés-era heldu eta herriaren goiko aldean ateratzen da jarraituko dugun ibilbidea. Laguna Turbia-ra joango gara, "ruta de las casetas" jarraituz. |
Ibilbidea Turbia aintziraraino oso ondo balizatuta dago. |
Turbia aintziraruntz. |
Gure ezkerrean, Telera eta Partacua-ko tontorrak. Ederrak beti bezala. |
Badaude "Caseta" gehiago ibilbidean, baina guk hau bakarrik ikusi dugu, Corralé. |
Corralé eta Telera. |
Altuera hartzen ari garen heinean, gure atzeko panorama handitzen doa. Baciás eta Batanes aldea eta, atzean, Vignemale. |
Turbia aintzira. Txikia da eta gaur dena dago izoztuta. Vignemale atzean. |
Partacua mendikatea, Corona del Mallo-tik Retona-raino. |
Punta Escarra eta Pala de Ip. Aintzira-tik gora goaz Calcines tontorrera. "Ruta de las Casetas" utzi dugu eta toki errazenak baliatuz ari gara igotzen. Nahiko nabarmena da tokia. |
PUNTA CALCINES (1927m). Las Paúles urtegia (Tramacastilla), Peña Rayos, Pala de Alcañiz, Escarra, Pala de Ip,... |
Las Paúles urtegia izoztuta. Horra pista bat heltzen da Tramacastilla-tik (peajea). |
Sarrioak Tarmañones-en. Elurra gogorra dago, baina horiek ez daukate arazorik. |
Hori da trebetasuna! |
Calcines-etik jetsi eta bertan daukagu Tarmañones. Erdiko elur malda hori igo behar dugu, eta ez ditugu ekarri kranpoiak. Ea nola moldatzen garen... |
Tira, igotzeko moldatu gara. Beste aldean elur gutxi egotea espero dugu. |
Dagoen elurra oso gogorra dago. Atzean Panticosa eta inguruko mendiak, Bubal urtegia, Tendeñera, Vignemale,... |
Midi d'Ossau hodeiz inguratuta. |
TARMAÑONES edo PIMINDAYUELO (1966m). |
Tontorrean dagoen plaka. |
Cochata-ren lepora jeisten, adi zati izoztuak ekiditzeko. Belarra ere izoztuta dago eta Escarra urtegia baita ere. |
Cochata. Gaurko tontorrik baxuena da, baina dotoreena ere bai. |
Escarra urtegia. Izotzezko puzzlea osatuta dago. |
Elur oso gogorreko elurgune batzuk zeharkatu behar izan ditugu. Beste batzuk ezker-eskuin eginez ekiditu ditugu. Atzean Tebarray, Algas, Argualas, Feniás,... |
Lepoan, Retona, Pala de Alcañiz, Escarra, Pala de Ip eta abarrekin. |
Bagoaz Cochata-ra. Elurrik gabe igoera erraza da, baina tentea. |
Escarra urtegia gure azpian. |
Nahiko bertikala, baina ez dauka zailtasun handirik. Polita. |
Ikuspegi ederra Escarra eta Ip-eko inguruetara. |
Peyreget eta Midi. |
COCHATA (1911m). Sabocós-Tendeñera mendilerroari begira. |
Cochata-tik jeisten, Escarra urtegiaren behean dugula. |
Lepotik behera, Escarrilla aldera. Hemen ere elurguneak. Baina bigunagoak daude orain. |
Gaurko zati "pendejoenean", elurra bidea estaltzen eta arantzadun elorriak alboan. |
Sandiniés-eko bidera heldu garenean, ezkerrera hartu dugu Escarra-ko Saldo-a bisitatzeko. |
Gozamena, guretzat bakarrik baitago momentu honetan. |
Saldoa ikusi eta gozatu ondoren Sandiniés-eko errepidera jeisten. Pico de las Escuellas, Mallarruego, Ferreras,... Ripera gaineko mendiak. |
Pagu bikaina bidean. |
Sandiniés-en garagardoa edan ondoren, Tramacastilla-ra itzultzen lasai Corona del Mallo, Peña Parda eta Telera iluntzen doazela ikusten. Azkenean 6 orduko ibilaldi dotorea eta bakartia |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina