Menua

ALPES

2022/05/11

Tena bailara. CALCINES 1927, TARMAÑONES/PIMENDALLUELO 1966 mt , COCHATA 1911 mt

 

 2022-02-05 Gaur asko gustatzen zaigun ibilaldi bat egitera goaz. Kotxea erabili gabe, etxetik irten eta gure haraneko tontor batzuk igo ondoren, bertara itzuli. Hemen Tramacastilla-tik abiatzen.

 

 Sandiniés-era heldu eta herriaren goiko aldean ateratzen da jarraituko dugun ibilbidea. Laguna Turbia-ra joango gara, "ruta de las casetas" jarraituz.

 Ibilbidea Turbia aintziraraino oso ondo balizatuta dago.

 Turbia aintziraruntz.

 Gure ezkerrean, Telera eta Partacua-ko tontorrak. Ederrak beti bezala.

 Badaude "Caseta" gehiago ibilbidean, baina guk hau bakarrik ikusi dugu, Corralé.

 Corralé eta Telera.

 Altuera hartzen ari garen heinean, gure atzeko panorama handitzen doa. Baciás eta Batanes aldea eta, atzean, Vignemale.

 Turbia aintzira. Txikia da eta gaur dena dago izoztuta. Vignemale atzean.


 Partacua mendikatea, Corona del Mallo-tik Retona-raino.

 Punta Escarra eta Pala de Ip. Aintzira-tik gora goaz Calcines tontorrera. "Ruta de las Casetas" utzi dugu eta toki errazenak baliatuz ari gara igotzen. Nahiko nabarmena da tokia.

 PUNTA CALCINES (1927m). Las Paúles urtegia (Tramacastilla), Peña Rayos, Pala de Alcañiz, Escarra, Pala de Ip,...

 Las Paúles urtegia izoztuta. Horra pista bat heltzen da Tramacastilla-tik (peajea).

 Sarrioak Tarmañones-en. Elurra gogorra dago, baina horiek ez daukate arazorik.

 Hori da trebetasuna!


 Calcines-etik jetsi eta bertan daukagu Tarmañones. Erdiko elur malda hori igo behar dugu, eta ez ditugu ekarri kranpoiak. Ea nola moldatzen garen...

 Tira, igotzeko moldatu gara. Beste aldean elur gutxi egotea espero dugu.

 Dagoen elurra oso gogorra dago. Atzean Panticosa eta inguruko mendiak, Bubal urtegia, Tendeñera, Vignemale,...

 Midi d'Ossau hodeiz inguratuta.

 TARMAÑONES edo PIMINDAYUELO (1966m).


 Tontorrean dagoen plaka.


 Cochata-ren lepora jeisten, adi zati izoztuak ekiditzeko. Belarra ere izoztuta dago eta Escarra urtegia baita ere.

 Cochata. Gaurko tontorrik baxuena da, baina dotoreena ere bai.

 Escarra urtegia. Izotzezko puzzlea osatuta dago.

 Elur oso gogorreko elurgune batzuk zeharkatu behar izan ditugu. Beste batzuk ezker-eskuin eginez ekiditu ditugu. Atzean Tebarray, Algas, Argualas, Feniás,...

 Lepoan, Retona, Pala de Alcañiz, Escarra, Pala de Ip eta abarrekin.

 Bagoaz Cochata-ra. Elurrik gabe igoera erraza da, baina tentea.

 Escarra urtegia gure azpian.

 Nahiko bertikala, baina ez dauka zailtasun handirik. Polita.

 Ikuspegi ederra Escarra eta Ip-eko inguruetara.

 Peyreget eta Midi.

 COCHATA (1911m). Sabocós-Tendeñera mendilerroari begira.

 Cochata-tik jeisten, Escarra urtegiaren behean dugula.

 Lepotik behera, Escarrilla aldera. Hemen ere elurguneak. Baina  bigunagoak daude orain.


 Gaurko zati "pendejoenean", elurra bidea estaltzen eta arantzadun elorriak alboan.

 Sandiniés-eko bidera heldu garenean, ezkerrera hartu dugu Escarra-ko Saldo-a bisitatzeko.




 Gozamena, guretzat bakarrik baitago momentu honetan.




 Saldoa ikusi eta gozatu ondoren Sandiniés-eko errepidera jeisten. Pico de las Escuellas, Mallarruego, Ferreras,... Ripera gaineko mendiak.

 Pagu bikaina bidean.


 Sandiniés-en garagardoa edan ondoren, Tramacastilla-ra itzultzen lasai Corona del Mallo, Peña Parda eta Telera iluntzen doazela ikusten. Azkenean 6 orduko ibilaldi dotorea eta bakartia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina