2021/06/23

UNZILLAITZ Diagonaletik

 2021-05-09  Gaur ibilaldi labur baina oso interesgarria egitera goaz. Aurretik beste lau bat aldiz egina daukagu, baina urteak aurrera doazela, beste saiakera bat egiteko gogoa daukagu. Untzillatxera Diagonal Handitik. Urkiolara heldu baino lehenago errepide ondoan dagoen Gatzaieta baserrian utzi dugu kotxea. Atxartetik ere igo izan dugu, baina gaur hemendik hasiko gara.

 Baserri ondoko iturria eta karobia.

 Untzillatx. Igoera, Diagonaletik(goian eskuinean ikusten da bukaera), eta jetsiera hormen erdian dagoen beste faxa-diagonal dotoretik.

 Urresteiko hormen azpian. Hor ezkerrean hasten da diagonala. Lehen esan bezala, Atxartetik ere etor daiteke hona.

 Guk gaur hurbilketa erosoagoa egin dugu. Igoera goikoa eta jetsiera behekoa.


 Eskuinean, Atxarte eta tontor ezagunak, Aitz Txiki eta Alluitz.


 Diagonalera hurbiltzen, harri txikiko bidezidor sigi-sagatsua jarraitzen. Zuloan, Atxarte.

 Diagonalean. Hasieran plaka hori batzuk gainditu behar dira. Ez da bertikala, nahiko etzana, eta kanalizoak errazten dute igoera. Aukera desberdinak daude eta bakoitzak ikusi behar du nondik jo, ahalmenaren arabera. Baina ez da zaila, F+ .

 Gustora goaz, kanalizoak jarraitzen. Ingurua oso ederra da.
 Tarteka urak sortutako zuloak daude, eta babesa eskeintzen dute.



 Erlaxatuta eta gozatzen egiteko igoera.


 Hauek ere aurkitu dute babes toki polita harkaitz artean.

 Saukokogañeko hormak eta Alluitz-Urkiolagirre atzean. Atxarte zuloan.

 Sauko koba diagonalaren irteeran. Leureta lepoa.

 Atxarteko hormak leureta lepotik.

 Lepotik ertz luzea geratzen da tontorrera. Erraza eta dibertigarria.

 Ertzean. Sauko koba Leureta lepoan eta Saukokogaña bere gainean. Astxiki, Alluitz,... atzean.


 Ertzetik dauden ikuspegiak Mañaria aldera. Eguna ez dago oso garbia.

 UNTZILLATX (941m). Mugarra eta Leungane atzean.

 Atxondo harana, Udalaitz eta Anbotora doan gailurreria.

 Buzoia.

 Honek guk baino arazo gutxiago ditu inguru horietan ibiltzeko. Mugarra atzean.

 Eguraldi goibela eta ekaitz arriskua. Bagoaz beheruntz.


 Beheko diagonalera sartzen.

 Mañarira erortzen diren espoloiak. Atzean, Leungane eta Mugarra.

 Hortik doa jetsierako diagonala. Bide oso polita eta "Pikosetako" itxura duena.

 Zati malkartsua Kurutzeta lepotik behera, "birara" igarotzeko.


 Markuarre zirkoan, tontorraren azpian.

 Markuarre zirkoaren gaineko aldetik doa bidea.

 Jetsi dugunari begira. Ederra tokia.

 Espoloiak eta Leungane-Mugarra atzean.

 Hormen oinera jeisten. Gero, berehala Elosu lepora eta pistatik abiapuntura.

 Aparkalekutik horrela ikusten da Untzillaitz. Beti bezala, oso gustora.

Ibilbidea hemen

1999-05-01

 Hiru familietako guraso eta seme-alabak. Gaztetxoekin praktikak egiten.






2008-11-01

    Azkenengo igoera ez izatea espero dugu. Hemendik urte batzutara ea gai garen ibilaldi dotore hau errepikatu ahal izateko.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina