2021-05-30 Autonomia Erkidegotik berriz ateratzea posible dela eta, Nafarroara hurbildu gara, Iturmendi herrira. Bere gainean dauden begiak ezagutzea da helburua. |
Etxebizitza eta baserri ederrak dituen herria da Iturmendi. Herriaren eskuinetik gora ateratzen den pistatik abiatu gara. Itzulera ezkerretik egingo dugu. Urbasa mendikatea gainean daukagu. |
Ardiak herriko larreetan. |
San Pedro baseliza pista ertzean. |
Pistaren bukaeratik ondo ikusten dugu Iruaitzeta. Orain eskuineruntz goaz, baina laster ibiliko gara inguru horretan. |
Santa Marinara doan bidea oso ondo markatuta dago. Laster sartuko gara basoan. |
Vicia cracca edo arveja silvestre. |
Pista bukatu eta bide zabal hau jarraituko dugu. Basoan sartzen da eta apur bat aurrerago ezkerrera bira egingo du. Balizatuta dago. |
Angiturrita, bide ertzean, pagadian. |
Hemen bai "basoko bainua". Bide polita. |
Gozamena da hemendik igotzea. Lokatza apur bat, baina lora ugari eta pagadi bikaina. |
Amapola |
Mendatea baino apur bat beherago Santa Marina iturria daukagu bide ertzean. |
Eta iturriaren ondoan gero jeisteko baliatuko ditugun baliza hauek. Jeisteko Bakaiku aldera hartuko dugu. Baina hori gerotxuago izango da. |
Santa Marina mendatera heltzen. Bukaeran galtzada erako bide ederra da. |
Mendatea eta baseliza atzean. Laster helduko gara bertara. |
Santa Marina baseliza. Aterpe ireki bat ere dago. |
Iruaitzetako Begiak Baselizatik. |
Eta behean Iturmendi. Ezkerreko pistatik abiatu gara eta eskuinekotik itzuliko gara. |
Baselizatik oso gertu dagoen Santa Marina tontorrera goaz. Aizkorri atzean. |
SANTA MARINA (1064m). Altsasu aldea Sakanan eta Aratz-Aitzgorri atzean. |
Beste aldean, Iruaitzeta eta Bakaiku, Etxarri,... |
Berriz mendatera itzuli, eta Iruaitzetara hurbiltzen ari gara. Pagadian sartuko gara. GRaren markak daude. |
Parapentea gure atzean, gure igoerako basoaren gainean. |
Begi txikia basotik. |
Atzera begira, Santa Marina. |
Izugarrizko tokia iruditu zaigu. Ez genuen ezagutzen eta merezi du hona hurbiltzea. |
Orain beste aldetik ikusita. Begi handitik pasatzen da eta ikuspegi desberdina dago hemendik. Ibiltzeko paraje basatia da, baina bidezidorrak daude. Gero, ezkerreko maldetatik gora joango gara. |
Balankaleku, begi handiak enmarkatuta. |
Haitzetako baten tontorrean tokiaz eta paisaiaz gozatzen. |
Itsas krabelin. |
Denbora eman dugu batera eta bestera, inguru eder hau ezagutzen. |
Ertza jarraituz BAITZA edo MAIZAra (1182m) heldu gara. |
Hamabietakoa egiteko toki aproposa. |
Lizarraga mendateruntz eta Beriainera begira. Gero, goiko lautada honetan dauden bideak jarraituz, Santa Marina mendatera itzuli gara. |
Santa Marinatik behera. Iturriaren ondoan Bakaikura jeisten den bidea hartuko dugu. |
Eta bi mugarri hauek dauden tokian, Bakaikuko bidea utzi eta ezkerrera hartu dugu. Hau da Iturmendira jeisteko bidea. Behean, pistara ateratzen da. |
Iturmendi. Jauretxe eder bat. |
Eliza eta baserriak. Ibilbide dotorea izan da. |
EGIN KLIK |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina