10 bat minutu egin ondoren pistatik, hemen utziko dugu, la Trapa-ra doan mendiko bidea jarraitzeko. Oso ondo balizatuta dago igoera guztia. |
Basoko leiho batetik, Lecherines eta Borau ikusgai. |
Hor behean geratzen da Villanúa. Behelainoak daude haran guztian. |
Goietan, aldiz, eguzkia jabe. Lecherines eta Borau. Lopez Huici aterpea ere ikusten da. Gero estaliko dira. |
Bide polita basoan. Gainera eskertzen da kerizpea. |
Trapa-ra heltzen. Atzean ikusten da gainditu behar dugun pasartea. Mendizale dexente goruntz. Argi dago mendi oso bisitatua dela. |
Aterpeko letreroa. 500 metro baino gehiago igo ditugu. Bada zerbait! |
Aterpearen ondoan dauden balizak. Argi dago norabidea. Hemendik gora eguzkipean. |
Aurrean daukagu gainditu behar dugun El Hachar kanala. |
Kanalaren beheko zatian. |
Goiko zatian kateak daude jarrita, babes moduan. |
Behin Hachar pasartea gaindituta, Los Cubillares-era atera gara. Tontorra begibistan agertzen da, baina urruti dago oraindik. |
Atzera begira, kanalaren irteera eta Villanúa aldea behean. Behelainoak desegiten ari dira. |
Igoera monotono eta konstantea daukagu aurrean. Hasieran nahiko lasaia, baina hurbiltzen garen heinean gero eta tenteagoa jarriko da. |
Ezkerrean, Lopez Huici aterpea, Lecherines Malloak, Borau, Aspe eta Llena de la Garganta. Orain goietan ari dira agertzen hodeiak. |
Zirko txiki batetik igaro behar dugu. |
Eta hemendik gora malda gero eta handiagoa. Erdian dago igoerako azken kanala. |
Collarada. Erdi erditik igotzen da, baina horra heltzea da gogorrena, guretzat behintzat. |
Bide sigi-sagatsua harritzan. Villanúa oso behean. |
Zorionez, begiak alaitzeko, edelweis batzuk ere ikusten dira. |
Kanala. Ez daukagu jenderik aurrean, ezta atzean, eta lasai goaz goruntz. Harri solte asko dago eta adi ibili behar da ez botatzeko beheruntz. |
Kanalaren beheko aldean. Dena da harri soltea. |
Tontorretik oso gertu ateratzen da ertzera. Orain hodeiak hemen dabiltza batera eta bestera. |
Pala de Ip daukagu aurrean eta Anayet eta Midi, besteak beste, atzean. Hodeiak jolasean. |
COLLARADA (2886m). Lortu dugu igoerako desnibela gainditzea. |
Ip-eko urtegia gure azpian. |
Hodei artean gaude, baina ez zaigu asko inporta. Gustora. |
Ip-eko urtegia eta Pala de Ip. |
Pala de Ip. |
Ip eta Punta Escarra. Hori da hurrengo egunetarako helburuetako bat. |
Punta Escarra. Dotorea. Helduko da ezagutzeko eguna... |
Pala de Ip eta Midi atzean. |
Bagoaz beheruntz. Talde handi bat dago igotzen, eta adi jetsi behar dugu. |
Beheko aldean. Hor goian izan da lehen aipatutako korrikalarien episodioa. |
Kanalaren azpiko harritza mugikorrean. Orain jetsiera luzea. |
Berriz argitzen ari du tontorrean. |
Campanales de Collarada eta, atzean, Lecherines, Borau, Aspe,... |
Zati lasaiagoa, Trapa-ko Hachar-era bidean. |
Villanúa-ra jauzia egiteko moduan. |
Mendi ezagunak inguruan. |
Garbi geratu da tontorra. |
Hachar kanalera bideratzen. |
Hachar-ean. Kateen pasartea. |
Hau da kateekin babestuta dagoen pasarte osoa. |
Hachar atzean uzten. Orain Trapa aterpea eta pistako langara geratzen zaigun tarte luzetxoa. |
Pistako langara heltzen gaudela, hor agertzen zaigu Collarada ea 1700 metro gorago. Arratsaldeko 16,15ean heldu gara kotxera. Lortu dugu aspaldi buruan genuen helburua eta oso gustora gaude. |
Ze relax han gora.
ErantzunEzabatuBeautiful!!!
Ba, bai!! Mendian beti zoriontsu!!
Ezabatu