![]() |
| Sartu gara Rigüelo haranean eta izen bereko tontorra daukagu ikusgai aurrean. Gainontzeko guztiak estalita daude. |
![]() |
| Rigüelo-ren hormen azpitik gora, aldapa nahiko tentean. Atzean, Petrito eta Mesola aldea garbiago dago. |
![]() |
| Mallos Lecherines, izkutaketan jolasten. |
![]() |
| Tarteka bere burua erakusten dute. |
![]() |
| Poliki, poliki goruntz, ea noraino heltzen garen. |
![]() |
| Momentu batean Aspe azaldu zaigu gure ezkerraldean. |
![]() |
| Eta Borau-k ere nahi du bere burua erakustea. Lecherines lepoa eskuinean. |
![]() |
| Lecherines Malloak. |
![]() |
| Lepora heltzen gaudela berriz sirimiria hasi da. |
![]() |
| Lepoan eztabaidatzen egon ondoren, saiatzea erabaki dugu. Atertu egin du berriz eta nahiz eta baldintzak ez izan oso onak gora goaz. |
![]() |
| Hormara heldu garenean, mugarriak jarraitu beharrean, erdian dagoen tximinia zabal batetik gora hartu dugu, hodei artean, harkaitz zuriak trepatzen. |
![]() |
| Behin harkaitz zurien zatia igo, gure ezkerretik datozen mugarriekin egin dugu topo eta hauek jarraituz jarraituko dugu gora. |
![]() |
| Ertzera irteteko belarrezko zati bat igaro behar da eta dena bustita dagoenez, adi ibili behar da. |
![]() |
| Ertzetik gora. Ikuspegiak, zero. |
![]() |
| Tontorrera heldu baino lehen, Lecherines lepotik gora zuzenean datorren kanala zeharkatu behar da. |
![]() |
| Lehenbiziko tontorra atzean utzi eta tontor nagusira goaz harkaitz bustietan kontuz ibiliaz. |
![]() |
| PICO DE LA GARGANTA DE BORAU edo PICO LECHERIN (2570m). 38 urte beranduago heldu gara, nahiz eta ezer ez ikusi. |
![]() |
| Tontorra. Gurekin orduan hemen egon ziren lagun on batzuk jadanik ez daude gure artean... Oroimen gazi-gozoak. |
![]() |
| Ez da giro goian eta berehala hasi gara jeisten. |
![]() |
| Igotzerakoan baino kontu handiagoarekin. Ez da mendi zaila, baina adi ibili behar da. Beti bezala, dena dela. |
![]() |
| Ertzetik behera. |
![]() |
| Ertza utzi eta belarra eta harkaitza tartekatuta dagoen goiko kanal zabaletik behera. |
![]() |
| Harkaitz zurietara heldu garenean, igoerako tokitik jetsi beharrean, mugarriak jarraituz, zuzenean gora doan kanalera gatoz. Destrepea kanalera jeisteko. |
![]() |
| Kanalera jeisteko azkenengo pausoak. |
![]() |
| Inguru errazagoa, hormen azpian. Tontorra erdi estalita. |
![]() |
| Lecherines lepoan beste bikote batekin egin dugu topo. Zalantzak zituzten igo ala ez, eta gurekin hitzegin ondoren goruntz abiatu dira. Gainera, badirudi garbitzea nahi duela... |
![]() |
| Hori da guk egindako gutxi gorabeherako ibilbidea. Tontor nagusia ezkerrekoa da. |
![]() |
| Orain igoerako sakanetik jetsi beharrean, Malloen ezkerreko sakanetik behera hartu dugu, Lopez Huici aterpera jeisteko, ez baitugu ezagutzen. |
![]() |
| Moai erraldoi bat. |
![]() |
| Belar eta harkaitzez osatutako mazelak zeharkatzen. |
![]() |
| Behean ikusten dugu aterpea eta Madalena mendilerroa bere gainean. Ezkerreko zulora jetsi gabe, diagonal antzeko bat gaude egiten altuera gehiegi ez galtzeko. Zati nekagarria. |
![]() |
| Artaldea aterpea baino beherago dauden larreen bila. |
![]() |
| Oraindik Malloen azpian. Gure tontorrak estalita jarraitzen du. |
![]() |
| Lopez Huici aterpe irekia. Espeleologo talde bat dago orain eta gela guztiak dituzte hartuta. |
![]() |
| Aterpera heltzen. |
![]() |
| Aterpe ondoan dauden balizak. |
![]() |
| Atsedena hartu dugu aterpean, jan eta edateko. Hauek dira aurrean ikusten ditugun mendiak. Collarada eta gainontzekoak hodeipean daude. |
![]() |
| Aterpetik GRa jarraitzea geratzen zaigu. Rigüelo lepora igo, hamar bat minutu dira pista lasaitik gora, eta handik Rigüelo haranera jetsi, igoerako bidearekin topo egitera. |
![]() |
| Rigüelo lepotik atzera begira, aterpea eta Moleta mendia erdian. Collarada eskuinean, erabat estalita. |
![]() |
| Aterpetik lepora datorren pista. Malloen buru beltza agertzen da ezkerrean. |
![]() |
| Rigüelo aldera begira lepotik, Llena de la Garganta, Aspe eta Rigüelo mendia. Hemen hodeiak saretu egin dira. |
![]() |
| Bide sigi-sagatsu baina erosoa Rigüelo lepotik behera. |
![]() |
| Aspe eta Xaguzaharren Ertza eskuinean. |
![]() |
| Azkenean ibilbide zirkular dotorea ari zaigu ateratzen. Ez genuen asko usten hasieran. |
![]() |
| Aspe eta Aisa-ko bretxa |
![]() |
| Lecherines Malloak eta gure tontorra, erabat garbitu gabe. Bagaude Rigüelo haranean. Ordu batzuk lehenago hortik igo dugu, euripean eta itxaropen gutxirekin. |
![]() |
| Garganta de Borau, Mallos Lecherines eta Rigüelo mendia eta harana. |
![]() |
| Rigüelo lepotik behera, GRaren bidea. |
![]() |
| Udazkeneko tonoak Estarrún ibaiaren ertzetan. Sei orduko ibilbide zirkularra bukatzera goaz. Ez dugu egin genuen plana, baina gustora gaude egindako zirkularrarekin. |
![]() |
| Eta presarik ez daukagunez, Borau herritik gertu dagoen San Adrián de Basabe baseliza ezagutzera etorri gara. Interesgarria. |




























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina