Ibilbide laburra da, zailtasun teknikorik gabekoa, eta horrek ere ez du aparteko ahalegin fisikorik eskatzen. Mendi oso ezaguna da eta nahiko ospetsua. Bere meritua, dagoen lekuan eta moduan egotea da. Ziur aski, Pongako Parke Naturalaren beste gailur batetik ere ez da hartzen bere mendilerroen panoramika hain osoa, Picos de Europa eta Redes Parkeko beste gailur batzuekin osatua. Gure mirespena eta errespetua Pierzurekiko! Asturiaseko mendi klasiko bat!
Hau da Llomena lepotik iparralderuntz ikusten duguna. Peña Salón eskuinean (Ponga-ko beste tontor dotore bat), eta Pikos fondoan, erabat estalita. |
Oinez hasi eta Cantu Cabronero eta Peña Beza agertzen hasi dira. Bada zerbait! |
Bidea PR bezala dago markatuta baliza zuri-horiekin. Hasieran pista bat jarraitzen du. |
Pista ertzean dagoen iturri honetatik igarotzen da. |
Hodeiak dira nagusi baina gure tontorrak burua erakusten du. |
Oso erosoa da pista. Pierzu aurrean daukagu. Pistak ezkerrera egiten duen tokian hartzen da mendirako bidezidorra, gero ezkerreko muinora igotzeko. |
Hemen uzten da pista, eskuinera hartzeko. Pista apur bat aurrerago bukatzen da, harrobi txiki batean. |
Aipatutako muinora igotzen. Cantu d'Aranga da bere izena. |
Altuera hartzen goaz eta ikuspegiak zabaltzen doaz. Gertuen dagoena Carriá mendia da eta fondoan Pikosetako Cornión mendikateko mendiak, hodeipean, baina zerbait gehiago agertzen. |
Cantu d'Aranga muinora heltzen. Orain dena eskuinera mendilerroa jarraituz. Pierzu-ren tontorra fondoan dagoena da. |
Aranga-ko putzua eta ihez ezagututako Mota Cetín. Gu, markak jarraituz, dena eskuinera, lehenbiziko tontorraren azpira heldu arte. |
Carriá. Hau ere oso ezaguna da eta Llomena lepotik igo daiteke, baina luzeagoa da. |
Gure atzean, eta hodei beltzekin, Ponga-ko beste mendi ezagun batzuk, Recuenco eta Collau Zorru. |
Pierzu-ren oinean dagoen Cerboes artegia. Toki paregabea! |
Cantu Cabronero eta Peña Beza, Arcedianoa-ren bidea babesten. Inguru ederrak. |
Hau da Cerboes-eko txabola politetik dagoen ikuspegia. Nahiz eta estalita egon orain, Cornión guztia ikus daiteke. |
Egurra ondo pilatuta. |
Gustora egoten da hemen, epeltasunean, baina orain jarraitu behar dugu. Jeisterakoan, hau izango da gure jatetxea. |
Carriá eta Cornión aurrean ditugula, lehenbiziko tontorraren zeharkaldian. Hemen berriz agertzen dira markak, eta ez dago galtzeko arazorik. |
Atzekaldean, Redes-eko tontor garaienak hasi dira agertzen. Maciédome hemen. |
Eta Tiatordos ederra. |
Atzerago, eta Leon aldean, Mampodre mendikateko tontorrak, ondo elurtuta. |
Maciédome eta Tiatordos. |
Eta kotxetik pare bat ordutan, lasai, tontorrera heltzen. Eguraldia hoberuntz doa eta tontor gehienak agertzen ari dira. Hemen, Maciédome eta Tiatordos ditugu atzean. |
PIERZU (1552m). Ez da oso altua baina ederra oso. Izugarrizko ikuspegiak ditugu alde guztietara. |
Cangas de Onis eta kostalderuntz begira. Atzean, ezkerrean Sueve mendikatea. |
Ponga eta Redes aldera, Maciédome, Tiatordos, e.a. |
Carriá eta Pikosetako Cornión. Eskuinean, Cantu Cabronero eta Beza. |
Tiatordos eta San Isidro mendateren gainean dagoen Torres mendia fondoan. |
Sellaño eta Cazu herriak. Hortik etorri gara kotxez Beleño eta Llomena lepora. |
Cangas de Onis eta Ribadesella inguruko kostaldea. |
Mota Cetín eta Sueve fondoan. |
Aranga muinotik egin dugun bidea. Fondoan, Peña Ten. |
Haizea dabil eta fresko dago baina gustora gaude. |
Buzoia. |
Pikosetako tontorrak hasi dira beraien buruak erakusten. Camperón, Garitas Cimeras, Cabra Blanca dotorea,... |
Requexón, Torre de Santa María, Torre de la Horcada, Torre de Enmedio, Torrezuela,..., eta Ozanía. |
Canto Cabronero eta Cornión-eko Torre Bermeja atzean. |
Cerboes-era jeisten. |
Toki beretik jetsi gara eta Cerboes-eko txabola eder honetan egin dugu bazkaria. Hau bai hiru izarreko jatetxea! |
Aranga muinoa zeharkatzen. |
Peña Santa Erregina ere agertu da. Bere ondoan, Torre del Torco, Tres Marías, Cabra Blanca, ... Ikusgarria! |
Torre de Santa María-tik Torre del Torco-ra doan mendilerro guztia. |
Beyos zintzurra zuloan, Jarío eskuinean eta Cantu cabronero eta Beza goian. |
Ponga alderuntz. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina