2020/02/11

LLUCÍA 1338 mt, PICU L´ MOSQUITAL 1284 mt. Ercina lakuaren zaindariak.

2020-01-18 Zalantzan egon gara gaur nora joan pentsatzen. Azkenean, eta itxaropen handirik gabe, Ercina lakuko aparkalekura igo dugu. Goizeko 10ak dira, larunbata, baina beste hiru kotxe bakarrik daude. Haize bortitza eta hotza, mendi garaiak erabat estalita baina inguruko txikiak garbi.

Lakuarene eskuinean dagoen Mosquital edo Bricial (izenekin nahasmena dago) mendia. Gu orain beste aldetik goaz, Ariora doan bidetik, eta asmoa Llucía igotzea da. Gero gerokoak. Eguerdirako euria dago iragarrita. Badirudi "Gloria" ate deika dabilela.

La Tiese eta Ercina lakua Ario-ko bidetik. Hodeiak joan eta etorri dabiltza eta haize oso zakarra dabil. Gutxitan ikusiko da larunbat batean inguru hau, jenderik gabe.

Berehala utzi dugu Ario-ko bidea eta Llucía-ren hormen azpian dagoen El Brazu artegi ederrera igo dugu. Sorpresa galanta izan da guretzat. Askotan pasa gara beheko bidetik eta artegi hau ez denez ikusten ez genuen ezagutzen. Toki bikaina!

Ondo babestuta dago artegia, eta txabola batzuk berrituta daude. Eskuinean Llucía-ren hormak.

Ez dugu inongo erreferentziarik ekarri, baino nahiko nabarmena iruditu zaigu lepo horretara igo eta gero ezkerrera joatea ertzetik. Lepora igotzeko bidezidorra antzematen da artegitik, eta goikoa zaila ez izatea espero dugu.

Lepora igotzea erraza izan da. Bertatik El Brazu artegia eta Ercina lakua behean.

Ertza ere ez da zaila izan eta nahiko azkar heldu gara LLUCIA tontorrera (1334m).

Behatoki bikaina da, baina apenas egon daiteke zutik, haizearen ondorioz. Hemen Jascal eta Cabezo Lloroso ditugu atzean.

Eta nola ez, Ercina lakuaren gainean gaude. Enol lakuetako beste bi Porra ditugu aurrean, Mosquital edo Bricial eta Porra de Enol.

Cornión-eko mendi garai batzuk burua erakustea nahi dute, baina zaila daukate gaur. Hemen, Verdilluenga, La Robliza eta Torre de los Cabrones de Peña Blanca ezkerretik eskuinera.

Kostalderuntz begira.  Aurrean, Buferrera eta Comeya ibarra. Cuera mendikatea fondoan.

La Llomba artegia, Belbín artegi ezagunera doan bide ertzean.

Enol lakua eta bere Porra.

Trubia-ko La Xanas mendi taldeak jarritako jaiotza.

Baina ez da giro goian eta berehala hartu dugu beherako bidea. Ertzeko pasabide batean.

Ertzetik lepora jeisteko eremu apur bat "zikina", harkaitz eta landaretza baxuarekin, baina ondo igarotzen da.

Gure ezkerrean Peña Ruana (Casaño arroilaren gainean) eta Jascal eta Cabezo Lloroso. Cornión-eko artegien ibilbidea deitzen dena inguru horietatik doa.

Artegira jetsi gara eta atseden labur bat hartu dugu toki paregabe honetan. Hemen erabaki dugu Bricial mendira igotzea.

Ercina lakuaren ertzera jetsi gara, eta bere eskuineko ertzetik pasako gara beste aldera. Hor daukagu atzean Llucía mendia.

Ahateak lakuan.

Lakuaren fondoan gaude eta orain ikusten ditugu pertsona gutxi batzuk lakuaren ertzera hurbiltzen.

Ondorengo helburua. Badirudi erdiko tontorra Mosquital dela eta eskuinekoa Bricial, baina ez dakigu seguru. Ezker aldetik igoko dugu.

Ederra dago Ercina lakua.

Pasa gara lakuaren beste aldera. Orain Llucía ikusten dugu, eta baita igotzeko eta jeisteko erabili dugun bidea.

Reblagas artegiko txabola Mosquital-en hormen azpian.
Lehenbiziko tontorrera igotzen. Ertza hartu dugu, beheko aldea landaretzaz nahiko hartuta baitago. Gure oinen azpian geratzen da lakua eta egin dugun ibilbidea zeharkatzeko.
Mosquital (edo Bricial) tontorretik, Ercina lakua, Llucía mendia eta Jascal atzean.

Vegarredonda gaineko tontorrak agertu dira. Requexón, Poyones, Torre de la Canal Vaquera eta Cotalba.

Orain Enol-eko lakua ere daukagu gure azpian. Porra de Enol bere gainean. Hau horrelako beste egun baterako utziko dugu.
BRICIAL edo MOSQUITAL (1284m). Beste behatoki eder bat!
Robliza eta Torre de los Cabrones de Peña Blanca.

Toki beretik jetsi gara Ercina lakura. Llucía mendia. Hemen eguraldiak berdintsu jarraitzen du, nahiko garbi eta haizea.

Baina hodeiak ugaritzen ari dira eta gu kotxera goaz.

Aparkalekura heltzen. Azkenean ondo baliatu dugu goiza, eta orain arte kasu egin gabe genituen mendi txiki baina dotore hauek ezagutzeko aukera izan dugu. Egun aproposa horretarako. Lau orduko ibilaldi ederra.

Olatuak ere sortzen dira Ercina lakuan, haizearen eraginez. Orain omenaldia Covadongan, fabada eder batekin, nola ez. Jatetxera sartu eta euria hasi da. Heldu da "Gloria"...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina