![]() |
| 2019-08-18 Benasque-tik gertu dagoen SAHUN herrian egin dugu lo. Hau da bertatik ikusten dugun egunsentia, Chía mendilerroarekin. |
![]() |
| Haranaren beste aldean Lliterola eta Perdiguero-ra doan mendilerroa. |
![]() |
| Berehala utzi behar dugu Renclusa-ra doan GRa eta eskuinera hartuko dugu. Izango ote gara nahiko "adituak"? |
![]() |
| Hasieratik aldapa oso gogorra da eta bidezidorra nahiko labaingarria, baina ondo jarraitzen da. |
![]() |
| Bidea Turonet de Alba sakanera sartzen da. Bere eskuinetik jarraituko dugu, trepada batzuk eginaz. |
![]() |
| Tarte batzutan, hiru zatitan, burdinezko kableen babesa daukagu. Igoera gogorra eta eremu hauetan ohituta dagoen jendearentzat. |
![]() |
| Hau da kanalaren irteera. Baños de Benasque oso behean ikusten dugu. Denbora gutxitan metro asko igotzen dira hor. |
![]() |
| Igoera apur bat lasaitzen da hemen. |
![]() |
| Altuera hartzen ari gara eta Posets ikusten dugu agertzen atzean. |
![]() |
| Hauek gertuago ditugu, Remuñe haranaren gainean. |
![]() |
| Orain hobeto ikusten dugu Posets. Bere ezkerrean, Espadas-era doan ertza eta eskuinean, Carrive bretxa eta Gemelos-Veteranos. |
![]() |
| Maupás eta Boum. Bi mendi eder, igoera oso interesgarriekin. |
![]() |
| Alba lakura igotzen gaude eta atzean Maupás-Boum-Malh Barrat-Mall Pintrat mendilerroa. |
![]() |
| Toki ederra da. |
![]() |
| Atseden txiki bat. Ondoren datorrena oso bortitza baita. |
![]() |
| Hemen ez dago atsedenik. Dena gora! |
![]() |
| Atzera begira, Alba-ko beste laku bat ikusten dugu, "gendarmeen" ertzaren babesean. |
![]() |
| Hau da Benasque haranaren beste aldean daukaguna. Guk hemen, bakardade itzela! |
![]() |
| Lakua oso behean geratzen da. Eguraldi aparta daukagu eta honek segurtasun handia ematen digu. |
![]() |
| Gora begira. Gailurra oraindik irtengune horien atzean dago, gorago, eta ez dugu ikusten. Hemen eskuinera zabaltzen den pendiza horretatik joango gara. |
![]() |
| Aurreko pendiza igo ondoren agertu zaigu tontorra. Baina oraindik falta da... Eskuinean sumatzen den leporuntz joan behar gara, hormen azpitik. |
![]() |
| Eguzkia hartzen, gustora. |
![]() |
| Izena ondo jarrita dauka, Tuca Blanca. Eskuineko leporuntz joango gara, baina bertara heldu gabe. |
![]() |
| Eskuinean, oso gertu, Pico de Alba. Hor badabil jendea eta beraien ahotsak entzuten ditugu tarteka. |
![]() |
| Hormen azpiko zeharkaldian, harri fin eta labainkorreko eremuan. Atzeko panorama izugarria da: Bachimala ezkerrean, Perdiguero-Lliterola-Crabioules-Maupás-Boum-Malh Barrat-Mall Pintrat. |
![]() |
| Banaka igotzen ari gara, harri solte asko baitago eta segurtasuna da nagusi. |
![]() |
| TUCA BLANCA DE PADERNA (2846m). 12:15ak dira. Atzeko panoramia, nola ez, izugarria. Posets-etik Mall Pintrat-eraino, lehenago aipatuta dauden mendi ezagunak. Gozatzeko momentuak... |
![]() |
| Maladeta-Pico de la Rimaya-Picos Occidentales-Diente eta Muela de Alba-Pico de Alba. Denak hirumilakoak, baina gehienak gutxi bisitatuak. |
![]() |
| Forcanada eta Aran haraneko mendiak, eta gehiago... |
![]() |
| Pico de Alba. |
![]() |
| Salvaguardia eta Pico de la Mina, Benasque mendatea dutela erdian. |
![]() |
| Pic d'Estaouas, Sacroux eta Gorgutes lakua. |
![]() |
| Maladeta |
![]() |
| Tontor estua eta nahiko "aereoa". |
![]() |
| Perdiguero. |
![]() |
| Tontorreko irtenguneak destrepatzen. Harkaitz oso fina da eta adi ibili behar da, baina ondo jeisten da. |
![]() |
| Kanala goitik ikusita. Orain, igoeran bezala, banaka jetsiko gara, lehenbizi batek zati bat, babestu eta ondoren bestea. |
![]() |
| Kanal guztia jetsi ondoren, behetik gora begira. |
![]() |
| Lakutik gora ikusi dugun biztanle bakarra. |
![]() |
| Espadas-Posets-Gemelos-Veteranos, Bardamina,... |
![]() |
| Tontorrari agur esaten. Beheragotik ez da batere ikusten. Igoerako toki beretik ari gara jeisten. |
![]() |
| Lakua ikusten dugu baina oraindik geratzen zaie sufrimendu apur bat belaunei. |
![]() |
| Alba-ko lakuak eta Posets atzean. Non zapaltzen dugun ondo begiratu behar da. |
![]() |
| Jetsieran ere atseden laburrak hartu behar ditugu tarteka. |
![]() |
| Lakuaren gaineko azkenengo pendizak. Hemen elkartuko gara Alba-ra doan bide balizatuarekin. Pintura markak ikusten dira. |
![]() |
| Orain lakua zeharkatuko dugu eskuinetik. |
![]() |
| Gustora hartzen da hemen dagoen lasaitasuna. |
![]() |
| Orduerdi egon gara hemen, oinak uretan sartu, jan, edan,... , gozatzen! |
![]() |
| Pico de Alba. Lakuaren beste aldean eskuineruntz doa Alba-rako igoera, eta ezkerrera gurea. |
![]() |
| Agur esaten toki eder honi. Lakua, Alba tontorra eta 15 "gendarmeen" ertza. |
![]() |
| Turonet de Alba-ra jeisten, Lliterola-ko mendiak ditugula aurrean. |
![]() |
| Turonet-era jeisteko haran lasaiagoa eta Lliterola eta Posets aurrean. |
![]() |
| Erdiko muino horretara helduko gara, gero hortik Turonet-eko sakan bortitzera sartzeko. |
![]() |
| Kableak dauden tokiak destrepatzen sakanean. Zorionez bakarrik goaz eta ez daukagu harriak erortzeko arriskurik. |
![]() |
| Igotzeko gogorra bada, jeisteko ere ez da gutxiago.Poliki, poliki, oinak ondo aseguratzen. |



































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina