![]() |
| Hasieran basoz inguratuta dagoen pista batetik goaz. Bide erosoa Gèla haranera igotzeko. |
![]() |
| Neste de la Gèla-ren urak ditugu eskuinean. |
![]() |
| Basoaren gainetik geratzen da Gèla harana. Pic de la Gèla eskuinean eta Barroude-ko hormak, hauek denak eguzkitan. |
![]() |
| Ordubete baino gutxiagoan heldu gara Gèla haranaren sarrerara. Esan bezala, bide erosoa eta gainera itzalean. Hau dena berria da guretzat. |
![]() |
| Haranaren sarreran dauden balizak. Gu lehenbizi Barroude-ra joango gara, Barroude mendatera ondoren eta gailurrera igo ondoren, Port Vieux-etik itzuliko gara hona. |
![]() |
| Orain beraz, eskuinera, zubia zeharkatu eta errekaren eskuinetik goruntz. |
![]() |
| Pic de la Gèla gure gainean. Bere azpitik joango gara Barroude-ra heldu arte. Bide oso ona eta nahiko erosoa. |
![]() |
| Igoko dugun tontorra, Pico de Puerto Viejo. Barrosa mendatea bere atzean geratzen da eta bertatik oso erraza da igoera. |
![]() |
| Gèlá harana. Eskuinetik igoera eta ezkerretik jetsiera. |
![]() |
| Lehenbiziko zatia oso erosoa eta lasaia da. |
![]() |
| Utziko al digute pasatzen...? |
![]() |
| ... bai, ez da egon arazorik. Pic de la Gèla eskuinean eta Gerbats eta Troumouse ertza ondoren. Hemen hasten da tentetzen aldapa. |
![]() |
| Gerbats-en azpian dagoen urjauzi horren ondora heldu behar gara, gero hor eskuinetik igotzeko Barroude zirkora. |
![]() |
| Urjauzira heldu baino apur bat lehenago hartzen da eskuinera, kanal txiki batetik gainditzeko zirkoaren azpian dagoen irtengunea. Pic de la Gèla aurrean. |
![]() |
| Atzera begira, Gèla harana eta ekarri dugun bidea. Puerto Viejo mendatea eskuinean eta bere azpian dagoen mazela horretatik jetsiko gara berriz haranera. |
![]() |
| Bagaude Barroude zirkoan. Hau bai ikaragarrizko katedral naturala! Harkaitz zuriak indar gehiago ematen dio inguruari. |
![]() |
| Zati lasaia orain lakuetara heltzeko. Lehen hemen aterpe bat zegoen, baina duela urte batzuk erre egin zen eta orain ez dago ezer ez. |
![]() |
| Barroude zirkoko hormak laku handienaren gainean. |
![]() |
| Izugarri ederra da tokia. Bakarrik hona etortzeak merezi du eta bi ordu t'erditan igo daiteke. |
![]() |
| Laku txikia. |
![]() |
| Pasada bat da tokia. Denbora luzea eman daiteke hemen, begira eta lasaitasunaz gozatzen... |
![]() |
| Laku guztia inguratu behar da Barroude mendatera igotzeko. |
![]() |
| Lakuaren bukaeran hasten da goian dagoen mendatera igotzeko bidea. |
![]() |
| Bapatean izugarrizko zarata entzun dugu eta atzera begiratzerakoan harkaitz jauzi handia Barroude-ko hormetatik behera. Eskerrak hor ez dabilen jenderik... |
![]() |
| Altuera irabazten ari gara eta perspektiba hobearekin ikusten dugu Barroude. Pic Gerbats eta Pic de la Gèla zirkoaren beste aldean orain. |
![]() |
| Barroude mendatean gaude (2534m). Mugan berriz. |
![]() |
| Mendatetik ikuspegi ederra daukagu. |
![]() |
| Goian eremua erabat aldatzen da eta sumendi batean ibiliko bagina bezala goaz. Bidea erosoa da hemen ere. Tontorra ezkerrean agertzen da. Muino hau igo behar da bertara hurbiltzeko. |
![]() |
| Sarrio taldea gure aurrean. |
![]() |
| Bidezidor horretatik hurbilduko gara gure tontorrera. Hauek ez dute horrelako biderik behar... |
![]() |
| Sarrioak alde egin dutenean, bagoaz gu mendiaren oinera hurbiltzen. Igoera oso erraza alde honetatik. |
![]() |
| Ertzera heldu garenean, gero jetsiko garen Puerto Viejo mendatea ikusten dugu. |
![]() |
| Hemen, Bielsa-ko tunelaren beste aldean dauden mendiak, Batoua, Bachimala, Posets, Eristeak, e.a. |
![]() |
| PICO DEL PUERTO VIEJO (2721m). Ezkerrean Robiñera, eta ondoren, Munia, Troumouse,..., eta Barroude-ko zirkoa. Izugarrizko espektakulua! |
![]() |
| Hemen Pic de la Gèla eta Campbieil eta Neouvielle mendikateko tontorrei begira. |
![]() |
| Aragoi aldera erortzen den Pinarra sakana eta Suelza, Batoua, Posets, Eristeak,... Mendiak eta mendiak. |
![]() |
| Gure atzetik dabilen emakume frantsesa. Jeisteko beldurra omen dauka eta mendateraino gurekin jetsiko dela esan digu. |
![]() |
| Barroude-ko lakuak. |
![]() |
| Barroude edo Barrosa mendatea behean eta Robiñera, Munia-Troumouse. |
![]() |
| Puerto Viejo-ra jeisten. Hemen aldapa handia dago eta nahiz eta zaila ez izan lasai hartu behar da. |
![]() |
| Aldapa handiena jetsi ondoren. Tontorra goian. |
![]() |
| Mendatera jetsi baino lehenago, ertzetik ondo ikusten dugu Gèla harana eta mendatetik behera jarraitu behar dugun bide sigi-sagatsua. |
![]() |
| Pico del Puerto Viejo, izen bereko mendatetik. Hona ere jende ugari etortzen da, bi aldeetatik. |
![]() |
| Zuloan ikusten den Gèla haranera jeisteko bidearen zetak, mendatetik ikusita. |
![]() |
| Igo dugun tontorraren azpitik goaz orain, haranera jeisten. Aurrean, goizean igotako maldak Pic de la Gèla eta Gerbats-en azpian. |
![]() |
| Hor goian geratzen da Puerto Viejo mendatea. |
![]() |
| Aurrean daukagu goizeko igoera Barroude-ra. |
![]() |
| Gèla haranera jeisteko azkenengo zatian. Aurrean, Bugatet eta Mèchant mendiak. |
![]() |
| Gèla haranean gaude. Atzera begira, ezkerrean, jetsierako bidea eta Puerto Viejo mendia. Eskuinean, igoerakoa eta Barroude zirkoa. Hemen osatu dugu zirkuitoa. Orain pistatik behera, aparkalekura. |
![]() |
| Abiapuntuan dagoen informazio panela. Hor agertzen da gaurko mendatearen garrantzia eta historia apur bat. |






























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina