![]() |
| 2019-08-28 Elgoibarko 50.Txiki Mundialaren erresaka pasa ondoren, Asturias aldera abiatu gara, presarik gabe, turismo apur bat egiten. ANDRINeko hondartza izkutura heldu gara. |
![]() |
| Hodeitsu dago eguna, baina hala eta guztiz ere, xarma berezia dauka. |
![]() |
| CUÉ. Llanes-etik oso gertu dagoen herri txikia da. Oso polita. |
![]() |
| Elizara bidean dagoen baseeri zahar bat, erabat berriztuta. Emakumea lanean. Atzerritarrak dira bertan bizi direnak. |
![]() |
| Kanposantua eliza ondoan. |
![]() |
| Eliza muino batean dago, herriaren gainean. Pelikularen bat filmatu dute paraje honetan. |
![]() |
| Eliza ondoko jarlekuan, herria aurrean daukagula. Gaua Cangas de Onís-en igaroko dugu eta ez dugu presarik. Asturiaseko kostaldeak ere merezi du ondo ezagutzea. |
![]() |
| Beste etxe dotore bat. Ugari daude horrelakoak. |
![]() |
| 2019-08-29 Goizeko 8tarako heldu gara Enol lakura eta Pan de Carmen-era doan pistatik goaz. Vega la Cueva-ko txabolak behelaino artean. Covadonga-tik gora behelaino artean igo dugu, ezer ikusi gabe. |
![]() |
| Behiak pistan. Goian eguzkia antzematen da. |
![]() |
| Behi fantasmagorikoak. |
![]() |
| Pan de Carmen-eko aparkalekuan kotxea utzi eta Vegarredonda-ra igotzeko prest gaude. Lagun berezia aurkitu dugu. Behelaino artean jarraitzen dugu. |
![]() |
| Pista zati txiki bat daukagu Piomperi erreka ondoan. Pago ederren azpian. |
![]() |
| Vega la Piedra. Toki zoragarriak dira hauek. Vegarredonda-ra askotan joan gara baina beti gozatzen dugu bide honekin. Gainera, gero eta erosoagoa dago eta oso ondo balizatuta. |
![]() |
| Behelaino artean baina gustora. |
![]() |
| Canraso ibarrean gora, ari gara behelainoetatik irteten. |
![]() |
| Behelainoak behean uzten. Ea ez diren azkar igotzen, hemen oso ohikoa da eta. |
![]() |
| Requexón, Torre de los Poyones, Torre de la Canal Vaquera, Cotalba. |
![]() |
| Rondiella artegiko txabola fotojenikoa. |
![]() |
| Gamonal lepotik begibistan daukagu Vegarredonda aterpea (gaua hor igaroko dugu), eta aterpe zaharra. Goian, lehen aipatutako mendi guztiak eta Porru Bolu erdian, Requexón-era bidean. |
![]() |
| Gamonal lepoa zeharkatzen. Jetsiera labur bat geratzen zaigu aterpera heltzeko. |
![]() |
| Bagoaz goruntz. Aterpe zaharra baino apur bat gorago dagoen Cuerria Bonita ondotik pasatzen. |
![]() |
| Llampa Cimera-n gora, bidegurutzea baino lehenago. Behelainoak hasi dira igotzen. Gamonal lepoa izkutatu da eta Gurbiñales tontorra agertzen da justuan. |
![]() |
| Argaos mendilerroa daukagu aurrean. Beraien oinean dago Jou Santu-ra edota guk gaur jarraituko dugun bidearen bidegurutzea. |
![]() |
| Bide ona Llampa Cimera-n. Behelainoak hor ari dira gehiago igo nahian. Zorionez, arratsaldeko laurak alderarte hor mantenduko dira. |
![]() |
| Aterpera itzuli arte ikusiko ditugun bizidun bakarrak. |
![]() |
| Vegarredonda behean geratzen da. |
![]() |
| Porru Bolu. Laster bere oinetik eskuinera joango gara. |
![]() |
| Bidegurutzea. Gaur eskuinera. Bihar hemen ezkerrera hartuko dugu. |
![]() |
| Argaos orratzak eskuinean eta Merinas lepoa goian. Hortik doa Vega Huerta-rako bidea. Gu gaur ez gara horra helduko. |
![]() |
| Sarrio asko ikusiko ditugu Porru Bolu-ren azpian, gure bide ondoan. |
![]() |
| Argazkirako kokatuta daudela dirudi. |
![]() |
| Bikotea. |
![]() |
| Gure bidean ere daude, lasai. Hemendik igaro garen guztietan ikusi ditugu sarrio asko. |
![]() |
| Requexón-en ondoan dauden Poyon Dorreak. Aurreko batean, Cotalba-tik, Canal Vaquera, ezkerreko Poyón handiena eta Requexón-era zeharkaldi bikaina egin genuen. |
![]() |
| Hormaren oinera hurbiltzen. Atzean, Merinas lepoa, Cebolledak eta Torre Santamaría, Horcada Santamaría, Torre de la Horcada, Torre de Enmedio eta Torrezuela. Tontor ezagunak batzuk. |
![]() |
| Requexón-en horma. Eskuineko lepora helduko gara eta hortik gora trepada dotorea. |
![]() |
| Hormaren azpitik, Camperón aldea aurrean, Canto Cabronero eta Peña Beza ondoren, eta Pileñes, Ten eta Mampodre mendikatea atzean. |
![]() |
| Hormaren lehenbiziko zatian. Zeharkaldi apur bat zirraragarria hormaren erdiko kanalera sartzeko. |
![]() |
| Hormaren erdian, kanalean sartuta. Hemen babestuago goaz. Atzean, lehen aipatutako dorreak. Hor zehar ere ibilita gaude. |
![]() |
| Tontorrera irteten. Atzean, Torrezuela eta Cabra Blanca-ren mendilerroa. Hoyos de Corroble zuloan. Pikosetako eremu basatiak... |
![]() |
| REQUEXON (2170m). Bigarren aldia da hemen gaudela. |
![]() |
| Behelainoen gainetik. Canto Cabronero, Valdepino, Tiatordos, Ten, Mampodre,... Behelaino sakonak haranetan. Hor azpian daude Beyos, Amieva, Ponga,... |
![]() |
| Estribos-Torre de la Cabra Blanca-El Diente. |
![]() |
| Torrezuela. |
![]() |
| Valdepino aurrean eta Tiatordos atzean, behelainoen artetik agertzen. |
![]() |
| Torre de Santamaría-tik Cabra Blanca eta Garita Cimera-ra doan mendilerro guztia. Cornión-eko inguru bikainak. |
![]() |
| Beheruntz, kontu handiz. |
![]() |
| Tximinia antzeko kanaletik behera. |
![]() |
| Hormaren azpian, arazorik gabe destrepatu ondoren. |
![]() |
| Tontorra atzean utzi eta ertzetik behera. Harkaitz arteko eremu bat zeharkatuko dugu Merinas lepotik datorren bidea hartzeko. |
![]() |
| Bagaude bidean. Behelainoak gero eta gorago, baina orain ez daukagu arazorik, bidea oso nabarmena baita. |
![]() |
| Sarrioak hor jarraitzen dute, lasai, Porru Bolu-ren hormen azpian. |
![]() |
| Porru Bolu eta Porru la Mazada-ren oinetik pasako gara Llampa Cimera-ko maldetara. |
![]() |
| Jauzia egiteko gogoa ematen du! |
![]() |
| Behelainoetara sartzera goaz. Hemendik aterpera orduerdi bat edo geratzen zaigu eta apur bat bustiko gara, baina gustora goaz. Izan dugu eguzki nahikoa. |
![]() |
| Ibilbidea hemen |







































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina