2019-06-21 LIEBANA. Vada herritik gora goaz San Glorio mendatea zeharkatzera. Ikuskizuna daukagu. |
PORTILLA DE LA REINA. San Glorio izugarrizko behelainoarekin igaro dugu eta Leon-eko herri honetara etorri gara. Bertako ostatuan igaroko dugu gaua. Ostatu ondoan dago informazio panel hau. |
2019-06-22 SAN GLORIO mendatea. Zorionez behelainoak desagertu dira eta gaueko ihintza geratzen da. Goizeko 9ak dira. |
Ibilbide zirkularra egiteko asmoz goaz. Orain ezkerretik joango gara eta gero hortik itzuli. |
Lebaniego ibilbidea hemendik igaro da. |
Atzera begira Coriscao mendia mendatearen beste aldean. |
Aldapan gora sigi-sagaka. |
Vallines mendiak ditugu atzean. Hauen eskuinean geratzen da Coriscao. |
Aurrean, Peña Prieta ezkerrean eta Altares-Cubil del Can. Hortik pasako gara. |
Eskuinean, behean, Naranco harana. Hortik itzuliko gara. |
Hauek bai "nibela" harkaitzean! |
Gure bizkarrean geratzen diren Pikoetara doaz begiak. Llambrión mendilerro guztia, Tesorero erdian, Horcados Rojos, Picos de Santa Ana, Tiros Navarro eta Peña Vieja. |
Campanarioetako orratzak eskuinean utzi eta Portillo de las Yeguas tontorreruntz igotzen ari gara. |
Torre de las Minas del Carbón-Casiano de Prado-Llambrión-Tiro Tirso-Torre Blanca-Tiro Llago-Madejuno. Beraien aurrean, baxuagoak, Alcacero-Remoña eta Padiorna. |
Coriscao ezkerrean eta Peñas Cifuentes( Torre Salinas- Hoyo de Liordes) atzean. |
Oso behean geratzen da orain Naranco harana eta Tajahierro mendi taldearen aterpea. |
Hemen, gure gaurko helburuetara begira. |
Portillo de las Yeguas zeharkatzen. Harri solte asko dago baina nahiko ondo pasatzen da. Bestela, tontorrera igo eta goitik berdin joan daiteke. |
Zeharkaldian. |
Ondoren beste tontor bat dago Robadoiro lepora igarotzeko. Hemen ere bidea eskuinetik doa. Zeru polita daukagu. |
Naranco harana beti gure azpian. |
Portillo de las Yeguas tontorra eta Pikosetako mendiak: Urriello (Naranjoa), Collada Bonita, Torre del Oso, Cuchallón de Villasobrada eta Peña Castil. |
Robadoiro lepoa bertan daukagu. Ondoren eskuineko ertza jarraituko dugu Altares-Cubil del Can-era eta Altares zirko guztia inguratu ondoren, erdian ikusten den Peña Prieta-ra. |
Robadoiro lepotik gora Cubil del Can gaina hartzera. |
Hemendik Pikosetako Cornión mendikatea ere ikusten hasi gara. Ezkerrean, Peña Beza-Canto Cabronero, Bermeja mendilerroa erdian eta, erregina, Peña Santa. |
Riofrío-ko mendateetako larreak Cucayo eta Dobres aldera. |
Igoera honetan aurretik zetorren 14 mendizalez osatutako askotariko taldea pasatu dugu. |
Trepada txiki erraz batzuk daude, baina lehorrean ez daukate arazorik. 1984an hemen eman genuen buelta, dena elurtuta baizegoen. |
Gora irteten azkenengo trepada egin ondoren. |
Altos del Cubil del Can-en. Pikosetako Erdiko eta Ekialdeko mendikateak. |
Hau da aurrean daukaguna. Igoera eta jetsiera labur batzuk punta desberdinetatik igaro (ez da derrigorrezkoa, eskuinetik bidea baitago) eta Tres Provincias-era heltzeko. |
Altares zirkuko lakuak gure ezkerrean. |
Eskuinean Lomas eta Cuartas mendiak. |
Ertzeko tontor batetik jeisten. |
Cardaño-ko Orratzak aurrean eta Espigüete ederra atzean. Ekialdeko Ertza ezkerrean. |
Tres Provincias-era bidean. Atzean Cornión-eko tontorrak. |
Fuentes Carrionas lakuak eta Curavacas. |
Tres Provincias-era heltzen haize hotzarekin. Egindako ertz guztia atzean eta fondo bezala Pikosetako Urrieles Mendikatea. Ederra ingurua. |
Gure azpian Altares zirkoko lakua. |
Eta ondoren egingo duguna. Lepora jetsi eta Infierno mendia eta Peña Prieta, dena ertzetik. Gero jetsiera, oso nabarmena den bidetik egingo dugu. |
TRES PROVINCIAS (2499m). Curavacas lagun dugula. Haizea nahiko indartsua. |
Altares zirkoa eta lakua eta Pikos atzean. |
Lepora jeisten. |
Lepotik gora Infierno mendira igotzen. |
INFIERNO (2537m). Orain hau omen da Palencia-ko tontor garaiena... |
Gustora Infiernoan. |
Curavacas. Hor doa "Notarioaren Bidea". |
Gertu daukagu Peña Prieta. Bagoaz ertza jarraituz. |
"Destrepe" txiki bat egin behar da. Atzean Espigüete. |
PEÑA PRIETA (2539m). 3,30 ordutan San Glorio-tik. Ikuspegiak, nola ez, bikainak. |
Pikosetako Picos de Santa Ana, Tiros Navarro, Peña Vieja, Urriello, Torre de los Martínez, Horcada Bonita, Torre del oso, Cuchallón de Villasobrada,... Urrieles. |
Fuente Dé-ko zirkoa, Tiro Llago-Madejuno ezkerrean, Tesorero, Torre Cerredo erdian, Horcados Rojos eta Torre dela Párdida eskuinean. |
Baina oraindik jetsiera luzea geratzen zaigu eta bagoaz beheruntz, ohiko bidetik orain. Gero Tres Provincias eskuinetik zeharkatuko dugu. Fondoan Pico Murcia eta Espigüete. |
Mendizale taldea Tres Provincias tontorrean. Ondo ikusten da jarraituko dugun bidezidorra. |
Tres Provincias-en zeharkaldia bukatzen. |
Hemen harrituta geratu gara. Lau mutil bizikleteken datoz Peña Prieta-ra igotzeko asmoz. Gainera guk egin dugun ibilbide bera egiten datoz, Cubil del Can-eko trepadetatik. Artistak! |
Cardaño-ko Orratzak. Beraien azpira jetsiko gara orain. |
Llambrión mendilerroa. |
Cornión-eko Bermeja eta Peña Santa. |
Zuzenean ari gara jeisten. Hemen nahiko ondo, harri txikiak baitaude. |
Horra jetsiko gara, Hoyo Empedrado-ko laku txikira. |
Jetsiera bortitza. Ez dago biderik eta markarik erez, baina nabarmena da. |
Cardaño-ko Orratzen azpian gaude. |
Hoyo Empedrado-tik gertu. Beheko aldean ura agertzen da toki askotatik. |
Hoyo Empedrado. Laku txiki eta dotorea. Ederra da tokia. |
Hor ikusten da egin dugun jetsiera. |
Bobias haranean gaude eta hurrengo helburua, Boquerón de Bobias. Hortik pasako gara Naranco haranera. Aurrean Coriscao eta Picos de Europa. |
Pista bat dago Bobias haranean eta hortik gatoz. Atzean, Lomas eta Cuartas mendiak. |
Pistak Lechada haranera jarraitzen du. Mugarri horrek esaten digu non utzi behar den pista. Hor goian dago Boquerón de Bobias. |
Boquerón-en. Naranco harana daukagu aurrean eta Campanarioak, igoeran egin dugun ibilbidearekin. Atzean, Cortés-Morra de Lechugales. |
Zeharkatu dugu Bokeroia. Orain markatutako bidea jarraituko dugu. |
Hau da orain jarraitzen ari garen bidea. |
Naranco harana. Dotorea. Coriscao atzean. |
Erdian geratzen da Boquerón de Bobias. |
Naranco haranean. |
Aterpea eta Campanarioak. Goizean hor goitik joan gara. |
Haran hau Llánaves de la Reina herrira doa eta guk harkaitz horien erditik hartu behar dugu San Glorio-ra itzultzeko. |
Hau da bidegurutzea. Ondo markatuta. |
Hau da igarobidea, Portilla de Tarna. Bikaina! |
Ura hemen ere. |
Behin Pasabidea zeharkatu, atzera begira Lomas eta Cuartas mendiak ikusten ditugu fondoan. |
LEZNA, BISTRUEY Igoera |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina