Menua

ALPES

2019/07/01

CUBIL DEL CAN 2445m, TRES PROVINCIAS 2499 m, MONTE INFIERNO 2537m, PEÑA PRIETA 2539m.

2019-06-21 LIEBANA. Vada herritik gora goaz San Glorio mendatea zeharkatzera. Ikuskizuna daukagu.
PORTILLA DE LA REINA. San Glorio izugarrizko behelainoarekin igaro dugu eta Leon-eko herri honetara etorri gara. Bertako ostatuan igaroko dugu gaua. Ostatu ondoan dago informazio panel hau.
Eta mapa hau ostatuan. Hau da bihar eramango dugun erreferentzia. 1984an, azaroan, Morkaiko mendi taldeak antolatutako irteera batean izan ginen San Glorio-tik gora, baina Cubil del Can-etik buelta eman behar izan genuen, eguraldia zela eta. Ondoren, Aste Santu batean Cardaño-tik igo genuen Peña Prieta-ra. Ea biharko behelainoak desagertzen diren...


2019-06-22 SAN GLORIO mendatea. Zorionez behelainoak desagertu dira eta gaueko ihintza geratzen da. Goizeko 9ak dira.


Ibilbide zirkularra egiteko asmoz goaz. Orain ezkerretik joango gara eta gero hortik itzuli.

Hasi eta berehala izango dugu gaurko aldapa tenteena. Ezkerreragotik ere igo daiteke, baina aurretik doan talde bat hortik abiatu da eta gu ere hortik joango gara. Gero, bueltan, hona helduko gara eskuinetik.

Lebaniego ibilbidea hemendik igaro da.

Atzera begira Coriscao mendia mendatearen beste aldean.
Aldapan gora sigi-sagaka.

Vallines mendiak ditugu atzean. Hauen eskuinean geratzen da Coriscao.

Behin Campanarios gaina hartu parean ditugu gero igaroko ditugun toki batzuk, Cubil del Can ezkerrean, eta Lomas eta Cuartas eskuinean. Boquerón de Bobias ere ikusten da eskuineko erdialdean. Hortik itzuliko gara. Orain dena ezkerrera.

Atzean, San Gloriotik Llesba lepora doan errepidea (Hortik igotzen da Coriscao-ra), eta fondo bezala Pikosetako Ekialdeko Mendikatea, Pico Cortés, Morra de Lechugales, Silla Caballo Cimero, La Rasa, Cueto de la Junciana, San Carlos, Samelar eta Pico de las Verdianas.


Aurrean, Peña Prieta ezkerrean eta Altares-Cubil del Can. Hortik pasako gara.

Eskuinean, behean, Naranco harana. Hortik itzuliko gara.

Hauek bai "nibela" harkaitzean!

Gure bizkarrean geratzen diren Pikoetara doaz begiak. Llambrión mendilerro guztia, Tesorero erdian, Horcados Rojos, Picos de Santa Ana, Tiros Navarro eta Peña Vieja.
Campanarioetako orratzak eskuinean utzi eta Portillo de las Yeguas tontorreruntz igotzen ari gara.

Torre de las Minas del Carbón-Casiano de Prado-Llambrión-Tiro Tirso-Torre Blanca-Tiro Llago-Madejuno. Beraien aurrean, baxuagoak, Alcacero-Remoña eta Padiorna.

Coriscao ezkerrean eta Peñas Cifuentes( Torre Salinas- Hoyo de Liordes) atzean.

Oso behean geratzen da orain Naranco harana eta Tajahierro mendi taldearen aterpea.

Gu ez gara helduko Portillo de las Yeguas tontorrera. Oso gertu daukagu baina ezagutzen dugu. Beraz, mugarriak jarraituz, apur bat beherago dagoen pasabide honetatik joango gara, gero azpitik zeharkatzeko mendia. Pikosetara begira.
Hemen, gure gaurko helburuetara begira.

Portillo de las Yeguas zeharkatzen. Harri solte asko dago baina nahiko ondo pasatzen da. Bestela, tontorrera igo eta goitik berdin joan daiteke.

Zeharkaldian.

Ondoren beste tontor bat dago Robadoiro lepora igarotzeko. Hemen ere bidea eskuinetik doa. Zeru polita daukagu.

Naranco harana beti gure azpian.

Portillo de las Yeguas tontorra eta Pikosetako mendiak: Urriello (Naranjoa), Collada Bonita, Torre del Oso, Cuchallón de Villasobrada eta Peña Castil.

Robadoiro lepoa bertan daukagu. Ondoren eskuineko ertza jarraituko dugu Altares-Cubil del Can-era eta Altares zirko guztia inguratu ondoren, erdian ikusten den Peña Prieta-ra.

Robadoiro lepotik gora Cubil del Can gaina hartzera.

Hemendik Pikosetako Cornión mendikatea ere ikusten hasi gara. Ezkerrean, Peña Beza-Canto Cabronero, Bermeja mendilerroa erdian eta, erregina, Peña Santa.

Riofrío-ko mendateetako larreak Cucayo eta Dobres aldera.

Igoera honetan aurretik zetorren 14 mendizalez osatutako askotariko taldea pasatu dugu.

Trepada txiki erraz batzuk daude, baina lehorrean ez daukate arazorik. 1984an hemen eman genuen buelta, dena elurtuta baizegoen.

Gora irteten azkenengo trepada egin ondoren.

Altos del Cubil del Can-en. Pikosetako Erdiko eta Ekialdeko mendikateak.

Hau da aurrean daukaguna. Igoera eta jetsiera labur batzuk punta desberdinetatik igaro (ez da derrigorrezkoa, eskuinetik bidea baitago) eta Tres Provincias-era heltzeko.

Altares zirkuko lakuak gure ezkerrean.

Eskuinean Lomas eta Cuartas mendiak.

Ertzeko tontor batetik jeisten.

Cardaño-ko Orratzak aurrean eta Espigüete ederra atzean. Ekialdeko Ertza ezkerrean.
Tres Provincias-era bidean. Atzean Cornión-eko tontorrak.

Fuentes Carrionas lakuak eta Curavacas.

Tres Provincias-era heltzen haize hotzarekin. Egindako ertz guztia atzean eta fondo bezala Pikosetako Urrieles Mendikatea. Ederra ingurua.

Gure azpian Altares zirkoko lakua.
Eta ondoren egingo duguna. Lepora jetsi eta Infierno mendia eta Peña Prieta, dena ertzetik. Gero jetsiera, oso nabarmena den bidetik egingo dugu.
TRES PROVINCIAS (2499m). Curavacas lagun dugula. Haizea nahiko indartsua.

Altares zirkoa eta lakua eta Pikos atzean.

Lepora jeisten.

Lepotik gora Infierno mendira igotzen.

INFIERNO (2537m). Orain hau omen da Palencia-ko tontor garaiena...
Gustora Infiernoan.

Curavacas. Hor doa "Notarioaren Bidea".

Gertu daukagu Peña Prieta. Bagoaz ertza jarraituz.

"Destrepe" txiki bat egin behar da. Atzean Espigüete.

PEÑA PRIETA (2539m). 3,30 ordutan San Glorio-tik. Ikuspegiak, nola ez, bikainak.

Pikosetako Picos de Santa Ana, Tiros Navarro, Peña Vieja, Urriello, Torre de los Martínez, Horcada Bonita, Torre del oso, Cuchallón de Villasobrada,... Urrieles.

Fuente Dé-ko zirkoa, Tiro Llago-Madejuno ezkerrean, Tesorero, Torre Cerredo erdian, Horcados Rojos eta Torre dela Párdida eskuinean.

Baina oraindik jetsiera luzea geratzen zaigu eta bagoaz beheruntz, ohiko bidetik orain. Gero Tres Provincias eskuinetik zeharkatuko dugu. Fondoan Pico Murcia eta Espigüete.

Mendizale taldea Tres Provincias tontorrean. Ondo ikusten da jarraituko dugun bidezidorra.

Tres Provincias-en zeharkaldia bukatzen.

Hemen harrituta geratu gara. Lau mutil bizikleteken datoz Peña Prieta-ra igotzeko asmoz. Gainera guk egin dugun ibilbide bera egiten datoz, Cubil del Can-eko trepadetatik. Artistak!

Cardaño-ko Orratzak. Beraien azpira jetsiko gara orain.

Llambrión mendilerroa.

Cornión-eko Bermeja eta Peña Santa.

Zuzenean ari gara jeisten. Hemen nahiko ondo, harri txikiak baitaude.

Horra jetsiko gara, Hoyo Empedrado-ko laku txikira.

Jetsiera bortitza. Ez dago biderik eta markarik erez, baina nabarmena da.

Cardaño-ko Orratzen azpian gaude.

Hoyo Empedrado-tik gertu. Beheko aldean ura agertzen da toki askotatik.


Hoyo Empedrado. Laku txiki eta dotorea. Ederra da tokia.

Hor ikusten da egin dugun jetsiera.

Bobias haranean gaude eta hurrengo helburua, Boquerón de Bobias. Hortik pasako gara Naranco haranera. Aurrean Coriscao eta Picos de Europa.

Pista bat dago Bobias haranean eta hortik gatoz. Atzean, Lomas eta Cuartas mendiak.

Pistak Lechada haranera jarraitzen du. Mugarri horrek esaten digu non utzi behar den pista. Hor goian dago Boquerón de Bobias.

Boquerón-en. Naranco harana daukagu aurrean eta Campanarioak, igoeran egin dugun ibilbidearekin. Atzean, Cortés-Morra de Lechugales.

Zeharkatu dugu Bokeroia. Orain markatutako bidea jarraituko dugu.


Hau da orain jarraitzen ari garen bidea.

Naranco harana. Dotorea. Coriscao atzean.

Erdian geratzen da Boquerón de Bobias.

Naranco haranean.

Aterpea eta Campanarioak. Goizean hor goitik joan gara.

Haran hau Llánaves de la Reina herrira doa eta guk harkaitz horien erditik hartu behar dugu San Glorio-ra itzultzeko.

Hau da bidegurutzea. Ondo markatuta.

Hau da igarobidea, Portilla de Tarna. Bikaina!

Ura hemen ere.

Behin Pasabidea zeharkatu, atzera begira Lomas eta Cuartas mendiak ikusten ditugu fondoan.

San Glorio-tik gertu itxi dugu zirkuitoa. Oso gustora egin dugun ibilbidearekin. Azkenean ea 7 ordu egin ditugu, lasai, inguruetaz erabat gozatzen. Gu bagoaz baina bizitzak berdin jarraitzen du mendateko larreetan. San Glorio-ko behatokian agur esaten aspaldiko beste lagun batzuei, Bistruey tartean.
LEZNA, BISTRUEY Igoera



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina