2018/11/09

MUSALES 2653 mt. Zirkularra La Sarra-tik

2018-10-13 Gaurko itzulia duela urte asko ezagutu genuen, eta gaur errepikatzera goaz. Bezperan Castech mendian hodei artean ibili ondoren, gaur ere hodeitsu esnatu da eguna, baina iragarpena hobetuko duela da. Horrela ba, La Sarra-ren hasieran utzi dugu kotxea eta Ibonciecho-ra doan pistatik gora hasi gara. Baina berehala utzi dugu pista, eta basora sartu gara, oso ondo markatuta dauden bidezidorrak jarraituz.
Foratata daukagu atzean. Basoko bidea oso erosoa eta garbia da.

Basotik ateratzen ari gara. Puy Arcol mendia ikusten dugu aurrean.

Sumendi baten itxura hasi da hartzen Foratata.

Baia gorriak.

Laster aterako gara pistara hor goian. Gero, ezkerrera jarraituko dugu pista hori, aterpea eta Sallent-etik ondo ikusten den pantailaren azpira heldu arte.

Sallent de Gállego eguzkitan zuloan, eta Pazino mendia.

Aterpea eta pantaila eskuinean utzi eta Ibonciecho-ra igotzen ari gara. Hemen ere bidea oso nabarmena eta garbia da.

Ibonciecho (2225m). Pare bat ordu behar izan dugu hona heltzeko. Eskuinean, Puy Arcol mendia.

Lakutik gora harritza bat gainditu behar da. Bidezidorra ona hemen ere. Musales leporarte ez dago inongo arazorik.

Ibonciecho behean geratzen da. Bihotz itxura hartzen diogu...

Ibonciecho eta Sallent.

Musales lepora heltzen gaude. Hodeiak sartu dira eta hotz egiten du. Mendizale batzuk tontorretik bueltan.

Lepotik tontorrera ez da asko geratzen eta jarraitu behar den ertza oso erraza da. Pena, dena lainotuta dagoela eta ez dugula ezer ikusten. Goian urdina dagoela dirudi, baina hemen oraindik dena estalita.

Momentu batzutan, eskuinean geratzen den Respomuso urtegia agertzen da. Horra jeisteko asmoa daukagu.

MUSALES tontorrean (2653m). Hiru ordutan hasieratik. Ikusmena, zero. Beraz, berehala hasiko gara lepora jeisten.

Ertzetik jeisten gaudela, altxatzen hasi da iparraldean. Respomuso osoa ikusten da orain.

Respomuso. Aterpea ere ikusten da.

Hegoalderuntz ere altxatzen hasi da. Ibonciecho eta Sallent behelainoekin.

Ertzetik behera. Aurrean, Sancha Collons-era doan ertza hasi da agertzen.
Balaitus-era doan Deabruaren ertza.

Badirudi tontorra ere garbitzen ari dela.

Respomuso urtegia eta aterpea.

Ertzeko azkenengo irtengunea jeisten. Orain tontorra garbi ikusten da.

Musales lepoan. Goian ez duguna ikusi orain hasi gara ikusten. Erabat ari du garbitzen. Orain ez daukagu zalantzarik. Respomuso-ra jetsiko gara, bidea garbi ikusten dugu eta.

Hasieran jetsiera oso malkartsua dago lepotik behera, eskuak zerbait erabili behar dira, eta gainera hezetasun handia dago. Adi beraz.

Ez da zaila, baina esan bezala, nahiko tentea eta hezea.

Eremu zailena bukatzen.

Gavizos-Cristales mendia eta Deabruaren Ertza erabat garbitu dira. Asko ari da hobetzen eguraldia. Azkenean zortea izango dugu.

Respomuso, Soulano-tik Gavizo-Cristals-era doan Deabruaren ertza eta Peyregnets de Cambalés eskuinean.

Lepoko hormaren azpian gaude.

Hau da lepotik behera egin dugun jetsiera.

Orain eremu askoz lasaiagoa Respomuso-ra jeisteko. Gainera eguraldiaren hobekuntzarekin oso gustora goaz.

Musales. Hor goian egon gara ezer ikusi gabe eta hotza pasatzen. Ah ze nolako aldaketa!

Beheruntz. Aurretik aipatuakoaz gain, Cambalés eta Gran Facha ere hasi dira agertzen.

Frondiellak. Mendebaldeko Tontorrak falta dira agertzeko.

Frondiellak eta Soulano- Cresta del Diablo- Cristales.

Ura dagoen inguruetan sortzen den landaretza.

Gran Facha. Jendea ikusten da tontorrean.

Frondiellak.

Respomuso, Campo Plano, Cambalés eta Facha Txikia eta Handia hodeiekin jolasean. Facha lepoa garbi.

Campo Plano mendia eta Llena Cantal. Ezkerrean, Gran Facha.

Respomuso-ko aterpea, urtegiaren beste aldean.

Tebarray lepora doan GRra heldu gara. Lora politak bide ertzean.

GRan ezkerrera hartu dugu, urtegiko presaren azpira jetsi eta aterpera doan bidearekin elkartzeko.

Kolore kontraste dotoreak urtegiko uren ertzetan.

Musales aldetik erortzen diren urjauziak.

Lasaitasun handia eskeintzen du irudi honek. Urtegiko urak, Deabruaren ertza, Cambalés,...

Nahiz eta askotan egon inguru hauetan, beti da ederra. Orain pare bat orduko jetsiera geratzen zaigu La Sarra-ra itzultzeko. Ez daukagu presarik...

Urtegiaren azpian eta aterpera doan bidearen azpian sortzen den urjauzi polita.

"Cola de Caballo"txikia?

Bide oso ezagunetik beheruntz. Hemen jende asko dabil. Llena Cantal ikusten dugu oraindik.

Toki batzutan belarrez inguratuta goaz.

Aguas Limpias erreka. Ari dira agertzen udazkeneko tonoak.

Pasabide koloretsua.

Aguas Limpias. Izen egokia!

Aguas Limpias-en urjauzi ederra Llano Cheto-ren gainean.

Paso del Onso.

Udazkena beheko aldean.

Zazpi ordu ibili ondoren bukatu dugu ibilaldi eder hau La Sarran. Nahiz eta ezagunak izan parajeak, eta goian lainotuta egon, zorte handia izan dugu eta asko gozatu dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina