Mendatearen beste aldean, Piloña. Bueltan, hortik joango gara, turismo apur bat egiteko asmoz. |
Moandi-ko baserri-txabola eta larre ederrak. |
Mendate bertatik atera gara, Fontecha-ra doan pista jarraituz. Atzean, Tiatordos eta La Llambría mendiak. Zerbait garbitzen hasi da. |
Cazo eta Ponga aldeko baso eta paraje ederrak eta Tiatordos-La Llambría mendiak azken dekoratu bezala. |
Moandi hor behean geratzen da eta ekarri dugun pista ikusten da. Hor eskuinean utzi dugu pista, zelaitik hona gora igotzeko. |
Fontecha-ko belardietatik Mota Cetín. Apur bat gorago sartuko gara aurrean gaukagun basoan. |
Tontor dotorea Cetín hau. Baina oraindik bere oinera heldu behar gara, eta hau izango da gaurko abentura handiena. |
Fontecha lepoan. Pistatik atzeko tontortxo horretara igo dugu, apur bat jetsi ondoren, eta beste apur bat igo gero basora sartzeko. |
Horrelako seinale batzuk daude ibilbidea adierazten. Basoan ere badaude zuhaitzetan margotuta. |
Hau da basoaren irteera. Orain berehala helduko gara mendiaren oinean dagoen Berroña lepora. |
Berroña lepoa eta Mota Cetín. Marka zuri-horiak beste aldeko haranera jarraitzen dute. Hemendik aurrera mugarriak izango ditugu bidean. Ezkerretik igotzen da. |
Baina igozten hasi baino lehen, ikuspegietaz gozatzen jarraitzen dugu. Canto Cabronero eta Peña Beza, Amieva eta Arcediano bide ezagunaren inguruak. |
Lehen aipatutakoak, Peña Santa nagusi. Elur asko dago eta arriskutsua da orain hor ibiltzea, tenperaturak gora egin baitu eta elurra oso aldakorra dago. |
Zaldiak lepoan. |
Lepoan. Eskuinean Pierzo mendia, gero Carriá eta Cornión-eko tontorrak ondoren. |
Bagoaz goruntz. Aldapa handia dago, baina ez dauka zailtasunik. Mugarriak ondo markatzen dute bidea. Goiko zati hau oso polita da. |
Kanal batean sartu gara. Hemen hasten da elurra, baina oraingoz arazorik gabe. |
Kanala oso dotorea da. Belarra oso labainkorra dago eta horrekin ibili behar dugu adi. |
Kanalaren bukaera. Hemen elurra zapalduko dugu. Gero hor goian hormen azpitik jarraitu behar da, atzetik igotzeko tontorrera. |
Hau da azkenengo zatia. Eskuak apur bat erabili behar dira, baina elurrik ez dagoenez, ondo igotzen da. |
MOTA CETIN (1134m). Ez da mendi garaia, baina bai polita eta ikuspegi ederrekin. Cornión daukagu atzean. |
VIZCARES Ibilbidea |
TIATORDOS Ibilbidea |
Pierzo. |
Traviesos, Torre Santa María, Torre de Enmedio, Marías-Torre del Torco, Peña Santa. Behean, Ozanía ingurua. |
Pierzo, Ponga-ko herrixka, baso eta haranak babesten. |
Goiko zatia jeisten. Harkaitza eta belarra tartekatzen dira, eta adi ibili behar da zuloekin. |
Pasarte polita goiko hormen azpian. Hor aurrean sartuko gara kanalean. |
Kanaletik behera. Eskuinean horma ederrak ditugu gure gainean. |
Kanalak beheruntz jarraitzen du, baina gu ezkerrera atera behar gara, aurreko harkaitz horren eskuinetik behera jarraitzeko. |
Berroña lepoan gaude berriz. Carriá eta Cornión daude fondoan, baina orain hodei gehiagorekin. Basoko abentura geratzen zaigu ondoren. |
Lehen esan dugunez, polita da basoa, baina orduerdiko arreta konstantea eskatzen du. |
Hau da basotik irteterakoan gure oinetakoen egoera. Eta eskerrak bakarrik hori izan dela... |
Cetín, Fontecha lepotik ikusita. |
Piloña. Hortik jetsiko gara Arriondas-era. |
Txabola dotorea mendatetik gertu. |
Moandi-ko basoa, udazkeneko koloreekin. |
Fontecha-ko pistatik behera, baso ederraren ertzetik. |
Ederra. |
Moandi-ko paraje zoragarria. |
Bazkalostean Covadonga-ra hurbildu gara. Hemen, jendetzaz aparte, ura da nagusi. |
Covadonga erreka urez gainezka. Euria ari du eta biharko ere euria dago iragarrita. Asmatuko dugu zerbait... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina