2018/09/12

LLENA DEL BOZO 2566 m Aisatik.

2018-08-11 Hemen gaude berriz Rigüelo-n. Tontorrak gaur ere lainotuta. Helburua Sombrero-tik Borau-ra joatea da iparraldeko faxatik, baina hodeipean daude, eta helburua aldatu egin dugu.



Llena del Bozo argiago ikusten da, hodei gutxiagorekin, eta aspaldian ez garenez egon, bertara igotzea erabaki dugu. Horrela ba, Aspe-ra doan bidea hartu dugu hasieran. Gehienetan bezala, mendizale multzo handiena Aspera doa eta gutxi batzuk albokoetara.

Behin Aspe-ko bidea utzi eta ezkerrera hartu, berehala ikusten dugu jarraitu behar dugun norabidea.

Bloke artean sartu gara, baina bidea oso ondo jarraitzen da, mugarriak ondo ipinita baitaude. Nahiko erosoa da.

Blokeak atzean utzi eta Llena de la Garganta-ren hormen azpira heltzeko aldapa tentetu egiten da.

Llena de la Garganta-ren hegoaldeko hormak. Horren azpira igo behar dugu. Berriz harri artean.
Hori da guk jarraituko dugun bidea, Llena de la Garganta-ren hormen azpitik lehenbiziko lepo horretara igotzeko. Harritzaren ezker aldetik ere igo daiteke.
Sarrio multzo ederra dabil hormen azpian.

Bidezidor labainkorra jarraitzen harritzan.

Zati gogorrena lehen aipatutako lepora heltzeko dagoena da. Aurretik pare bat aldiz geunden hemen ibilita, baina beti elurrarekin, eta noski, oso desberdina da.

Lepoan, atseden fisikoa eta baita begientzat, horrelako irudiekin.

Eskuinean Llena de la Garganta geratzen da.

Eta ezkerrean Llena del Bozo.

Gozamena da bi mendien artean dagoen ibarretik igotzea. Aldapa ez da handia eta gainera edelweis asko ikusten hasi gara. Gero goiko maldetan "pasada" bat izango da.

Napazal edo Wallon lepora (ez dakigu zein den izen zehatza, inguruko beste toki batzutan bezala) heldu gara eta Candanchú aldera doan Aspe sakana ikusten dugu. Hortik igoera ederra eginda daukagu Llena de la Garganta eta Aspera.

Lepo horretatik gora, eskuin aldetik hartu dugu, mugarri batzuk jarraituz, belar eta lora artean. Aldapa gogorra, baina ondo ibiltzekoa. Aurrekoetan, elurrarekin, beti ezkerretik igo izan dugu.


Hemen dagoen edelweis kopurua izugarria da.

Wallon lepoa behean ikusten da. Bidezidorra dago behin belarretatik atera ondoren.

Eta mugarriak jarraituz tontorreko hormen azpira heldu gara, eta sorpresa!. Eskuin aldetik "bira" dotore bat eta mugarriak bertatik joateko adierazten dute. Guretzat hau berria da, beraz aurrera!

Oso bira dotorea da, Aspe haranaren gainean, erraza eta azkar eramaten du Foya de Aragúes-etik datorren ertzera. Pena, goia erabat lainotuta dagoela, baina tira, igotzeko ez dago arazorik.

Bira oso nabarmena da, eta beste ertzera atera ondoren berehala igotzen da tontorrera.

LLENA DEL BOZO (2566m). Atzo Soba-n bezala, ikuspegiak Zero. Baina pozik gaude. Hona ez dator Aspe-ra doan mendizale multzorik.


Foya de Aragües aldera jeisteko asmoa genuen, gero Bozo Lepotik itzultzeko, baina ezer ez denez ikusten, toki beretik jetsiko gara.
Jeisteko, birara etorri gara berriz. Gustatu egin zaigu eta nahiko erosoa iruditu zaigu.  Birako pasagune batzuk ondoren.

Eskuak momentu txikiren batean erabili behar dira, baina nahiko zabala eta erraza da. Beti ere baldintza egokietan.


Hau da azpian daukaguna, Aspe sakana.

Biratik irten ondoren, edelweisen jaialdia.

Bagaude tontorreko hormen azpian Wallon lepora jeisten.

Aspe sakana Wallon lepoa baino zerbait goragotik.

Tximeleta dotorea lora politean.
Llena de la Garganta daukagu aurrean.

Bi mendien arteko ibarra eta Aisa aldea. Hodeiak nagusi.

Wallon lepora jeisteko azkenengo zatian.

Eta bide berbera jarraituz beheruntz. Igotzen gehien kostatu zaiguna orain nahiko azkar jetsi dugu.

Lora sorta ederra toki gogorrean.

Harkaitz arteko zatiak bukatzen. Laster belar arterapasako gara eta Aspe-ko bidearekin egingo dugu topo.

Rigüelo-tik, Rigüelo mendia, Mallos Lecherines eta, lainotuta, Pico de la Garganta de Borau, gure hasierako helburua...

Mallos Lecherines. Beti gogoratzen dugu duela 37 bat urte egin genuen igoera eta izan genuen abentura. Gazte garaiak...

Igüer harana, Llena del Bozo erdian, eta Bernera, Olibón,..., atzean.

Eta berehala aparkalekura. Hasierako helburua ez dugu bete, baina ondo baliatu dugu eguna. Badaukagu motiboa beste batean hona hurbiltzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina