2018/08/18

ORDESAko FAJAK : PELAY eta CANARELLOS

2018-07-22 Ordesan gaude berriz. Goizeko 8etan hartu dugu busa Torlan. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita, eta Canarellos faxa ez dugunez ezagutzen, zirkuito hau egitea pentsatu dugu.
Beti da gozamena Ordesara etortzea. Goizeko ordu hauetan eguraldi ona daukagu.
Tozal del Mallo.

Pelay faxa Las Cutas mendilerroaren azpian. Hor es dugu izango beheko bidean egoten den jendetza.

Baina Pelay faxara iristeko, lehenbiziko espoloi horren gainera dagoen behatokira igo behar dugu. Aldapa handia, baina bide erosoa, sigi-sagatsua.

Arazas ibaia eta Tobacor mendia. Itzulia horma horien erditik egingo dugu, hor baitago Canarellos faxa.

Cotatuero-ko urjauzia. Gero gertuago ikusiko dugu.

Bagoaz goruntz. Esan bezala, bide oso erosoa, nahiz eta aldapa hor dagoen.

Atzean, Gallinero-ren hormak eta Faja de las Flores, Carriata zirkoa eta Mondarruego.
"Faja de las Flores" 

Zenbat eta gorago ikuspegia zabaltzen dihoa eta Marboré-ko Kaskoa eta Dorrea agertzen dira.

Ehiztarien Bidea jarraitzen ari gara eta ez zaigu asko falta behatokira heltzeko.
Punta Acuta

Calcilarruego behatokian gaude eta ikuspegi ederrak ditugu. Casco, Torre eta Espalda de Marboré, Cotatuero sakanaren gainean.


Carriata zirkoa, Mondarruego eta Gallinero-ren hormen babesean. Horrela, Tozal del Mallo ez da asko bereizten.
Mondarruego, Gallinero, Racón faxa eta Faja de las Flores goiko solairuan. Eskuinean, Casco de Marboré.

Roland bretxa eta Casco.

Roland bretxa.

Pelay faxan sartuta gaude. Calcilarruego behatokia irtengune horretan dago. Atzean, Tendeñera, Otal eta Panticosa inguruko mendiak.

Behin behatokira dagoen aldapa igo, orain oso lasaia da Pelay faxako bidea, beti Cutas mendilerroaren azpian.

Lurrera begiratzeko astia daukagu eta gauza dotoreak ikusten dira.

Taillón eta Falsa Bretxa.

Bideaz, inguruaz eta lasaitasunaz gozatzen. Hemen behean baino askoz jende gutxiago dabil.

Tobacor mendiaren hormen aurka?...

Aurrean Cilindro de Marboré eta Perdido, hau estalita.

Edelweis ugari ikusteko aukera daukagu.

Perdido agertu da azkenean. Erditik dihoa Eskaileren Bide ederra. Urte dexente gutxiago genituenean, aparkalekutik gora hortik igo genuen, ondoren Soum de Ramond, Olas eta berriz beheraino jeisteko. Ah ze nolako oroipenak!

Cilindro de Marboré.

Haranaren beste aldean, Tobacor-en magalak erabat loreztuta.

Faxaren bukaerara heltzen gaude. Orain Soaso zirkora jetsiko gara, urjauzi ezagunaren ondora. Goian, Cilindro, Perdido eta Góriz-eko Dorrea.

Atzera begira, Ordesa!

Edelweisa.

Ez da erraza jenderik gabe ateratzea Cola de Caballo urjauzia, baina urrutitik lor daiteke. Hemen jende asko, beti bezala.

Kontrasteak Tobacor-en magalean.

Hasi dira ekaitz hodeiak ugaritzen, eta trumoi batzuk ere entzuten dira, urruti oraindik.

Gu beheruntz, Soaso-ko zirkoan. Basora heldu behar gara, beste faxara sartzeko.


Hau da Ordesa, ura, lorak, hormak, landaretza,...

Soaso-ko Mailak.


Basoan sartu ondoren daukagu Canarellos faxara sartzeko bidegurutzea. Hau da ezagutzeko falta zaiguna.

Gu egiten gauden norantzkoan hasieran zerbait igo egin behar da, eta behin altuera lortu Tobacor mendiaren magalean, nahiko lasaia da.

Hemen ere landare eta lora dotoreak ikus daitezke.

Asko eztutzen da bidea toki batzutan. Polita da.

Horrelako sakan batzuk zeharkatu behar dira.

Horman bertan dago eginda bidea.

Ez dauka zailtasunik. Hor aurrean, katea dago jarrita, apur bat gehiago eztutzen baita bidea.

Katea igaro ondoren.

Zuhaitzen arteko pasabide dotorea.

Cotatuero zirkora sartzen ari gara. Harrigarria!

Urjauzia. Ea bere azpira heldu behar gara.

Izugarrizko hormak ditugu gainean. Trumoiak gertuago entzuten ditugu, baina laster sartuko gara Cotatuero-ko basoan.

Bide dotorea zirko harrigarri honetan.

Atzera begira, bidea eta goizeko Calcilarruego behatokia Acuta-ren azpian.

Hau iruditu zaigu Canarellos faxaren zati ederrena.

Bagoaz Ordesatik Cotatuerora datorren bidera jeisten. Urjauzia baino apur bat beherago egingo dugu topo.

Cotatuero urjauzia, orain gertutik.

Hemen dago erreka zeharkatzeko zubia eta beste bidearekin lotura.

Horma horien erditik dator Canarellos faxa. Asko gustatu zaigu.

Basotik jetsi ondoren, Ordesako bide nagusira heldu gara, aparkalekutik gertu. Azkenean ez dugu ekaitzik izan eta oso gustora geratu gara egindako ibilbidearekin. Gero, Torlara busean goazela lehertuko da ekaitza...




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina