2018-05-20 Gaur berandu atera gara herritik, eta ea 11ak dira Orozkoko Usabel auzotik gora dagoen Belaustegi aparkalekuan prest gaudenerako. Ez daukagu plan finkorik, beraz, egin ahala ikusiko dugu. |
Austigarminera igotzen duen pistatik goaz. Pago ederra pista ertzean. Ez da bakarra, hainbat daude pagadi bikain hauetan. |
Ezkerrean Itxina babesten duen ertza geratzen zaigu. Toki gogorra eta ederra aldi berean. |
Austigarminen sarreran dauden balizak. Oderiagan duela gutxi egon ginen, beraz gaur baztertuko dugu eta lehenbizi Usotegietara igoko dugu. |
Nahiz eta pistak artegia zeharkatzen duen, badu xarma Austigarminek. Sakongune itxi batean (poljé) dago kokatuta. Txabola batzuk berrituta daude. |
Austigarmin, Usotegietaren magaletik. |
Austigarminetik nahiko zuzenean igotzen ari gara. Es dauka inongo misteriorik. Malda belartsua eta zabala. Eskuinean utziko dugu Oderiaga. |
Artegiaren gainean. Pista, Ipergortara doa gero handik Zastegi aldera jeisteko, Gorbeiaren oinean. |
Usotegieta tontorrera heltzen. Aurrean, Aldamin eta Gorbeia, baina hemen ez daukagu hor egongo den prozesiorik. |
USOTEGIETA (1178m). |
Aldamin eta Gorbeia eta Baias ibaiaren hasiera Zastegitik behera datorren aranean. |
Tontorretik, aurrean ikusten den muinoan, buzoia ikusten dugu, eta ez dugunez ezagutzen, ertzetik abiatu gara ea zer den. (Oraindik ez dakigu bere izena, inprobisatzen ari gara...) |
Ezustekoa hartu dugu, balizatutako bidea baitago pagadian barna. |
Eta markak jarraituz, AZAOLAKO ATXA izena duen tontorrera heldu gara. Ezustea. |
Baso horretatik etorri gara. Paraje eder eta bakartiak, pistatik oso gertu. |
Azaolako Atxatik jetsi eta berriz marka zuri-gorriak jarraitzen ari gara, Ipergortatik gertu doan pistara irteteko. Hemen ere, toki harrigarriak aurkitu ditugu, pasabide hau adibide. |
Pista zeharkatu, eta berehala gaude Ipergorta tontorrean. Eskuinean Gorosteta, eta fondoan, Lekanda eta Atxular Atera doan mendilerroa. |
Lasaitasuna... |
IPERGORTA (1236m). Orientazio mahai dotorea dago, inguruak hobeto ezagutzeko. Gorostetara jarraitzea erabaki dugu. |
Gorostetara igotzen, azkenengo zatian. Ez da zaila, baina adi ibili behar da, harkaitzak "kutxilloak" diruditen ertzak baidituzte. |
Arrabako lautada eta aterpea daukagu parean. |
Aldamin eta Gorbeia. |
GOROSTETA (1255m). |
Lekanda. |
Tontorrean gustora. Inguru hauetan hainbat aldiz gaude ibilita, eta aukera asko daude bertan, baina orain berriz goiko zatia jetsi eta bazkaltzeko ordua denez, beheko zelaian geratuko gara. |
Gertu geratzen da Altipitatx, baina ezagutzen dugu eta gaurkoz nahikoa dela pentsatu dugu. Lasai bazkaldu, eta beheruntz. |
Gorosteta. Pago eder horren ondoan egon gara bazkaltzen. Hori bai jatetxe abantailatsua... "mitxelin" izarrik gabekoa! |
Itxingote harana, Altipitatx eskuinean, eta Aizkorrigainera doan Itxinako ertza erdian. Gorbeiako paraje bikainak! |
Austigarmineko beste txabola bat. |
Azaolako karstari buruzko informazioa Austigarminen. |
Itxinako ertza. Ez da erraza hortik ibiltzea. Baina espektakularra da. |
Pistatik aparkalekura jeisterakoan ikusitako edertasunak. |
Gozatzeko ibilaldia izan da gaurkoa. Lasaia eta dotorea. Aukera asko daude hemen, eta bakoitzak nahi duena luzatu edo moztu dezake ibilbidea. |
Egilleor-Beluzaran-Kolometa. Ezkerrean ertza jarraituz Oderiaga geratzen da. |
Oderiaga. Elur geruza finarekin. |
Hotza egin du gauean. Pista ertzean dagoen landaretza izoztuta dago. |
Austigarminen. |
Usotegietara igotzen. |
Ederra dago ingurua. |
USOTEGIETA. Baldintzak desberdinak ziren orduan. |
Aldamin. |
Gorbeia. |
Austigarminera jeisten pagaditik. |
Zertarako ote zen? |
Austigarmin. |
Itxinako hormak. Erroizte handiren bat gertatu dela dirudi beheko aldean. |
Usabel auzoa zuloan, Urigoiti eskuinean, eta bestea Zaloa dela uste dut. Orozkoko auzoak denak. |
Usabeleko baserri zaharra. |
Beste hau ere ez da oraingoa... |
Itxinako hormak eta Atxak Ibarra hauzoaren gainean. |
Ibarrako eliza. |
Elkarrizketa sakona bertako emakume batekin. |
Zolu dotorea. |
Artea-ko (Arratia) Elexabeiti auzoko San Migel baseliza. |
Elexabeiti. Askotan joaten gara Gorbeia aldera, bai Arratiatik, Orozkotik zein Arabako abiapuntuetatik. Joko asko ematen du eta paraje ederrak daude, bai mendian eta bai beheko auzo eta herrietan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina