2018/06/19

ITXINA: ATXULAOR ATXA, URTUTXE, AIZKORRIGAIN - SUPELEGOR, ARKU ATXA Kobazuloak

2018-06-09  Pagomakurrera etorri gara, plan zehatzik gabe. Baina Itxinaren deia entzun dugu beste behin. Horrela bada, Atxulaor begiruntz goaz.

Hor daukagu Itxinara sartzeko ate ezagunena.

Bertara heltzeko bidea oso polita da.


Atxulaor zeharkatzeko prest. Barruan erabakiko dugu noruntz jo, ezkerrera edo eskuinera. Biak ezagutzen ditugu, ez baita lehenbiziko aldia hona gatozela.
Barrutik kanpora begira. Erabakia Aizkorrigain aldera joatea izan da. Lehenbizi, Atearen gainean dagoen Atxulaur Punta-ra igoko dugu. Ondoren, goiko aldean dauden mugarriak jarraituz, ertzetik batzutan eta basotik beste batzutan, Urtutxe-ra joango gara.
 ATXULAOR ATXA (1117m). Hona berehala igotzen da, arkuaren gainean baitago. Baina Itxinan ohikoa den terrenoarekin egingo dugu topo, lapiaza, harkaitzak, zuloak, lorak,...
Inguru honetan ibiltzea ez da erraza. Belar luzea dago, zuloak izkutatuz eta "lapiaz" ugari.

Lorak ere ugariak dira.

Leiho dotorea ertzean.


Lorategiak harkaitz artean.
Urtutxera hurbiltzen ertzetik. Adi ibili behar da hemen. Lehen esan dugun bezala terreno gogorra da hau.




Tarteka, begiak alaitzeko lorategiak agertzen dira.
URTUTXE (1091m). Ez da mendizale asko etortzen tontor hauetara.

Atzean, Anboto-Ipizte-Orixol eta Aloña mendilerroa eskuinean.

Urtutxen inguruaz gozatzen. Hasi direa hodeiak sortzen. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita.
Gertu daukagu Aizkorrigain. Gero hortik jetsiko gara. Atzean, Garobel mendikatea.

AIZKORRIGAIN (1090m). Atxen gainean gaude.
Itxina. Gero, hori zeharkatuko dugu, Kargalekura irteteko. Paradisua!

Aizkorrigainetik jeisten. Ez dugu hartu bide egokiena, eta peripezia batzuk egin behar izan ditugu.

Lortu dugu jeistea. Tontorra goian, hodeiz apainduta.

Supelegor haitzulora jeisten bidezidorretik. Honerarte ez dugu inor ikusi.

Supelegor. Hainbat aldiz egon gara hemen, baina beti dauka xarma berezia.

Supelegorretik gertu geratzen da Arku Atxa haitzuloa. Hau pasadizo bat da, bi aldetatik sartu edo irten daiteke. 
Lurraren errai-erraietan.



Ondoren, Itxina zeharkatzen duen bide "nagusia" hartu dugu. Lezabeltz-en ondotik igarotzen da. 37 bat metro bertikal ditu leize honek.
Lexardi txabolan.  Bakezko lekua Itxina erdian.

Kargaleku baino apur bat lehenago dagoen sarrera-irteera moduko parajea. Itxinatik irtetera goaz. Arraban jendetzarekin egingo dugu topo, denak Gorbeiara gora eta behera.


Lekanda, Itxinako tontor garaiena, Arraba gainean.
Kargalekun. Ezkerretik Neberabarri eta Itxingotera joaten da. Gu gaur Arrabara.
Ganguren mendi taldearen aterpearen atarian geratu gara zerbait jan eta edaten. Euri tanta batzuk hasi dira, baina berehala atertu du, eta oraingoz ekaitza ez datorrela dirudi. Lasai egon gara bertan. Gero, Pagomakurrera pistatik jeistea baino ez zaigu geratzen.

Beste egun eder bat Itxinan.

2 iruzkin: