Menua

ALPES

2018/02/17

OITZ 1026 m.


Nola bihur dezakeen elurrak berez mendi itsusia dena mendi dotore eta gogorrean.
2018-02-13 Inauterietako Asteartea. Etxetik Urkiola aldera joateko asmoz atera gara, baina Durangora heltzen gaudela, erabat estalita eta euri-elur itxurarekin ikusi dugu ingurua, eta Oitzen zerbait argiago zegoenez, bertara hurbiltzea erabaki dugu. Garai eta Goiuria lotzen duen errepidetik gora hartu dugu aparkalekuraino. Gorago pista itxita dago kotxeentzat. Pistatik abiatu gara. Nahiko polita dago.

Ingurua. Ordubete egin dugu pistatik, eta tontorraren azpian kokatu garenean, pista utzi, hesia zeharkatu eta erraketak jarri ditugu zuzenean igotzeko gora. Dena dago elurtuta. Ez dugu inoiz ikusi horrela Oitz.
Pista hor behean utzi dugu eta bagoaz goruntz. Uste genuen baino hobeto dago igotzeko.
Zenbat eta gorago, bisutsa eta hotza handiagoak, baina gustora ari gara igotzen. Hau guretzat berrikuntza da.


Heldu gara lehenbiziko eolikoetara. Bisutsa.
Babes apur bat aurkitu dugu aterpe honetan.
Untzillaitz, Mugarra, Leungane aldea zerbait ikusten da.
Basoa zeharkatzen.

Goiko basotxoa oso polita dago.


Tontorrera doan pistara irteten. Pista hemen erabat elurtuta dago, eta ez da inor igaro hemendik.
Haizearen babesean

Goian dauden tramankuloak.
Berehala hartu dugu beherako bidea. Hemen pistatik goaz, baina ez da ikusten.

Laster utziko dugu ikusten ez den pista eta ezkerrera jetsiko gara zuzenean, basora eta aterpe ondora.
Anboto hodei artean.


Irudi dotoreak basoan.


Igoerako palaren bila. Udalaitz agertu da.

Iturzurigaina inguruko eolikoak. Taiga dirudi...

Zuzenean pistara eramango gaitun palan. Alluitz-Anboto aurrean.

Untzillaitz, Mugarra-Leungane.

Pala jeisten zuzenean. Igoerako zetak alboan utziko ditugu. Eskerrak erraketei.


Lerro desberdinak elurretan.

Gure arrasto xelebreak urrutitik ikusita, pista erdia jetsi ondoren.

Pistako pinadien artean oso dotore agertu zaigu Untzillaitz.
Garaiko baserriak.
Alluitz-Anboto Garaitik ikusita.

Ibilaldiari bukaera egokia ematen Garaiko Herriko Tabernan, Oitz-eri begira nola ez. Inprobisatutako irteera, baina gustora utzi gaituena. Gutxitan aurkituko dugu mendia horrela.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina