2017/12/07

OKETA / GORBEIA TXIKI 1.031 m.

2017-11-19 Muruako harrobien ondoan dagoen Zubialdeko aparkalekuan gaude. Oraindik susperraldi prozesoan gaude, eta horrela mendi lasaia aukeratu dugu. Aurretik ezaguna, baina ikuspegi eta baso ederrekin udazkenaz gozatzeko.


-2º markatzen ditu koxeko termometroak goizeko 9etan prestatzen ari garen bitartean.

Zubialde errekaren ondotik doan pistatik goaz. Zorua izoztuta dago, baina eguraldi ederra daukagu eta basoko koloreak izugarriak dira.
Zelaia izoztuta.


Eguzki izpiak ari dira haranera sartzen eta kolore oraindik dotoreagoak sortzen dira.




Momentu batean, Lisarandako zelaien azpira heldu garenean, pista utzi eta zelaira igo dugu. Pista jarraituta ere igo daiteke, baina guk moztea erabaki dugu.

Hau da atzean uzten ari garen espektakulua. Gorbeiaren magaletan dauden basoak izugarriak dira. Hor izkutatzen da Mairuelegorretako kobazuloa. Igiñiger espoloia eta Aldaminen ertza dotoreak.

Lisarandatik gorabide berri bat erabili dugu. Eskuineruntz joan gara PRaren markak jarraituz, gero hauek utzi eta tontorreruntz igotzeko dolina baten ondotik.

Bi arruntera atera garenean. Atzean Gorbeia, Aldamin eta Lekanda.

Tontorrera hurbiltzen belarrezko malda lasaietatik.

Aurrean daukagun paisaia ederra. Haranak hodeipean eta mendiak beraien aurpegi dotoreenak erakusten.

Tontorrean. Atzean Alluitz-Anboto, Ipizte eta Orixol. Ikuspegi zabala.

Lesioaren ondorengo lehenbiziko tontorra. Orain arte dena ondo dihoa, eta beraz, pozik.

Araba aldea. Behelaino trinkoak. Atzean, Ioar eta Kantauri mendikatea.
Beheruntz inguruaz gozatzen.


Udazkena pagadian.





Hau da terapia onena.


Eta Zubialdeko pistan berriz.

Ibilaldi laburra da baina oso interesgarria. Eta momentu hauetan egiteko hobeto ezin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina