2017/12/10

HIRUKURUTZETA elurtuta (898 m).

2017-12-01 Hau da gure etxean daukagun panorama. Aspaldian ez dugu horrelakorik ikusi, eta gustora hartzen da.

Horrela jarraitzen badu bihar inguruko mendiak oso ondo egongo dira erraketekin itzuli dotore bat emateko. Ea ba!
2017-12-02 Azkarate mendatera igo dugu, nahiz eta errepidean elurra egon, baina bertan ez dago aparkatzeko tokirik, dena elurtuta baitago. Kurutzeta baserria baino apur bat beherago elurra kendu palarekin tokia egiteko, eta hor aparkatu dugu bide bazterrean. Hemen hasiko dugu gaurko ibilaldia.


Azkaratera igotzen errepidetik. Hau da egoera!

Azkaratetik Otxaurtia baserrira pistatik igo ondoren, erraketak ipini eta ez ditugu kenduko berriz hona itzuli arte. Zuloan, Sallobente hauzoa eta Elgoibar. Erabat elurtuta dago dena eta egiten jarraitzen du.


Sargoaten. Hemendik gora arriskutsua dago bidea, pinuen adarrek elurrezko zama handia baitute eta noiz behinka erortzen ari dira. Bidean ere oztopo dexente, baina lortuko dugu igarotzea.

Ez dago inongo arrastorik eta bion artean ireki behar dugu bide guztia. Neketsua baina gozamena aldi berean.

Pagadira heltzerakoan arriskua gutxitu egiten da eta gozatzeko ordua da. Organgabea dago dena.





Gutxitan izaten dugu horrelako oparia.

Ez da postal bat. Errealitatea!

Tontorrera iristen. Goian ere ez da beste arrastorik ikusten. Itxuraz Karakatetik ere ez da inor etorri.
Hor kokatuta dagoen termometroak -6ยบ markatzen ditu eta eguerdiko ordu bata da.
Hotza egiten du eta berehala hartu dugu beherako bidea.

Pagadiaren babesaren bila. Goian ez da giro.
Pagadira sartzeko atea.

Gaur errealitateak ipuinetako historioak gainditu egiten ditu.




Liluragarria.

Pilak ederki kargatuta gatoz Otxaurtiatik behera. Orain kotxera heldu eta elur-kentzeko makinak pilatutako elurra palaz kendu ondoren etxeko epeltasunera itzuliko gara. Opari ederra etxe ondoan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina