Gaurko ibilbidea. Hasiera batean, Moines igo eta lakuen zirkuitoa egitea da asmoa, baina gero beste tontor berri bat gehituko dugu. |
Gu goruntz eta artzai hau behera bere artaldiarekin. |
Jean Pierre-ren babesean gaude. |
Bious-eko urtegia. |
Eta erreka. |
Gave de Bious eta Casterau mendia erdian. Ezkerrean, Paradis. Ohikoa den bezala, mendizale ugari inguru honetan, asko Midiren itzulia egitera, eta beste asko Ayous-eko lakuen itzulia osatzera. |
Midi ilun dago oraindik. Embarradère alde basatia. |
Atzera begira, Bious harana eta Cèzy, Ancicètte,... Gourette inguruko mendiak. |
Cap de Pount-eko etxola, eta artzatxakurra korrika guregana. Bere lurraldea babesten. |
Oso bide ezaguna da hau eta ondo balizatuta dago. Ez dago galtzerik. Ayous-eko lakuen zirkuitoa. |
Bious harana Midi-ren oinetan, eta Gourette-ko mendiak fondoan. |
Casterau lakuko baliza. |
Casterau lakua eta Midi. |
Guk hemen Ayous-eko lakuen bidea utziko dugu, eta ezkerrera hartuko dugu Moines leporuntz. |
Aurrean daukagu Moines tontorra, eta metro batzuk egin ondoren bere lepora doan bidetik, hau ere utzi eta diagonalean joango gara goruntz, tontorraren azpiko lepotxora irteteko. |
Hezeguneak. |
Aguas Tuertas txiki bat. |
Moines lepora ( eta Astún-era ) doan bidea beheko bloke horien azpitik doa. Gu zuzenean ari gara igotzen. Aldapaz aparte ez dago inongo arazorik. |
Eta ohiko bidetik, azkenengo zatia igotzen ari gara. Udan erraza da. Elur eta izotzarekin adi ibiltzeko tokia. |
PIC DES MOINES edo MONJES (2347m). Atzean, Borau, Aspe, Llena de la Garganta, Llena del Bozo, Bernera,... |
Casterau mendia eta lakua, Midi, eta Palas bere eskuinean, Tourettes, eta Gouretteko Gueogue d'Arre, Amoulat, Pic de Ger,... |
Bersau lakua eta Ayous-eko aterpea. |
Jeisteko, iparraldeko ertza erabili dugu. Ez dugu ezagutzen, eta inprobisatzen ari gara, baina bidezidorra dago eta mugarri batzuk ere bai. Oso polita eta lasaia iruditu zaigu. |
Sarrio bat lasai gure azpian. Hemen ez dabil jenderik... |
Bielle lepoa eta Moines tontorra. Hori da egin dugun jetsiera. |
Hourquette mendiaren oinera atera gara. Hau igota daukagu (erdiko aldapa gogor horretatik), beraz gaur agurtu egingo dugu bakarrik. |
Putzu bat Hourquette-ren oinean. Hemendik ere Midi da erregea. Bere atzean Balaitús agertzen da. |
Putzu horretako landaretza. |
Bersau lakuaren gainean. Hemendik zoragarria ikusten da. Atzean, Ayous mendia. |
Hau da igoeraren azkenengo zatia. Bidezidorra eta mugarriak daude, eta lehorra egonda ez dauka zailtasunik. Igoera laburra da. |
PIC CASTERAU (2227m). Gure oinetan Roumassot lakua eta Bious harana, eta gabas gainean dagoen Lavigne tontor zorrotza, Gourette-ko mendiak,... |
Tontorrean. Atzean, Moines. |
Bious harana, Midi eta Peyreget. Ikuspegi bikaina. |
Bersau lakua, Hourquette, Larri. |
Berehala jeisten da tontorretik. Hau da bidea. Horrela inpresio apur bat ematen du, baina lehen esan dugun bezala, bidezidorra dago eta lehorra badago erraza da. Merezi du igotzeak. |
Casterau-ren oinean dagoen laku txiki batean. Zaldiak gustoa hartu dio bertan dagoen landaretzari. |
Zaldia gero eta barrurago lakutxoan. Goian Casterau, eta atzean Midi. |
Gustora dabil. |
Ayous-eko lakuen zirkuitoan. Gentau laku ederrera jeisten. |
Ayous-eko argazki tipikoa. Gentau lakua eta Midi. Ezkerrean, Lurien agertzen da. |
Ayous-eko aterpea Gentau lakuaren gainean. |
Beheko lakua, Roumassot, eta L'Iou lepotik Canal Roya-ra doan mendilerroa. |
Urjauzia bide ertzean, Roumassot lakuaren ondoan. |
Artaldea lakuaren ertzean, freskatzen hauek ere. |
Jende ugari lakuan. Atzean, Peyreget eta Canal Roya-ra doan mendilerroa. |
Roumassot lakua eta Casterau mendia. |
Eta egun guztian bezala, Midi d'Ossau. Hortik doa guk pare bat aldiz eginda daukagun Midiren itzuli basatia. |
Ibilbidea bukatzen Bious Artigues-eko urtegian. Bihar, eskuineko sakan horretatik jetsiko gara, Soum d'Aas eta Auliou-ra igo ondoren. Ez gara aspertzen inguru hauetan, behin eta berriz... |
Lasaitasuna! Bihar arte. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina