Ezaguna eta dotorea da Sant Maurici lakura doan bidea. Zubia Escrita ibaia zeharkatzeko. |
Atertu egin du eta gozamena da pasiada hau. Bakarrik goaz. |
Ordubete exkasean heldu gara Sant Maurici lakura eta hor ditugu Encantats aspaldiko ezagunak. |
Dena dela eguraldia ez dago batere argia, eta gutxienez, Ratera-ko urjauzia ikustera joatea pentsatu dugu, eta gero gerokoak. |
Sant Maurici lakua, Portarró eta Crabes tontor eta orratzak. Euria dator berriz... |
Sant Maurici-ko iturria. |
Encantats. |
Bikoiztuta hemen. |
Ratera-ko urjauzia. Hemen txaparradiak hartu gaitu. Baina enkantoa dauka. |
Beste laku txiki bat, hau landaretza ugarirekin. Polita dago euripean. |
Aterpera heldu baino lehenago atertu egin du. Encantats euriak utzitako distirarekin. |
Peguera eta Monestero mendiak atzean utzi ditugu. |
Eta hemen gaude Amitges-eko aterpean, Amitges-eko orratzak eta tontorra aurrean ditugula. |
Estany dels Barbs. Inguru ederra da hau, hainbeste lakurekin... |
Saboredo-ko ertza Munydera lakuaren gainean. |
Estany dels Barbs. |
Amitges-eko lakuak behean uzten. Horreraino heltzen da Parkeko taxisak erabiltzen duten pista jendea bertaraino ekartzeko. Duela 30 urte ez zegoen halakorik, alegia. |
Guk goruntz jarraitzen dugu, eta begibistan ditugu Ratera-ko lepoa eta gailurra. Badirudi zortea izango dugula azkenean. |
Gero jeisteko erabiliko dugun harana, Cometes de Ratera. Atzean, Encantats, Monestero, Peguera,... |
Ratera lepora doan bide erosoa. GRa eta Carros del Fuego hemendik pasatzen dira eta igartzen da, mendizale asko baitabil gora eta behera. |
Baliza eta seinale asko bidean. |
Ratera-ren azpian dauden lakuak. |
Ratera lepora heldu, eta denborarik galdu gabe, tontorrerako bidea hartu dugu. Eguraldiaren hobekuntza baliatu behar dugu. |
Behean geratzen dira lepoa eta Saboredo-ko lakuak. Bonaigua-ko errepidea ere ikusten dugu. |
Aldapa handia dago baina erraza da igoera. Gainera daukagun paisaiak erosoagoa egiten du. Cometes de Ratera, Basiero eta Montsaliente aldea daude atzean. |
Aurreko guztia eskuinean eta Saboredo-Amitges erdian. Ezkerrean, Saboredo-ko lakuak. |
Colomers-eko lakuak. Ederra! |
Gran Tuc de Colomers. Ihez paliza ederra hartu genuen horra igotzen, gaurko abiapuntu beretik. Gure ibilbidea. |
Ikuspegiak tontorretik. Portarró aldea eta Monestero, Peguera, Subenuix,... |
Besiberri mendikate guztia, ezkerrean Passet eta Comoloforno, eta eskuinean Ipar Besiberri dotorea. |
Eta nola ez, Montardo. |
Colomers zirkoko Obago lakua, gure azpian. |
Eta edertasun guzti horietaz gozatu ondoren, beheruntz goaz. Orain beste 1200 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu. |
Ratera lepoaren gainean Saboredo-ko lakuekin. |
Sakan eder horretatik egingo dugu jetsiera. |
Atzera begira. |
Cometes de Ratera haranean. Ez genuen honen berri, eta toki zoragarria iruditu zaigu. |
Bide egokituak hezeguneak zeharkatzeko. |
Hemendik Amitges aterpera itzuli daiteke, baina gu orain zuzenean beheruntz, Estany de les Obagues de Ratera-ra. |
Toki zoragarria masifikazioetatik kanpo. |
Ahatea lakuko uretan. |
Zubi artesanala. |
Saboredo eta Amitges-eko tontor eta orratzak eta Bassiero. |
Ratera-ko lakura atera gara, pistara. Orain, goizean baino eguraldi hobeagoarekin... Noski, jende gehiago ere badabil. |
Urjauzia lakuaren gainean. |
Hemen ere badabiltza ahateak. |
Encantats eta Monestero-Peguera. |
Encantats. Orain pistatik ari gara jeisten Sant Maurici-ra. |
Sant maurici lakua eta Portarró de Espot aldea eta Subenuix. |
Lakuko urak, haizeak astintzen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina