2017-07-17 Bezperako aparkaleku berdinean gaude, baina gaur informazio gunearen ondotik ateratzen den bidetik joango gara, Sorteny haranera. Helburua, Pic de la Serrera da. |
Sorteny aterperaino pistatik joan daiteke, baina hasieran nahiago dugu erreka ondotik doan bide egokitutik igotzea. Politagoa da. |
Lorategi botanikoa. Hemendik aurrera pistatik joan beharra dago. |
Aterpera heldu baino lehen, Estanyó-ra doan bidea ateratzen da eskuinera. Hau ezagutzen dugu. Oso interesgarria baita ere. |
Aterpea igaro eta benetako lorategian barneratzen da bidea. |
Lirioak eta Geum montanum izena duten beste landare kuriosoak. |
Asko ari zaigu gustatzen haran hau. Pasada bat da zenbat lora eta landare desberdin dauden. |
Atzera begira, Sorteny harana eta aterpea gezi gorria dagoen puntuan. |
Bide oso polita eta erosoa Pleta de la Serrera-ra igotzeko. |
Hezeguneak Pleta de la Serreran. |
Orain haran honetatik gora egin behar dugu. Eskuinean Estanyó daukagu eta Serrera ezkerrean, baina oraindik ez dugu ikusten. |
Siempreviva. |
Gentziana horia. |
Pleta de la Serrera. Txabola bat erreka ondoan. |
Goruntz, Geum Montanum artean. |
Eta halako batean, sorpresa!. Emakume bat (gida dirudi) bost neska-mutil gazterekin. Martxa azkarrean gainera. |
Pasatzen utzi eta gu geurera, |
Aurrean daukagu Meners (edo La Mina) lepoa. Horra igo eta gero ezkerreko ertza jarraituko dugu. |
Eguraldi arraroa dago gaur, eta arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. Estanyó mendia orain hasi da agertzen. |
Meners lepora igotzen. |
Gure Serrera ere agertu da. Badirudi zortea izango dugula... Ertzean, beste aldetik (Ramsol-etik) igo duten bi mendizale. |
Collada dels Meners (2653m). Igoera oso erosoa honeraino. |
Leporako azken metroetan. |
Lepoaren beste aldean Ramsol harana. Horra jarraitzen du HRPak, eta hortik ere bide oso nabarmena dator hona. |
Garbitu eginda gure tontorra. Hau da geratzen zaigun aldapa (260 bat metroko garaiera-aldea). |
Estany dels Meners de la Coma, lepoaren azpian. |
Lakua eta Pic de la Coma de Seignac (2863m). |
Igo dugun haranaren beste aldean, Pic del Estanyó. |
Estany dels Meners de la Coma, ertzetik. |
Aldapa gogorra hemen, baina bidezidor egokiarekin. |
Eta tontorrera heltzen. Seikotea apur bat lehenago heldu da. Badute meritoa ume hauek! |
PIC DE LA SERRERA (2913m). Tontorreko tramankuluarekin. |
Zortea izaten ari gara eguraldiarekin eta gustora gaude tontorrean. |
Abere ugari ikusten da tontorraren azpian dagoen Coma de Seignac haranean. Frantzia aldea. |
Bezperako Font Blanca mendia. |
Solanet lakua dela uste dugu. |
Font Blanca aurrean eta Besiberri mendilerroa atzean. |
Estanyó. |
Pic de Escobes-Pic de Ruf eta Juclar ingurua. 2012an ibili ginen alde horretan. |
Beheruntz, Meners lepora jetsi eta gero eskuinera, igoerako bidetik. |
Ertzean, Estany dels Meners de la Coma-rekin. |
Muino hau zeharkatu behar dugu lepora iristeko. Aurrean, Pic de la Cabaneta. |
Hodeiak sartzen ari dira, baina gozatzeko jetsiera da hau. |
Siempreviva erraldoia. |
Pleta de la Serrera eta Ordino-Arcalís ingurua. |
Pic de la Font Blanca. |
Zoragarria dagoen koloretasuna. LORATEGIA!!! |
Zabalik daukagu basotik irteteko atea... |
Sorteny-ko aterpea. Zainduta dago eta erosotasun guztiak ditu. Menua ere ematen dute, eta kotxetik orduerdi exkasera dagoenez, jende asko aurkitu dugu bertan. |
Hauek dira Andorrako 2900 metro baino gehiago duten mendiak. Ezagutu ditugu seirak, baina honekin ez dugu ezer bukatzen... Mendi eta inguru ugari daude oraindik ezagutzeko Andorran. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina