2017-03-26 SUNBILLA. Goizeko 9:30ak dira. Gauean ordu aldaketa izan da, eta goiz altxatu gara etxetik hona etortzeko. Hodeiak daude, baina aterri. Bezperan bota zituen bota beharrekoak. |
Elizako arkupetatik Ramon Latasa aizkolariari eraikitako oroitarria. |
Zubi dotorea. |
Ibai ertzeko etxe ederrak. |
Herria behean uzten ari gara. |
Begibistan ditugu bi tontorrak. |
Perretxiko erraldoiak baserri eder honen lurretan. |
Hauek dira azkenengo baserriak. Atzean, Oteixon mendia. |
Honeraino pistak jarraitzen etorri gara. Hemendik gora baso dotorean sartuko gara. Guretzat ibilbidearen zati politena. |
Basoko irudiak. Errekatxo asko datoz, eta urjauzi txiki dotoreak sortzen dituzte. |
Nahiz eta biluzik egon pagadia, gozamena da bertatik ibiltzea. |
Txabola bat bidean. Barrutik txukunduta dago eta koltxoi bat ere badu gaua igarotzeko. |
Bustitza lepoaren azpian gaude, eta ezkerrean daukagu Mendaur eta geratzen zaigun aldapa tentea. |
Lepoaren azpian dagoen iturria. |
Bustitza lepoa eta mendizale talde handia Mendiederrera igotzen. |
Tontorrera heltzeko eskailera hauek igo behar ditugu. Belauniko...? |
MENDAUR (1131m). Haize bortitza dabil goietan. 30 urte igaro dira hemen egon ginenetik. Bazen ordua berriz etortzeko. |
Ituren aldea. |
Tontorreko Trinitate baseliza. |
Baseliza. Eskuineko aldean aterpe bezalakoa dauka. Bertan egon gara zerbait jan eta edaten, eta bagoaz beheruntz. Iparraldeko mendizale tropela ari da heltzen. |
Bustitza lepoan dagoen zutarria eta Mendaur. |
Mendiederrera igotzen goazela, horrela ikusten da Mendaur. |
Bigarren tontorrera heltzen. Mendaur atzean. |
Arantza herria. Hortik etorri dira iparraldekoak. |
MENDIEDER (1074m). Izena horrelakoa du... |
Mendaurreko urtegia. Hortik dator Itureneko ibilbidea. |
Berriz Bustitza lepoan. Igoerako bidetik egingo dugu jetsiera Sunbillara. |
Pagadian. |
Beste txabola bat. |
Lehengo baserriak, baina artaldearekin orain. |
Goizean igo dugunean, ez zeuden lora guzti hauek. |
Eguzkiak apur bat berotu duenean, ederki loratu dira zelaiak. |
Eta bost ordu t'erdi inguru ibili ondoren heldu gara Sunbillara. |
Hasierako irudi berbera, baina beste argi batekin. Hirurak dira. |
Eta hau da liburuan genuen mapa, baina paso egin duguna. Berdez markatutakoa egin dugu. Duela 30 urteko historioak gogoratze aldera... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina