LABURPENA:
"Ya con los machos en la calle, mi hijo mayor entornó una hoja de la gran puerta. Yo volví la otra e hice girar por dos veces la llave, y aún la empujé para comprobar si quedaba cerrada. –¡Adiós, casa, adiós! Venga, vámonos –pensé, porque no tuve fuerzas para decirlo. Dentro quedaron sesenta años de mi vida, de entradas y salidas, de sueños compartidos, de cuentos, de planes alrededor del hogar… La entereza de mi madre me dio la fuerza para seguirla, dar media vuelta y marchar calle abajo, como una silenciosa procesión, sin volver la vista atrás, con tristeza contenida, apretando los dientes con rabia, por tener que abandonar la tierra que nos vio nacer."
2017-02-28. Ihauterietako Asteartea. Gaurko eguraldiaren iragarpena ez da batere ona, euria egingo duela dirudi. Justu duela gutxi irakurritako liburua etorri zait burura. Hunkituta geratu naiz bertako azkenengoetako biztale batek kontatzen dituen bizipen eta historiekin eta zein nolako ibilaldiak egin behar zituzten "zibilizaziora" iristeko. Gaur da eguna bere kokapena eta egoera "in situ" ezagutzeko.
Pirinioa ez da mendiak eta haranak bakarrik. Lehen bizitza izan zuten eta orain harri pila baten azpian izkutatuta dauden oroitzapen eta sentimenak dituzten tokiak ere badaude. Sobrepuerto deitzen den eremuan hainbat eta hainbat daude. Batzuk ezagutzen ditugu, Otal, Ainielle, Berbusa, Susín,... Otal-en izan ginenean, Escartin-era bidaltzen duen baliza ikusi genuen, baina liburu hau irakurri arte ez diogu inongo garrantzirik eman. Orain interesa daukagu.

Tximinia. Sorgin txapela dirudi. |
Kalea eta eraikuntza ederrak, denak harriz eraikitakoak. |
Sobrepuertoa eta bertako jendegabetutako herriak ezagutzeko aukera desberdinak. |
Herriaren beheko aldean ateratzen da jarraitu behar dugun PR-HU-117 ibilbidea. Bide harriztatua baso hostotsu baten barnetik jeisten da La Pera eta Otal sakanen bilguneraino (930m). |
La Pera sakana igarotzeko dagoen zubi metalikoan. Beste aldean, Basaran-era joateko bidea ateratzen da ezkerrera. |
Putzu dotoreak bi sakanen bilgunean. Toki ederra udan bainatzeko. Hemen sortzen da Forcos sakana, Ara-ren ibaiadarra dena. |
Otal sakana. Hau zeharkatzeko, beste zubi metaliko bat dago. |
Bidea Otal sakanaren ertzetik doa Oso ondo mantentzen da, eta bide onek izan duen garrantzia oso nabaria da. Laster Basaran-era sakanetik doan bidegurutzea utziko dugu ezkerrean. |
Atzera begira, Bergua ikusten dugu. |
San Clemente sakana zeharkatu ondoren Descansador d'as Eretas de Casa Ferrer-era helduko gara (1080m). |
Toki estrategikoan dago, Berguari begira. Hemen hasten da aldapa handiena Escartin-era heltzeko. Atseden tokia beraz. |
Izugarrizko lana dago bidean. |
Escartin-en lehenbiziko ikuspena, muinoaren gainean, bakardadean. |
Azkenengo igoera geratzen zaigu, baratze maila artean. Hemendik jadanik, herri eder baten itxura dauka. |
Eta ordu t'erdi batean heldu gara ESCARTIN herrira (1360m). Hemen denbora geratu egiten da, ixiltasuna da nagusi eta guk errespetatu egingo dugu ixiltasun hori. |
Herri nahiko handia da. Hau da enparantza, iturri eta guzti. |
Errementaldegia. |
Etxe askoren atarietan idazkunak daude. |
San Julian eliza erromanikoa. Nahiko kolokan dago, pitzadura askorekin. |
Tximinia eder hauek ez dute jadanik kerik botatzen. |
Etxe batzuk oso ederrak izan zirenaren itxura dute. Orain, kanpoko hormak kenduta, ea dena dago erorita, eta hauek ere erortzeko arriskuan daude. Pena bat dena! |
Bide beretik jetsiko gara Berguara. |
San Clemente sakanetik igarotzen. Urjauzi polita dago. |
Eta horrela Otal ibaiaren ertzera jetsi gara. Ur garbiak eta putzu ederrak. |
Eta Forcos sakana sortzen den bazterretik, Bergua-ra igotzea besterik ez zaigu geratzen. |
Bergua-ko kaleetan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina