2011-ko Uztailaren 20a. Gourettera etorri gara Tramacastillatik eta horrela ikusten dugu gaurko gure helburua. |
Gourette behean eta eski pistak albo batera utzita Plaa Ségouné-ra igotzen. Atzean, Aubisque mendatea eski estazioaren gainean. |
Rognon de Ger. Gure tontorra goian, laino artean. |
Edelweis. Ugari ikusiko ditugu. |
Plaa Ségouné-ko lakuak. |
Erdikoa oraindik izoztuta dago (eta uztailean gaude). |
Hirugarren lakutxuko ur urdin-berdeak. |
Lakuak behean utzi eta harritzean ondo bereizten den bidezidorretik goruntz Amoulat leporuntz. |
Amoulat eta bere lepoa. Guk lepoa ezkerrean utzi eta eskuinera datorren beste bidezidorra hartu dugu Segouné lepora. |
Lepo horretatik jarraitu behar dugun bidea ikusten dugu. Ger tontorra ezkerrean geratzen da, baina zerbait atzerago. |
Amoulat-en azpian dauden bidezidor ugariak. |
Hodei artean bada ere lortu dugu gailurrerira heltzea. Gutxi geratzen zaigu tontorrerako. |
PIC DE GER 2613m. Hodei artean gaude eta ez daukagu inongo ikuseremurik. Beraz, tragotxo batzuk edan eta beheruntz berehala. |
Goiko zatia jeisten. Bidea pinturaz balizatuta dago. |
Bista onenak lurrean ditugu. |
Amoulat mendiaren horma ikusgarriak. |
Horma horien azpitik jeisten. |
Lakuak eta Pene Médaa. Hodeiak tontorretan daude kateatuta. |
Horma hauen gainean ibili gara. Badirudi orain hasi behar direla desagertzen hodeiak... |
Gourette gaineko mendiak. |
Lora asko zelaietan. |
Marmota. |
Pène Sarrière. |
Coutchets-eko plakak. Hau Pic de Ger-en beste tontor bat da. |
Mendikat Pic de Ger, Traks
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina